Antzerkiaren bilakaera Erdi Arotik Barrokora

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,92 KB

Testuingurua: Hamlet antzerkia William Shakespeare britaniarrak 1600. urtean idatzi zuen. William Shakespeare Berpizkunde eta Barroko arteko literatura unibertsalaren antzerkigile famatuenetarikoa da. Antzerkian oso murgilduta zegoen, bere bizitzaren hasieran antzezlari izan zelako, geroago antzerkigile eta azkenik enpresario. Hizkuntza eder batez gizakiaren ariman sartzen zen. Hainbat genero landu zituen, hala nola, drama, komedia eta tragedia. Hamlet tragedia arloaren barruan dagoenez, esan dezakegu Barrokoaren garaikoa dela.

Shakespearek, Barroko garaian murgilduta zegoelarik, hainbat obra garrantzitsu idatzi zituen, adibidez, Romeo eta Julieta, Otelo, Macbeth eta Lear erregea. Shakespearen garaian, Isabeldar antzerkia izeneko formula nagusitu zen Ingalaterran. Isabeldar antzerkiaren ezaugarri aipagarrienak hauek dira: eraikin poligonaletan antzezten zela, dekoratu gutxi zegoela eta antzerki konpainiak bakarrik gizonez osatutak zeudela.

Goian esan dugunez bezala, Shakespeare bi mugimendutan murgilduta egon zen: Berpizkundean eta Barrokoan. Berpizkundean, antzerkia giro akademikoan garatu zen eta jauregietako gutxiengoen ikuskizun bihurtu zen. Barrokoan, berriz, antzerkia kutsu erlijiosoa galtzen joan zen eta nobleen saloietan zein herriz herriz antzezten zen.

Shakespearen garrantzia handia izan zen, eta oraindik bere obrak ospetsuak izaten jarraitzen dute. Hurrengo idazle askok eredutzat hartu zuten haien obrak idazterakoan. Bere garaian, antzerkia garrantzia handia izan zuen, eta beste hainbat egile garrantzitsu agertu ziren, hala nola, Ben Jonson, Beaumont eta Fletcher Ingalaterran eta Calderón de la Barca, Lope de Vega eta Cervantes Espainian. Europa osoa Barrokoan murgilduta zegoen bitartean, Frantzian Klasizismoa ematen zen. Frantziako Klasizismoan antzerki klasikoa aurkitzen dugu. Antzerki klasikoak ez zuen herri xehean eragin handirik izan, komediak ez baitzuen arrakasta handirik lortu.

Greziako tragediaren ezaugarriak

  • Ekintza jasoa, eguneroko gertakizunak gainditzen dituena.
  • Ekintza osorik agertzen da, aurreko gertaerak ondo azaltzen baitira.
  • Gaiak eta argumentuak lezaharretik hartutakoak dira, askatasun guztiz erabiltzen dituzte eta egile bakoitzak bere ikuspegitik aurkezten ditu.
  • Hizkuntza aberatsa eta apaindua.
  • Errukia eta ikara sentiarazten dizkie ikusleei.
  • Katarsia bilatzen dute ikusleak; eszenatokiko ekintzak ikusi ondoren, ondorio bat aurkitu behar dute: grinak kontrolatu behar direla eta arau batzuk bete.

Aristofanesen komediaren ezaugarriak

  • Bere gaiak berriak dira. Atenaseko eguneroko bizitzatik hartuta daude eta eguneroko ekintza horiek ikuskizun komiko bezala aurkezten ditu.
  • Pertsonaiak bere garaikoak dira.
  • Maiz agertzen dira jainkoak edo mitologiako pertsonaiak.
  • Lanen helburua barre egitea da.
  • Sarritan agertzen dira esaldi zakarrak, txisteak...

Latin literaturaren ezaugarriak

  • Greziar literaturarekiko duen mendekotasuna. Genero garrantzitsuenetan greziarren ereduak erabiltzen dituzte. Mitologia ere greziarren mitologia bezalakoa da eta argumentuen iturri nagusia izaten jarraituko du.
  • Mendeetan zehar duen luzaera. Ez du bakarrik Erromatar Inperioak iraun zuen denbora hartzen. Erdi Aroan idatzitako testu asko ere hartzen ditu, latinez idatzita. Berpizkundean ere lan ugari idatzi.
  • Genero didaktikoez eta hizkuntza urri eta apaindura gabekoaz duen zaletasuna. Erabilgarritasuna duena edertasuna duenaren aurrean jartzeko ohitura islatzen da.

Topikoak

  • Locus amoenus: Naturako leku idealizatu baten deskribapena da. Belazale berdeak edo argitasuna agertzen da, baita ere animali baketsuak, abere lasaiak… batez ere Virgilio erabili.
  • Carpe diem: Amodioaz eta eguneroko gauzez gozatzeko gonbitea da. Ahal den artean bizitzako atseginekin gozatu behar duzu, zahartzen zarenean ezin izango duzulako, eta are gutxiago hil ondoren. Atseginak egun bakoitzak eskaintzen dizuen konbiteari egokitu behar zaizkio. Batez ere Horazio.
  • Beatus ille: Negozio arteko bizitzatik ihes egiteko gogoarekin dagoen hiriko gizonak, natura idealizatuan bilatzen duenean babeslekua.
  • Tempus fugit: Bizitza garaia denean aprobetxatu behar da, gero ez baita posible atzera itzultzerik. Virgilio ondo planteatu.

Erdi Aroa 476. urtean hasi zen, Erromatar Inperioa jausi zenean. Erdi Aroko giroko ezaugarri politiko eta sozial batzuk:

  • Feudalismoa: Nobleek eskubide ugari eta betebehar gutxi zituzten; herriak, ordea, betebehar asko eta eskubide gutxi.
  • Kultura txikia: Eliza, bere monastegietan, kultura gordetzen saiatzen ziren, esaterako, latinez idatzita zeuden eskuizkribuak.
  • Nazio ezberdinak sortzen dira: Batasun politikorik ez dagoenez, nazio berdinak sortzen dira eta hauetan hizkuntza berriak sortzen dira, gaur egun arte iraun dutenak (ingelesa, frantsesa...).
  • Ahozko literatura: Urteak pasa ahala, ahozko literatura sortzen hasten da (gesta kantak, poesia lirikoa...) hizkuntza berri horretan, herriaren eskutik, zeren eta jende gehienak ez zekien latinik.
  • Juglarea: Jendea entretenitzen saiatzen zen bere etengabeko joan-etorrietan, abestuz, antzeztuz, malabarismoak eginez...
  • Trobadorea: XII. mendean sortzen dira. Testu lirikoak idazten zituzten, gehienbat amodiozkoak.

Literatura: Erromatar Inperioa erori zenean, genero literarioak galdu ziren, beraz, berriro sortu behar izan zituzten. Lau genero nagusi:

  1. Poesia epikoa: Zaldunen poemak.
  2. Poesia lirikoa: jartxa mozarabiarrak eta "dolce stil nuovo".
  3. Antzerkia: Berriz erlijioaren aldamenean sortuta.
  4. Narrazioa: Ipuinak, alegiak, apologoak.

Dante: (1265-1321) Florentzian jaio zen. 36 urte zituela herbesteratu zuten arazo politiko batzuengatik eta han egon zen hil arte. Beatrizekin 9 eta 18 urte zituenean topatu zen eta bere obretan eragin handia izan zuen. Horrek bere gaztaroko poesia bat egitera bultzatu zuen, "Bizitza Berria", 1293. urtean. Obra honetan, "Stil nuovo" idazkeratik urruntzen ari dela ikus genezake, erlijioagatik nagusiki.

Humanismoa: XIV. mendean Italian sortutako mugimendu kulturala, XV. eta XVI. mendeetan Europatik hedatu zen.

  • Pentsamendu modernoaren jatorritzat hartzen dute, gizakia oinarri bezala hartzen dutelako.
  • Berpizkundeko Humanismoaren figura nagusiena Petrarka izan zen, europar belaunaldi askori maitasun eredua erakutsi zien aurreko kulturaren kontrako jarrera emanez.

Petrarka: (1304-1374) Florentziako familia goren batean jaio zen. Petrarka, latinez eta toskaneraz hitz egiten zuen; normalean toskaneraz hitz egiten zuen, baina bere olerkiak, latinez idazten zituen. Berpizkundearen bultzatzaile nagusia. Lauraz maiteminduta dago eta bera da bere olerki askoren pertsonaia. Bere libururik garrantzitsuena Kantutegia da, Lauraren omenez egindako poema sorta, zeinen ardatz nagusia haren oroitzapenek sortzen dioten mina baita.

Berpizkundea: Aro Modernoa, Berpizkundearekin hasi zen, XIV. mendean sortu zen. Mugimendu hau XVI. mendean heldu zen Espainiara eta Berpizkundea hasi zenetik bi mende pasa ondoren ailegatu zen. Ezaugarriak:

  1. Klasikoen berreskuratzea: Erdi Aroan ez zeuden gaiak, generoak eta formak berragertzen dira.
  2. Gizakiarekiko interesa: Orain, gizakia jartzen da kulturaren erdigunean, ardatz gisa.
  3. Naturarekiko zaletasuna: Virgilio-ren deskripzio idealizatuak hartuko dituzte eredu bezala.

Berpizkundea ematen zen bitartean, Frantzian, Klasizismoa eman zen.

Barrokoa: XVI. mendearen bukaeran hasi eta XVIII. mendeko lehen hamarkadararte iraun zuen literatur mugimendua. Ezaugarriak:

  • Natura, jadanik ez da perfekzioaren ikurra eta idazlearen emozioen ezegonkortasunaren adierazgarri da sarritan.
  • Maitasunezko harremanak sentsualitatez eta lohikeriaz kutsatzen dira.
  • Jokabide positiboak erakusten dituzten pertsonaiak urritu egiten dira.
  • Originaltasuna bultzatzen dute Barrokoko idazleak.

Antzerkia: XV. eta XVI. mendeetan antzerkia kutsu erlijiosoa galtzen joan zen eta bi norabideetan joan zen: nobleen saloietan antzesten ziren antzerki kultuak (Fernando Rojas-en "La Celestina") eta, beste aldetik, herriz herri antzesten zirenak (Lope de Rueda-ren lan komikoak, adibidez). XVII. mendean, antzerkia masen ikuskizuna bihurtu zen eta bi norabide hartu zituen:

  • Antzerki Barrokoa: Ingalaterran Isabeldar antzerkian, Shakespearerekin; Espainian, Lope de Vega eta Calderón de la Barca-rekin.
  • Antzerki Klasikoa: Corneille eta Molière-rekin.

Entradas relacionadas: