Antzerkigintza Latindarra: Historia, Generoak eta Idazleak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,18 KB
Antzerkigintza Latindarra
1. Jatorria
Erroman, Gerra Punikoen ondoren gertatutako helenizazio-prozesuari esker hasi zen antzerkigintza latindarra. Erromatarrek edozein antzezlanetarako erabiltzen zuten izen orokorra “fabula” zen.
Fabula bi taldetan banatzen zen gaiaren eta pertsonaien arabera:
- Tragedia: Jainko eta heroiak aurkezten zituzten obrak ziren; estilo oso landua eta hizkuntza kultua erabiltzen zuten. Bi mota daude:
- Fabula crepidata: Gai grekoak dituzten tragediak. Aktoreek “koturnoa” izeneko zapatila altua erabiltzen zuten.
- Fabula praetexta: Erromako historian oinarritua. Izena, erromatar gizon boteretsuek eramaten zuten toga praetexta-tik dator.
- Komedia: Garai hartako gizona aurkeztu ohi zuten obrak ziren eta, ondorioz, erabilitako hizkuntza nahiko baldarra zen.
- Fabula palliata: Gai grekoetan oinarritutako komedia. “Pallium” izeneko buruoihal grekoengatik du izen hori.
- Fabula togata: Gai eta pertsonaia erromatarrak agertzen diren antzezlanak.
- Fabula trabeata: Erdi klase erromatarreko giroa islatzen duen drama.
2. Erromako Antzerkigintzaren Aurrekariak
2.1. Garaiak
2.1.1. Arkaikoa (K.a. 800 - K.a. 480)
Garai hartan, hiribilduetan ekonomia aldatu zen. Merkataritzak eta artisautzak garrantzia handia hartu zuten. VIII. mendean, hiria gobernatzeko eztabaida politikoen lekua aitonen semeen kontseilua izan zen. Greziaren kolonizazioa Mediterraneo eta Itsaso Beltzeko kostaldean gertatu zen.
2.1.2. Klasikoa (K.a. 480 - K.a. 323)
Kulturan oparotasun handiko aroa izan zen. Filosofian, literaturan eta politikan aurrerapen handiak egon ziren. Atenas Greziako lehen potentzia bilakatu zen, baina Espartarekin izandako gerrek eta ondorengo gatazkek Mazedoniaren esku utzi zuten boterea.
2.1.3. Post-klasikoa
Erromako kulturak greziarren eragin handia jaso zuen. Gazteak polis greziarretara joaten ziren ikasketak osatzera eta filosofia greziarraren eragina nabarmen handitu zen.
2.2. Kantuak
- Feszenikoak: Nekazariek antzeztutako elkarrizketa satiriko eta lizunak, bertso lerrotan.
- Atelana: Atella, Kapua eta Napoles artean sortutako ikuskizun inprobisatuak, maskarak erabiltzen zituztenak.
- Saturae: Hainbat eszena ezberdinen segidaz osaturiko kantuak, flautaz lagunduak.
3. Idazleak
Plauto: Latinezko komedia-egile arrakastatsua. K.a. 254 inguruan jaio zen. Bere obra ezagunenetakoa Miles Gloriosus (Soldadu Harroputza) da.
Terentzio: Kartagoarra, esklabu izandakoa. Bere 6 obra osorik iritsi zaizkigu. Bere obrek didaskalia eta perioka izeneko atalak dituzte. Ez zuen entretenitzea bakarrik bilatzen, irakastea baizik.
Seneka: Kordoban jaioa, filosofia estoikoaren jarraitzailea. Bere lanen artean Medea, Herkules, Troyarrak, Feniziak, Fedra eta Edipo nabarmentzen dira.