Antzinako Erregimenaren Krisialdia eta Iraultza Liberala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,89 KB

1. Gaia: Antzinako Erregimenaren Krisialdia

XVIII. mendean, pentsamendu eta adierazpen askatasuna guztiz mugaturik zeuden. Gobernua absolutista zenez, Inkisizioaren bidez zentsura ezartzen zen argitalpenetan.

Despotismo Ilustratua eta Erreformak

Karlos III.aren garaian, Frantziatik pentsamolde ilustratuak iritsi ziren. Horrek eragin handia izan zuen goi-mailakoengan eta errege-erreginen gobernuan. Ondorioz, despotismo ilustratua garatu zen, “Guztia herriarentzat, baina herritarren partaidetzarik gabe” lemarekin. Karlos III.ak hainbat erreforma bultzatu zituen:

  • Nekazaritzan herri-lur batzuk saldu ziren.
  • Merkataritza eta industria suspertzen saiatu ziren.
  • Administrazioa modernizatu eta kultura zein irakaskuntza bultzatu zituzten, Herriaren Adiskideen Ekonomi Elkarteen bidez.

Euskal Herriko Adiskideen Elkartea

Euskal Herrian, Euskal Herriko Adiskideen Elkartea sortu zen Bergaran (1764), Karlos III.aren babespean. Horrekin batera, hezkuntza-erakunde garrantzitsuak sortu ziren: Bergarako Mintegia eta Oñatiko Unibertsitatea.

Iraultza Liberal Burgesa

Frantzian hasi zen eta Europatik zabaldu zen XIX.mendean. Iraultza liberal honek hainbat aldaketa sustatu zituen, besteak beste ; Ekonomiari dagokionez, errenta feudalak desagertu ziren eta produkzioa eta lur jabetza, jabetza pribatura pasatu zen eta botere legegilea, betearazlea eta epailea independente bihurtu ziren bata bestearekiko. Lehen konstituzioak onartu ziren eta monarkia absolutistak asko desagertu egin ziren, hiritarren arteko berdintasun juridikoa gauzatu zen eta gizarte bizitzaren sekularizazioa abian jarri zen.

Frantziako iraultza liberala hasi zen 1789.an. Gertakari honek eragin handia izan zuen Europako beste herrialdeengan. Espainian, Karlos IV.ak Espainiaren isolamendua agindu zuen iraultzaren ideiak baztertzeko. Armada mugak babestera bidali zuen eta erreforma garaia bukatu zen. Inkisizioak beste zeregin bat izan zuen, Ilustratu susmagarriei mehatxu egitea. Propaganda politikoa alde batera batera geratu zen. Atzerriko unibertsitatetan ikastea debekatu zuten, baita frantsesa ikastea ere. Dena dela, kostaldeko hirietan burges ilustratuen taldeetan ideia iraultzaileak zabaltzen ziren eta debekatutako argitalpenak eskuratzen zituzten. Godoy-k egoera gatazkatsuaren aurrean ezintasuna erakutsi zuen. 

1799an  Napoleon Frantziako boterera iritsi zen. Honek Britainia Handia ekonomikoko itoarazi nahi zuen eta honekin merkataritza harremanak debekatu zituen. Honetarako Godoy-k  Karlos IV.ari laguntza eskatu zion eta Fontainebleuko Ituna sinatu zuten. Portugal Espainia eta Frantziaren artean banatzeko neurriak zehaztu eta bere tropak Espainian sartzeko baimena eman zien. 

Baina garai hartako Espainiar egoera ez zen egokiena. Ekonomia lur jota zegoen, Erregearen Hazienda zorrez beterik zegoen eta Noblezia eta Kleroaren pribilegioak  mantentzen ziren.

Independentzia gerra abian jarri zen 1808an eta honekin batera iraultza liberala hasi zen. Frantziar armada, Espainian sartu zen eta konkistatzen hasi zen. Fernando printzeak Godoy eta Karlos IV.aren aurka konspirazio bat antolatu zuen, nobleak bere alde zituela, “Aranjuez-eko altxamendua” eta nobleek bere alde borrokatu zuten.Karlosek Godoy kargutik kendu eta Fernando jarri zuen errege. Napoleon barne tirabira hauez baliatuz eta bere tropak Espainian zeudela aprobetxatuz, Baionan elkartu zituen, aita eta semea, abdikazioa sinatzera behartuz. Frantziara bidali zituen bizitzera eta Jose Bonaparte, Napoleonen anaia,  izendatu zuen errege, eta honek liberalismoa ekarri zuen Erregimen zaharra alde batera utziz. Baionako Estatutua idatzi zen (Frantziarren idatzitako lehen Konstituzioa) eta eskubide eta askatasun batzuk aitortzen ziren bertan.

Entradas relacionadas: