Antzinako Erregimenaren Krisialdia Espainian (1808-1814)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,89 KB
Antzinako Erregimenaren Krisialdia Espainian
Karlos IV.a Erregea (1788-1808)
Kanpo Politika
Frantziako Iraultza hasi zenean, Karlos IV.a Borboikoa zen Espainiako erregea. Iraultzaren eragina saihesteko, mugak itxi eta herrialde harremanak eten zituen. Hala ere, 1796an erregeak Godoy izendatu zuenean gobernuburu, Frantziarekin aliatu zen Britainia Handiaren aurka. Harremana sendotzeko, Napoleon enperadorearekin Fontainebleauko Ituna sinatu zen 1807an. Itun horren bidez, Napoleonen inbasioetatik kanpo mantentzea espero zuten, baina, trukean, Frantziako tropek lurraldetik pasatzen utzi behar zuten Portugal inbaditzeko.
Barne Politika
Garai berean, Karlos IV.ak Fernando semearekin liskarra zuen. Liskar honek matxinada ekarri zuen: Aranjuezko Matxinada. Auzi hori konpontzeko, Baionan bildu ziren, baina han zer esan zuten ez da ondo ezagutzen. Emaitza, ordea, argia da: Borboiek abdikatu egin zuten eta Napoleonek Espainiarako errege berria izendatu zuen: Josef Bonaparte, bere anaia.
Independentzia Gerra (1808-1814)
Gerraren Garapena
Napoleonen aginduz, errege familia osoa eraman zuten Frantziara. Espainiarrak ez zeuden ados gertatzen ari zenarekin eta 1808ko maiatzaren 2an Madrilen matxinada hasi zen soldadu frantsesen aurka. Espainiar armada neutralizatuta zegoenez, gerrilla-gerraren bidez borrokatu ziren: sabotajeak eta atentatuak eginez. Britainia Handiak eta Portugalek lagundu zuten gerra egiten. Matxinatu espainiarrek ez zutenez Jose erregea eta frantsestuen jokaera onartzen, Espainiako gobernu legitimo gisa Batzorde Nagusi Gorena antolatu zuten, zeinean ilustratuak eta liberalak ziren partaideak. Beraz, urte horietan bi agintaritza aritu ziren gobernatu nahian, 1814an frantsesak bota zituzten arte.
Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa
Batzorde Nagusiaren egoitza Cadiz izan zen. Cadizko Gorteak 1810ean antolatu ziren, eta estatua nola gobernatu eztabaidatu zuten. Hiru ideologia nagusi zeuden:
- Absolutistak: Monarkia absolutua eta pribilegioak nahi zituztenak.
- Ilustratuak: Despotismo ilustratuaren araberako erreformak nahi zituztenak.
- Liberalak: Burges intelektualak ziren eta Frantziako Iraultzaren lorpenak zituzten eredu. Antzinako Erregimena ezabatu eta liberalismoa ezarri nahi zuten.
Diferentzia ideologikoak gorabehera, Gorteen erreforma-prozesu garrantzitsuena Konstituzioa idaztea izan zen. Espainiak lehendabizikoz erregimen liberalaren oinarrizko printzipioak ezarri zituen:
- Subiranotasun nazionala eta botereen arteko banaketa.
- Lege aurrean herritarrak berdinak ziren, askatasuna bermatzen zen, katolizismoa atxiki baitzuen estatuko erlijio bakar gisa.
- Gobernu sistema gisa monarkia konstituzionala.
Cádizko Konstituzioa aurreratuenetakotzat hartzen da, indarrean oso denbora laburrean izan arren.