Antzerkia latin

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,58 KB

ANTZERKIA


TRAGEDIA ETA KOMEDIA


Lehenengoan protagonistak jainkoak eta heroiak dira eta bere hizkuntza fina eta solemnea;
komedia, ostera, kaleko gizonaz hizkuntza ozarra eta lizuna erakusten du.


KOMEDIA

komedia erromatarrak monologo luze batekin hasten dira, pertsonai garrantzitsu edo jainko batek hitzegiten duelarik. Normalean pertsonaiak errepikatu egiten dira: gazte axolagabea, emagaldua edo prostituta, agure zekena.

Arlo honetan Plauto eta Terenzio izan ziren autorerik nagusienak.


PLAUTO

Agian, bere garaian benetako arrakasta izan zuen komediagile bakarra. Bera hil ondoren bere fama areagotu egin zen eta mende bat beranduago 130 komedia aurki zitezkeen bere izenean.

Obra batzuk: Amphitruo, Aulularia, Captivi, Miles glorious, Pseudolus eta atab.


TERENTZIO

Ez zuen lortu Plautok eduki zuen arrakasta, bere obrei kutsu didaktiko bat eman nahi zielako, hau da, erromatar ikuslegoa hezitzea zelako bere helburu.


HISTORIOGRAFIA

Erromari eta bere gerrate inperialistei buruzko lehen historiagile greziarrei zor dizkiegu erromatarrek errekakzio abertzale baten bidez eta helburu propagandistikoaz euren historia idazten hasi ziren arte.

Zesarren bi obra iritsi zaizkigu.

ZESAR

-De bello Gallico: 8 liburuz osaturiko obra, liburu bat kanpaña-urte bakoitzeko. Galiaren deskribapena egin ondoren, autoreak herri ezberdinekin izan zituen gatazkak narratzen dizkigu.

De bello Civili: 3 liburutan gudate zibilaren zibilaren gertakizunak kontatzen dizkigu:

Gaur egun Zesarren helburua propaganda politikoa egitea zela uste da,De Bello Civili obran gehien bat.Zesarrek narratzen dituen gertakizunak benetazkoak dira zalantzarik gabe baina batzutan autoreak momentua eta kontestua aldatzen ditu,beti bere burua defendatu  eta gogoratu nahian.

SALUSTIO

Salustioren obra garrantzitsuenak honako hauek dira:HISTORIAE(gaur egun galduta),BELLUM CATILINAE,BELLUM IUGURTHINUM.Salustio historiadore politikoa da.Aintzinako Erakundeen krisia eta estatu berriaren sorkuntza aztertzen ditu.

TITO LIVIO

Bere historia AB URBE CONDITIIA LIBRI 142 liburuz osaturik zegoen,Erroma hiriaren hasieratik Drusoren heriotzararte.Tito Livioren metodo historikoak akatsak ditu aintzinako beste historiadoreenak bezala,historia literatura genero bezala ikusten baitzuten eta ez obra zientifiko bezala.Pertsonain ahoan asmaturiko hitzaldiak jartzen ditu.


Entradas relacionadas:

Etiquetas:
Literatura latín