ANTZERKI: Aro arkaikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 20,13 KB

ANTZERKIGINTZA LATINDARRA

JATORRIA

Erroman, Gerra Punikoen ondoren gertatutako helenizazio prozesuari esker hasi zen antzerkigintza latindarra.

Erromatarrek, edozein antzezlanetarako erabiltzen zuten izen orokorra fabula zen.  

Fabula bi taldetan banatzen zen gaia eta pertsonaren arabera:

Tragedia: Normalean jainko eta heroiak aurkezten zituen obrak ziren eta hortaz, estilo oso landua zen eta hizkuntza estiloa kultua.

Bi tragedia mota daudela esan :

Fabula crepidata: Gai grekoak duten tragediek osatzen dute. Aktoreek “Koturnoa” izeneko zapatila altua erabiltzen zuten.

Fabula praetexta: Erromako historian oinarritzen da. Honen izena, erromatar gizon boteretsuek eramaten zuten toga praetextatik dator.

Komedia: Garai hartako gizona aurkeztu ohi zuten obrak ziren eta ondorioz, erabilitako hizkuntza nahiko baldarra zen.

Fabula palliata: Gai grekoetan oinarritutako komedia da. “Pallium” izeneko buruoihal grekoengatik du izen hori.

Fabula togata: Gai eta pertsonaia erromatarrak agertzen diren antzezlanak dira.

Fabula trabeata: Erdi klase erromatarreko giroa islatzen duen drama.

ERROMAKO ANTZERKIGINTZAREN AURREKARIAK

2.1 Garaiak

     2.1.1. Arkaikoa: Garai Arkaikoa k.A. 800 sortu eta k.A. 480 bukatu zen. Artistek sortutako eskulturek “irribarre arkaikoa” zuten. 

Garai hartan, hiribilduetan ekonomia aldatu zen gutxinaka. Merkataritzak eta artisautzaren kasuan garrantzia handia hartu zuten. Lehengo erregetza ere, aldaketak eduki zituen eta erregimen aristokratiko bihurtu zen.

VIII. Mendean hiria gobernatzeko eztabaida politikoen lekua aitonen semeen kontseilua edo biltzarra izan zen. 


Herriaren biltzarra bigarren mailan geratu zen, eta, horregatik, politikan parte hartzeko eskubidea aberatsen eta ahaldunen esku zegoen ia oso osorik.


VIII. Eta VI. Mendeen bitartean gertatu zen, Greziaren kolonizazioa Mediterraneo itsasoaren eta itsaso Beltzaren kostaldean. Hasieran, emigrazioa, nekazaritzako lursailen faltarengatik gertatu zen; izan ere, antolaketa patriarkalaren arabera, lurraren gaineko eskubideak noble familietako premuarentzat izaten ziren. 


VII. Mendetik aurrera, emigrazioaren merkataritza alderdia hasi zen azaltzen, eta polis (hiriak) berriak jatorrizko hiriaren faktoria edo sukurtsal bihurtu ziren.¹

     2.1.2 Klasikoa: Garai Klasikoa k.A. 480 sortu eta 323 k.A. Bukatu zen estilo bat garatu zen,geroago eredu bezala balioko zuena.


K.A. VI. V. Eta IV. Mendeak hartzen dituen aroa da. Aro horretan, Atenasko azken tiranoaren erorketa izan zeneko K.A. 510. Urtea jarri ohi da. Bukaera, berriz, Alexandro Handiaren heriotza urtean da. Kulturan oparotasun handiko aroa izan zen. Filosofian, literaturan eta politikan aurrerapen handiak egon ziren. Aro honetako  kulturak eragin zabala eta iraunkorra izan du Mendebaldeko Zibilizazioan.


Aro honen hasieran, Greziako hiri-estatu batzuen eta Persiar Inperioaren arteko lehiak gerra batzuk sorrarazi zituen. Grezia ezin izan zen menperatu pertsiarrengatik. Atenas irabazle atera Greziako lehen potentzia bilakatuz. Honek, beste zenbait hiri-estaturekin lehia berriak ekarri zituen, batez ere Espartarekin. Eta berriro ere lehiatik gerrara . 


Espartak eta bere aliatuek, Atenas garaitu zuten. Ondorengo urteetan, greziarren arteko gerrek jarraitu zuten. Tebas hiri-estatuak Mazedoniari laguntza eskatu zion. Filipo II. Mazedoniako erregeak, Greziako buruzagi bilakatu nahi zuen persiarren menpe zeuden As

2.1.3 Post-Klasikoa:


Erromako kulturak eta ohiturek greziarren eragin handia jaso zuten garai horretan:

  • Erromako gazteak polis greziarretara (Rodas, Atenas, Apolinia, Mitilene) joaten ziren ikasketak osatzeko. Greziako hiriak ezinbesteko kultura-erreferenteak ziren.

  • Greziako filosofia eragina handitu zen Erroman bi pertsonalitateei esker: Lucius Licinius Lucullusek mota askotako liburuekin liburutegi handi bat ireki zuen eta Silak, bestetik, Aristotelesen lanak hirian zabaldu zituen; Aristoteles ez zen moda hutsa izan, ikerketa materia baizik. Halaber, erretorika eskolak, nahiz eta bolada batean debekatuta izan, berriro ere Lepido, Marko Antonio eta Zesar Augustoren triunbiratuan ireki ziren.

2.2 Kantuak

  • Feszenikoak: Kantu feszenikoetan nekazariak antzeztuz mantentzen zituzten elkarrizketak. Elkarrizketa hauek bertso lerrotan zeuden eta edukia satiriko eta lizunak ziren.’. 

  • Atelana: Hurrengo konposizioetatik dator izena; Atella, Kapua eta Napolesen artean kokaturik dagoena. Konposizio hauek, ikuskizun inprobisatuak ziren, aktore propioek egindakoak. Ikuskizun hauetan, aktoreek maskarak eramaten zituzten eta pertsonaia mota desberdinak antzezten zituzten.

  • Saturae: Kantu hauek bateratuta eta erlaziorik ez duten hainbat eszena ezberdinen segidaz osaturik daude. Antzezlan etruskoa modu dibertigarrian imitatzen zuten, eta aktoreak, flauta batek ateratzen duen soinuaz lagunduta ateratzen ziren eszenatokira. Gai askori buruzkoak ziren.

IDAZLEAK

Plauto latinezko komedia egile bat zen. Bere komediak arrakasta handikoak izan ziren bere garaiko Erroman eta gerora ere. Horri esker, ia osotasunez eta jatorrizko idazketan gaurdaino heldu diren latinezko literatura lan zaharrenak direla esan daiteke. Bere garaiko latinezko idazleetatik zati batzuk bakarrik heldu dira. 


Ez da ezagutzen bere jaiotza data konkretua baino K.A 254. Urtean jaio zela uste da, Sarsinan. K.A 184. Urtean hil zen, Erroman, Catonek zioenez. Gazteetan Erromara joan zen militarra eta komertziantzea izateko. Diru gabe gelditu ondoren errotari lanetan ibili zen eta komedia palliatak grekeratik itzultzen hasi zen, arrakasta handia lortuz, oso aberats hil zen 70 urte baino gehiagorekin.

  • Obra: Miles Gloriosus, edo euskeraz Soldadu Harroputza Plautoren obra ezagunetarikoa da. Obra Éfeson dago oinarrituta eta 5 akto ditu. Hauek dira pertsonaiak:

    • Pirgopolinices: Soldadua.

    • Palestrion: Pleusiclesen esklabua, Pirgopolinicesek bahituta.

Terencio jatorriz, kartagoarra dugu. Erromara esklabu bezala iritsi zen eta Terentzio Lucano senatariak erosi zuen. Bere bizitzatik, badakigu Eszipiondarren zirkuluan sartzea lortu zuela eta oso gazte zelarik hil zela. Bere obretatik, soilik 6 iritsi zaizkigu osorik


  • Andria (Androseko neskatxa),

  • Hecyra (lamaginarreba )

Iritsi zaizkigun Terentzioren obrak, didaskalia bat daukate hasieran. Hauek idazlearen informazio gehigarria, pertsonaia, titulu greko eta antzezturiko leku eta momentuen datuak ematen dituzten notatxo laburrak dira eta ondoren, perioka bat ageri ohi da. 


Helburuari dagokionez, Terentzioren obrak, ez dute entretenitzea bilatzen, baizik eta erakustea dute helburu. Horregatik, erabilitako tonua landuagoa da eta lexikoa askoz ere zabalago eta zainduagoa. Ziurrenik, horregatik ez zen Plauto bezain famatua izan. 


Seneka, Kordoban jaio zen. Berari buruz dakigun gehiena, bere obretatik ateratako informazioa da. Bere hezkuntza oso zabala izan zen eta filosofia estoikoaren usteak bere egin zituen. Klaudio enperadoreak Korzegara 4 exiliatu zituen baina Agripinak, bere seme Neron, enperadore izango zenaren hezkuntzaz arduratzeko, Erromara ekarri zuen. Berak idatzitako fabulak hurrengoak dira:

  • Herkules 

  • Troyarrak

  • Feniziak

  • Medea, guztien artean ziurrenik famatuena dena

  • Fedra

  • Edipo

Entradas relacionadas: