Antzinako Erromako Literatura Generoak eta Egile Nagusiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 9,65 KB
Komedia (Antzerkia)
Ezaugarri nagusiak
- Tragedia eta komediaren ezaugarri nagusiak:
- Greziarren Ereduaren Imitazioa:
- Bertsoz idatzita
- Abestiak eta musika
- Pertsonaia grekoak Grezian bizi zirenak
- Izen grekoak, janzkera grekoa
- Jatorrizko Elementu Bakarra Komedietan: Hizkuntza Latina
- Erromatarrentzat zuzenduta
- Komediografoen meritua: inguru arrotz batean hizkuntza eta psikologia herrikoia izatea. Nola?
- Pertsonaia errealak
- Gehiegikeriak
- Keinuketa
- Hitz-jokoak
- Greziarren Ereduaren Imitazioa:
Autoreak
Plauto
- Umbrian jaioa (Erromako iparraldean).
- Erroman antzezpen antolatzailea eta zuzendaria.
- Idazlea, grekera ikasi, ospe handikoa.
- Lana: 150 obratatik 21 gorde dira (*Aulularia*, *Miles Gloriosus*...).
- **Contaminatio** teknika: jatorrizko greko ezberdinak nahastea.
- Iraupena: Gaur egun arte imitatuz, egokituz, antzeztuz...
- Meritua: Hizkuntza herrikoia islatzea, freskoa, irudimenez beteta, edukia batzuetan zakarra izan arren.
Terentzio
- Afrikan jaiotako libertoa.
- Elkarte literario helenizistaren partaidea.
- **Contaminatio** erabili zuen, errespetu handiagoz.
- Burges giroko drama psikologikoak. Adibidez: *Eunuchus*.
Poesia Lirikoa
Ezaugarri orokorrak
- Liraz lagundutako poesia.
- *Carmen* / *Oda* = "kantu".
- Gaiak: erotismoa, gai bukolikoak, erlijiosoak, elegiakoak...
- Konposizio mota: epigrama, satira, poema mitologikoak...
- Genero lirikoa: arau zehatzak, egitura, bertso mota, estrofa.
- Subjektibitatea: norberaren burua adieraztea.
Autoreak
Katulo
- Veronan jaioa, Galia Zisalpina.
- Familia aberatsukoa, goi-mailako ikasketak.
- Klodiarekin harremana (Lesbia).
- Obra: 116 olerki ezagutzen ditugu.
- Gehienak: motzak eta gai erotikoa, satirikoa edo elegiakoak.
- Gai, luzera eta metrika anitzekoak.
- Bere lana eta bizitza estu elkartuak.
Ovidio
- Familia zaharreko semea.
- Aitaren desioen aurka literaturari dedikatu zitzaion.
- Obrak: poema lirikoak bi taldetan.
- Erroman egindakoak, enperadorearen babesa zuenean. Gai erotikoak: *Amores*, *Heroidak*...
- Erbesteratuta idatzitakoak, neurri batean bere lan erotikoek piztu zuten zalapartaren ondoren. Elegiak: *Itsas Beltzetik* eta *Tristia*. Lamentazioak, enperadoreari zuzendutako barkamenak, lagunen falta...
- Ovidio erromatar elegiagile hoberena agertzen zaigu.
Horazio
- Apulian (Erromako hegoaldean) jaiotako libertoa.
- Goi-mailako ikasketak burutu zituen.
- Mecenas eta enperadorearen babesa lortu zuen.
- Obra: *Odak* eta *Carmina*, lau liburu.
- Gai ezberdinak: Erromako handitasuna, enperadorearen handitasuna, filosofia epikureoa, poema autobiografikoak eta mitologikoak.
- Idazle "klasikoena" orekagatik.
Historiografia
Ezaugarri orokorrak
- Genero literarioa bezala, azkena agertu zen.
- Maila gorena hartu orduko, beste generoak oso landuta zeuden.
- Lehen historiagile erromatarrak: analistak, urtez urteko eginkizun nabarmenak kontatzen zituzten, grekeraz.
- **Katon** izan zen latina erabiltzen lehen idazlea.
Autoreak
Julio Zesar
- Aristokrata jaiotzez, gizon oso azkarra eta heziketa zabalekoa.
- Karrera militarra, politikoa zein literarioa osatu zuen.
- Lana: *Commentarii de Bello Gallico*, *Commentarii de Bello Civile*.
- Ezaugarri estilistikoak:
- 3. pertsona
- Hiztegi eta egitura garbiak
- Deskribapen errealistak
- Xehetasun etnografikoak
- Pertsonaia historikoen alderdi psikologikoak ikusten ditu
- Balorazioa: helburu panfletarioa, baina alderdi estilistiko bikainak.
Salustio Krispo
- Diruduna jaiotzez, politika munduan ibilitakoa (alderdi demokratikoa).
- Zesarren lagun mina, Afrikako gobernadorea.
- Kargua utzi behar izan zuen korrupzioagatik asko aberastu ondoren.
- Lan historikoak idazteari ekin zion.
- Lana: *Historiae* (5 liburutan garaiko historia).
- *De Coniuratione Catilinae*: honek egindako matxinada Errepublikaren azken urteetan.
- *Bellum Iugurthinum*: Afrika Iparraldeko errege baten kontrako gerra. Errepublikaren desagerpena azkartuko zuen eginkizuna.
- Lehen historiagilea.
- Kutsu dramatikoa: nortasun handiko pertsonaiak, egoerak, drama pertsonala, gizartearen bizioak eta korrupzioa azaldu.
- Pertsonaien alderdi psikologikoa aztertzen du eta pertsonaiak karakterizatzen ditu.
- Balio historikoa: lehen eskuko iturriak erabiltzen ditu, objektibitate maila handia.
- Balio literarioa: kutsu arkaikoa (seriotasuna) eta zehaztasuna (pentsamendu sakona).
Tito Livio
- *Ab Urbe Condita* lan mardularen egilea.
- 142 liburutan Erromako historia sorreratik Augustoren garaira arte kontatzen du.
- Errepublikaren aldekoa izan arren, Augustoren bozeramaile gisa aritu zen, enperadorearen ideiak egituratzen.
- Erromako herriaren handitasuna aldarrikatzen du, tradizioko balioak berreskuratzen: aberriarekiko amodioa, hiritarren konkordia, erlijiotasuna, arbasoen begirunea.
- Ez da historiagile zientifikoa, iturriak ez ditu kritikatzen.
- Historia "bizitzaren maisua da".
- Politiko eta psikologo bikaina (pertsonaien zergatiak, kezkak...).
- Estilo aldetik, maila gorena zuen.
- Obra gutxi gorde da.
Tazito
- Inperio garaian historiadorea izatea zaila zen, batez ere Errepublika goraipatzen bazen.
- Tazito dugu garai honetako idazle nabarmenetako bat.
- Lanak: *Germania*, *Agricola*, *Historiae*...
- Alderdi artistikoak eta zientifikoak batzen saiatzen da.
- Iturri guztiak hartu eta kritikatzen ditu.
- Inpartzialtasuna zailtzen du pertsonaiak erretratatzerakoan, errealitatea deformatuz.
- Lanaren balio literarioa kontuan hartuta, idazle hoberena dugu.
- Pertsonaien izaeran sakondu egiten du.
- Estiloa oso berezia: hitz gutxitan asko adierazten du (laburtasuna), poesia eta sentsibilitatez kargatutako prosa du.
Epika
Ezaugarri orokorrak
- Poesia epikoa: Herri gehienen lehen agerraldi literarioa.
- Herri baten oinarri ideologikoa: bellizismoa, aristokraziaren nagusigoa, aberriaren goraipamena, pentsamendu mitiko-erlijiosoa.
- Greziar epikaren eragina: hexametro daktilikoa (Homeroren eragina).
- Metrika klasikoa: silaba labur eta luzeen segida.
- Bertsogintza melodikoa.
- Hiperbatona zen baliabide estilistiko aipagarriena.
Autoreak
Virgilio
- Mantua hirian jaioa.
- Goi-mailako ikasketak burutu zituen Erroman.
- Zesarren diktaduraren ondoren jaioterrira itzuli eta ospea irabazten hasi zen.
- Augusto enperadorearen babesa lortu zuen.
- Lanak: *Bucolica*, *Georgica* (poema didaktikoak nekazaritzari buruz).
- *Eneida*: lan gorena.
- Espiritu greziarra eta erromatarra ondo batzen dira lan honetan.
- Enperadorearen onespena lortu zuen lan honekin.
- Homerori jarraitzen dio lana egituratzerakoan, *Iliada* eta *Odisea*n oinarrituz.
- Jainkoek parte hartzen dute.
- Teknika: oso landua, orekatua, baliabide estilistiko finak, kultura handia eta erlijiotasunaren isla.
Lukano
- Kordoban jaioa, Senekaren iloba.
- Adimen aparteko gaztea.
- Neron enperadoreak babestu zuen, baina bere faborea galdu eta osabarekin batera kondenatua izan zen 26 urte zituela.
- Lana: *Pharsalia*.
- Ponpeio eta Zesarren arteko tirabirak agertzen dira.
- Lan honetan Zesar pertsonaia gaitzetsi eta Ponpeio goraipatzen dira. Hona hemen Lukanoren amaieraren arrazoia.
- Estiloa: erudizioa, barrokismoa, erretorika eta pasioa.
- Epika historikoa: jainkoak ez dira aipatu ere egiten.
Prosa Klasikoa
Ezaugarri orokorrak
- Erromatarrek ez zuten filosofia gustuko, praktikoagoak ziren.
- Greziako konkistaren ondoren Erroman greziar filosofoen joera zabaldu zen eta ondoren kontserbadore eta intelektualen arteko tirabirak egon ziren (ustelkeria).
- Erromako filosofia ez da originala.
Eskola Filosofikoak
Epikureismoa
- Filosofiaren helburua gizakiari zoriontasuna ematea da. Nola?
- Beldurrik ez izatea
- Arimaren lasaitasuna minaren aurrean
- Filosofiaren helburua gizakiari zoriontasuna ematea da. Nola?
Eklektizismoa
- Greziako korronte ezberdinetan dauden antzekotasunak bilduz.
- Ordezkari nabarmenena **Zizeron**.
Autorea
Zizeron
- Baserri giroko zaldun-familia dirudun kontserbadorekoa.
- Bizitza osoan abokatu, politikari eta idazlea izan zen.
- *Homo novus* zen eta kontsularitzaraino iritsi zen.
- Arazo politikoengatik erbesteratua izan zen, dibortziatu, alaba hil eta bera ere hil zuten proskripzioaren ondoren.
- Lanak:
- Gutunak (*Ad Atticum*): argitaratzeko idatzi zituen, alderdi pertsonalak eta politikoak nahasten dira, gizon zintzo gisa agertzen zaigu. Hizkuntza estandarra.
- Hitzaldiak (*In Catilinam*): gaztea zenean estilo handitua eta harrotua erabiltzen zuen, heldutasunean, estilo serioa ideiak sakon adieraziz.
- Erretorika-lanak (*Brutus*)
- Filosofia-liburuak (*De Republica*): eklektikoa agertzen zaigu, bere garaiko eztabaida estoikoak eta epikureoak nahastuz. Lexiko filosofikoaren sortzailea da. Filosofia oratoriaren nahitaezko oinarria zen berarentzat.