Antzerkiaren ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,41 KB

ANTZERKIA

Antzerkiaren jatorria bizibeharra bera da, beraz. Ez da harritzekoa zibilizazioaren lehen pausoetan gizakia antzezle eta protagonista sentitzea, gizarte-historiaren bideak urratzen ari baitzen. Eta denboraren joanak ehizarako eta bizitzarako beste premia zena literatura bilakatu du. Horrek ondorio oso zehatzak ditu:

  • Antzerkian pertsonaiaren jarduerak indar berezia hartzen du eta ondorioz, pertsonaiak berak literatura erakutsi egiten duelako.

  • Paisaiaren eta inguruaren deskribapena ondo mugatua eta zehaztua du antzerkiak. Horregatik, erakutsi nahi diren egoerak xehe-xehe deskribaturik eman ohi zaizkie jokalariei.

  • Beraz antzerkia; ikusi egiten den elkarrizketa eskaintzen du, gorputz-espresioa erakusten du eta ekintzak abian azaltzen ditu.

A. EDUKIAREN ARABERA

  • Tragedia. Protagonistak fin gaiztoa, bukaera tragikoa du; hil egiten da, alegia.

  • Komedia. Umorezko antzerki mota da.

  • Drama. Tragediko eta komediako elementuz osatzen da, baina, oro har, antzerkia bera izendatzeko ere erabili ohi da.

A. EGITURAREN ARABERA

  • Hasierako egoera. Aurkezpeneko egoera egonkorra da, “non” eta “noiz” jazotzen diren ekintzak azaltzen du, pertsonaiak aurkeztearekin batera.

  • Arazoa. Hasierako egoera aldatzen duen edozein ekintza edo gertakariren bidez aurkezten da arazoa.

  • Ekintzak. Arazoaren ondoriozko emaitzak dira.Ekintzen bilduma oso garrantzitsua da antzerkiaren garapenean.

  • Ondorioa. Ekintzen errematea da. Gertaeren artean beti da bat besteez gain nabarmentzen dena, eta arazoei irtenbidea ematen diena.

  • Bukaerako egoera. Obra itxiz lortzen den egoera egonkor berria.

Trama/argumentua: Barne egiturak garatzen du. Eta hori garatzeko hiru batasun edo unitate hauek betetzea eskatu izan zaio, eta estuki betetzea eskatu era:

-Ekintza-batasuna: antzerkian ikusten den ekintza nagusia bat bakarra izatea.

-Leku batasuna: ekintza beti leku batean gertatzea.

-Denbora-batasuna: ekintza osoa aldi jakin batean gertatzea. (normalean, egun batean.)

Entradas relacionadas: