Antso jakituna, Iruñeko errege tituluaren ordez, Nafarroako errege-titulua hartu zuen (1150)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 23,07 KB
HISPANIAKO KRISTAU ERRESUMAK
Zer lurralde izan ziren musulmanek nagusitasuna lortu ez zutenak? Zer ezaugarri zeukaten lurralde horiek?
Kantauri eta Pirinio inguruak izan ziren musulmanak nagusitasunik lortu ez zuten eremu bakarra. Klima hezeko inguru malkar horietan sortu ziren, mendiak zeuden eta ez ziren eremu lauak.(ondo)
Azaldu nola sortu ziren Asturiaseko erresuma, Nafarroako erresuma eta Kataluniako konderriak
Asturiaseko erresuma:
718. Urtean, Pelaio, noble bisigodo bat, Asturiasko mendietan errefuxiatu batzuen buruzagi bihurtu zen. Musulmanen aurka aritu zen Covadongako Guduan, prestigioa eman eta boterea bermatu zion. Asturiasko Erresuma sortu eta gortea Oviedon finkatzea lortu zuen. Asturiasko Erresuma hegoalderantz hedatzen hasi zen. Alfonso III.A Dueroraino iritsi zen. X. Mendean, hiriburu Leónera aldatu eta Leóngo Erresuma izena jarri zitzaion.
(ondo)
Nafarroako erresuma:
Pirinioak Inperio Karolingioaren zati ziren. Karlomagnok Hispaniako Marka fundatu zuen, konderriz osaturiko mugaldeko eremua.
Musulmanengandik babesteko funtzioarekin
Inperio Karolingioa desagertu zenean, lurralde horiek independentzia lortu zuten. Hiru gune sortu ziren: Nafarroa, Aragoi eta Kataluniako konderriak. IX. Mendearen hasieran, Eneko Aritza kondeak tropa frankoak Iruñetik kanporatu zituen, eta lehen errege izendatu zuen bere burua.
Hegoalderantz zabaldu eta
Nafarroako Erresuma bilakatu zen.
Kataluniako konderria:
IX. Mendearen hasieran, Aragoiko, Sobrarbeko eta Ribagorzako konderriak Inperio Karolingiotik bereizi ziren. Aznar Galíndez kondeak Aragoiko Konderrian nagusitasuna lortu zuen. IX. Mendearen amaieran, Urgelleko kondeak, Wifredo Bilotsuak, bere lurraldeak gehiago hedatzea lortu zuen. Kataluniako konderriek garai egonkorra bizi izan zuten, X. Mendearen amaieran independentzia lortu zuten.
Azaldu Gaztelako erresuma noiz eta nola sortu zen
X. Mendearen amaieran, León apurka-apurka gain behera hasi zen (krisialdia, barne gatazkak eta eta musulmanen erasoak)
, Gaztelako kondeen eta Nafarroako errege-erreginen boterea eta eragina handitu. 1035ean Gaztela erresuma bihurtu zen, Fernando I.A buru zuela. Fernado I.A Leóngo errege ere izan zen. XI., XII. Eta XIII. Mendeetan Gaztela eta Leóngo Erresuma indartu. 1142an, Portugalek independentzia lortu zuenean, lurraldeak galdu zituen.
Gaztela eta Aragon behin baino gehiagotan banatu ziren, Gaztela eta Leongo Erregea Fernando I a hil zenean erresuma bere ondorengoen artean banatu zen. Ondorengo horietako batek Alfontso IV ak lurralde guztiak berriz elkartzea lortu zuen , hala ere berriz banatu zituen Alfontso VIIIak Gaztelako tronua oinordetzan hartzean eta Fernando IIak Leongo tronua hartu zuenean. Behin betiko batura Fernando IIIaren erreinaldian eman zen eta Gaztelako koroa osatu.
Azaldu Aragoiko Koroaren eraketa prozesua
922. Urtean Aragoiko Konderria Nafarroako errege-erreginen agindupean geratu zen. 1035ean Antso Nagusia Nafarroako erregea hil zen, Aragoiko Konderria haren semearen eskuetan gelditu zen, Ramiro I.A Aragoiko dinastiako lehen erregea. 1076ean, semea Antso Ramirezek Aragoiko eta Nafarroako erresumak elkartu zituen, 1134. Urtera arte elkartuta egon ziren
. 1137an Petronila, Aragoiko oinordekoa ( urte bat baino ez zeukan)
eta Erramun Berenger IV.Aren Bartzelonako kondearekin , ezkontza hitzarmena adostu zuten. Horrela Aragoiko Koroa eratu zen (hitzarmenak Aragokiko erresuma eta Kataluniako konderriak elkartzea ekarri zuen)
Azaldu errekonkista eta birpopulaketa
Errekonkista:
IX. Mendetik aurrera errege-erregina kristauak hegoalderantz hedatzen hasi ziren, hedapen horri errekonkista deitu zioten. Prozesua motela izan zen, eta hainbat etapa izan zituen:
Duero ibairainoko hedapena. IX. Eta X. Mendeetan, kristau erresumak Duero ibaiko haraneraino iritsi ziren. Kristauen lehen hedapen hori ez zen militarra izan (musulmanentzat interesgarria ez zelako lurralde hori)
Tajo eta Ebro ibaietako haranen konkista. 1031. Urtean Kordobako Kalifa herria desegin zen, Taifak ahulak zirenez, kristau-erresumak Duero ibairaino hedatu ziren Erresuma musulmanek pariak (urre kopuruak) ordaintzen zizkieten errege- erregina kristauei. .
Diruarekin gazteluak eta armada sortu zuten
XI. Eta XII. Mendeetan, Portugal eta Gaztela Tajo ibaiaz harago hedatu ziren, eta Sierra Morenan ezarri zuten Al Andalusekiko muga.Guadalquivir ibaiko haranaren, Levanteren eta Balear Uharteen konkista. Almohadeen erasoaren aurrean, errege-erregina kristau guztiek indarrak batu zituzten 1212ko Navas de Tolosako Guduan. Gudua kristauek irabazi zuten.
Ondorioz, Algarve, Andaluzia, Murtzia , Valentzia eta Balear uharteetara hedatuz
Birpopulaketa:
Konkistatutako lurraldeen gaineko kontrola indartzeko, beharrezkoa zen lurrak jendeztatzea.
XI. Mendera arte, errege-erreginek konkistatutako lurrak barrutitan banatzen zituzten. Barrutiek hiribildu edo hiri bat –hiribildu funtzio zuena- eta haren mende zeuden hainbat herrixka. Jendea erakartzeko, hiri-gutunak edo foruak ematen zituzten. Herrixketan nekazari askeak bizi ziren lur horiek jasotzen zituzten, lantzearen eta erasoetatik babestearen truke. Dueroren eta Tajoren lurrak jendeztatu ziren.
XI. Mendetik aurrera, biztanle gutxiko eremu zabalak konkistatu zituzten. Birpopulatzeko zailtasunak zirela eta latifundio handiak bihurtu zituzten noblezia, Eliza edo ordena militarren artean banatu zituzten. Latifundioetan lan egiten zuten nekazariak nobleen jopuak ziren.
Azaldu Gaztelako koroaren politika eta ekonomia
Politika:
Gaztelako Koroa osatzen zuten lurralde guztiek erakunde eta lege berak zituzten. Erregeak edo erreginak, gobernatzeaz, gain gerra deklaratzeko, legeak egiteko eta delituak epaitzeko eskumena zuen. Monarkak pertsona talde bat izaten zuen inguruan: gortea. XIV. Mendean auzitegiak edo justizia-epaitegia eta errege kontseilua sortu ziren. Gaztelako Gorteek noblezia, kleroa eta hirietako ordezkariak biltzen zituzten. Udal-administrazioa: hirien ekonomia-
Ahalmena hasten joan zen heinean, udal-administrazioa ere handituz joan zen. Udalerri mailako organorik garrantzitsuena kontzejua zen. Biztanle guztiak barnean hartzen zituen, gobernatzeaz arduratzen zirenak errejidoreak ziren. Alkateekin, epaileekin eta merioekin udala osatzen zuten. Sarritan, behe-nobleziak edo burgesia aberastuak gobernatzen zituen kontzejuak. XIV. Mendearen amaieran korrejidoreak agertu ziren, funtzionario horiek monarkaren ordezkariak ziren hirietan.
Ekonomia:
Nekazaritza eta abeltzaintza ziren jarduera garrantzitsuenak. Muturreko klima eta biztanleria urria zirela eta abeltzaintza erraz garatu zen, nagusiki ardi merinoen hazkuntza. Artilea kalitate onekoa zen eta oihalgintzarako edo esportatzeko erabiltzen zen. Artaldeak transhumanteak ziren, penintsula zeharkatzen zuten, abelbide zeritzen bideetatik. Abeltzainak mesta zeritzen batzarretan biltzen ziren. 1273. Urtean Alfontso X.A erregeak Mestako Kontzeju Ondradua onartu zuen eta hainbat pribilegio eman zizkion. Ardi merinoen artilearekin oihalen salmentari esker, eskulangintza eta merkataritza garatu ziren eta merkataritza azokak oso garrantzitsu bihurtu ziren.
Azaldu Aragoiko koroaren politika eta ekonomia
Politika:
Aragoiko Koroa Kataluniako konderriek eta Aragoiko, Valentziako eta Mallorcako erresumek osatzen zuten. Batasun dinastikoa zen, agintari nagusia erregea edo erregina zen, baina boterea Gaztelakoena baino txikiagoa zen, ezin zuten zerga edo lege berririk ezarri gorteen onarpenik gabe, lurralde bakoitzak bere gorteak zituen. Gainera, legeak betetzen zirela eta erresuma bakoitzeko foruak errespetatzen zirela erakundeak ere bazeuden: generalitate Katalunian eta Valentzian, eta justizia, Aragoin. Zinpekoen kabildoek gobernatzen zituzten hiriak, burua monarkak aukeratutako alkate bat zen. Kataluniako konderrietan consell batek aholkatutako magistratu talde bat arduratzen zen udalerria gobernatzeaz.
Ekonomia:
Biztanle gehienak nekazaritzatik bizi ziren. Baratzeek eremu zabalak hartzen zituzten Valentzian; Aragoin, berriz, ardi-haziendak asko garatu ziren. Merkataritza-harreman ugari zituen, merkatariek itsasoko kontsulatuak zituzten hainbat hiritan bitartekari-lanak egiteko. Merkataritza gorakadaren ondorioz, manufaktura-jarduerak garatu ziren: burdingintza, itsasontzigintza eta oihalgintza.
Zer gertatzen da XIV. Mendean Gaztelan eta Aragoin?
Gaztelan:
Uzta txarrak, goseteak eta izurriak izan ziren XIII. Mendearen amaieran, biztanleria asko gutxitu zen eta matxinadak gertatu ziren, bai eta juduen aurkako jazarpen bidegabeak. Galerak konpentsatzeko nobleek errentak igo zituzten, nekazarien erreboltak eragin zituzten. Nobleen artean ere gatazkak izan ziren lurrak lortzeko horietako bat Henrike Trastamarakoak bere anaia Petri I.A erregearen kontra eginikoa izan zen, 1369an Henrike Ii a tronuratzearekin amaitu zen, horrela
Trastamara dinastia Gaztelako Koroara iritsi zen. XIV. Mendearen amaieran egoera hobetu zen eta monarkek Gibraltar eta Kanariak konkistatu zituzten.
Aragoin:
Krisi demografikoak eta ekonomiaren gainbeherak arazo larriak sortu zituen Katalunian, XIV. Mendearen erdialdean hasita.
Izurriak
Gizarte-
Matxinadak eta Joan II.Aren erregealdian piztutako gerra zibilak egoera okertu zuten. Trastamara dinastia 1412. Urtean iritsi zen tronura Martin Ia Gizatiarra oinordekorik gabe hil zenean, zenbait erresumetako ordezkariak Fernando I a, Gaztelako Joan Iaren semea aukeratu zuten errege izateko Caspeko Hitzarmenean. Dinastia berria tronura iritsi zenean Aragoiko koroan Hainbat gizarte-arazo hasi ziren:
XV. Mendearen erdialdean, Kataluniako nekazariak edo remensak nobleen aurka altxatu ziren. Borroka luze bat eragin zuen, 1486an Guadalupeko Arbitraje Epaiarekin amaitu zena.
Epaiak Remesen alde egin zuen
Bartzelonan gerra zibil bat hasi zen. Noble eta burges aberatsen eta Joan II.A erregearen artean. 1472an monarkak Bartzelona hiria hartu zuen.
Liskarrek Katalunian kaosa sortu zuten eta Valentzia bihurtu zen porturik garrantzitsuena.
Azaldu Euskal Lurraldeak VIII. Eta X. Mendean
Musulmanen eta frankoen inbasioak:
Erdi Aroaren hasieran Euskal Lurraldeek ez zuten ez lurralde-batasunik ez batasun politikorik. Baskoiek hegoaldetik (musulmanak) eta iparraldetik (frankoak) zetorkien presioari aurre egin behar izan zioten. VIII. Mendean musulmanek eraso egin zieten Iruñeari eta Arabako lautadei. Garai berean frankoen boterea hazten zihoan. Karlomagnok Iruñeari egin zion eraso baina haren armadak porrot itzela izan zuen Orreagan (778) baskoien kontra. Baskoien artean bi jarrera nagusitzen hasi ziren: belaskotarrak, frankoekin aliatzearen aldekoak eta iñigotarrak, musulmanekin hitzarmenak errespetatzearen aldekoak.799. Urtean belaskotarrak musulmanak garaitu zituzten Iruñean Frankoen laguntzarekin eta hortik gutxira lurraldea Eneko Aritzaren eskuetan geratu zenLurraldeen antolaketa politikoa:
Araba. Konderria izan zen IX. Eta X. Mendeetan
Bizkaia. Konderria izan zen X. Mendearen hasieran. Nerbio eta Deba ibaien arteko lurretara mugatzen zen
Gipuzkoa. 1025. Urteko dokumentuetan agertzen da Ipuzkoa izenarekin Iruñeko Erresumako gobernuaren mende zegoen
Nafarroa. IX. Mendean Iruñeko Erresumak harremanak hautsi zituen musulmanekin eta hedatzen hasi zen.
(gorriz dagoena ez)
Iparraldea. VII. Mendearen hasieran, monarka frankoek Baskoniako Dukerria sortu zuten. Mendearen erdialdean frankoek euskal biztanleen kontrako zapalkuntza-kanpaina bati ekin zioten. VIII. Mendean, bigarren Baskoniako Dukerria sortu zen, eta Akitaniako Dukerrian sartu zen.
Gizartearen antolaketa:
Ezegonkortasun politikoaren eta biztanleria urriaren ondorioz, ez zen hirigune nabarmenik sortu. Itsas portuak eta herrixka txikiak baino ez zeuden.
Azaldu Euskal Lurraldeak XI. Eta XIV. Mendean
Iruñeko Erresumako liskarrak:
Iruñeko Erresuma euskal lurraldeetako batasun politiko nagusi bihurtu zen.
Bakarrik monarken izenak eta datak)
Antso III.A Nagusia. Iruñeko Erresuma euskal lurralde gehienetara hedatu zen, bai eta Iparraldekoetara ere. Gainera, Gaztelako Konderria lortu zuen, bai eta Leóngo Erresuma. Hil zenean, haren seme Gartzea III.A Santxez gelditu zen karguan.
Antso IV.A. Gaztelan zuen kokapena ziurtatzeko, baina hil zenean, Iruñeko Erresuma desagertu zen, eta Gaztelako eta Aragoiko Erresumen artean banatu ziren.
Gartzea V.A Ramirez. Iruñeko Erresuma berrezarri zuen 1134an, eta Nafarroa, Gipuzkoa eta arabaren zati handi bat kontrolatzea lortu zuen. Bizkaia Gaztelaren mende gelditu zen.
Antso VI.A Jakituna. Itunak eta hitzarmenak lortzen saiatu zen, Nafarroako Erresuma zenaren independentzia bermatzeko. Horrez gain, Bizkaia eta Errioxa konkistatu zituen. Gaztelako lurrak berreskuratzeko kanpaina militar bati ekin zion, eta Bizkaia Gaztearen eskuetan gelditu zen berriz ere.
Antso VII.A Azkarra. Gerran egon zen etengabe Gaztela eta Aragoirekin, baina Gaztelako errege Alfontso VIII.Ak Gasteiz hiria konkistatu zuen. Handik gutxira, Gipuzkoa osoa ere. Euskal lurralde guztiak Gaztelako Koroaren mendean egotera pasatu ziren. Nafarroa Behereak bakarrik jarraitu zuten Nafarroaren agindupean.
Lurralde-antolaketa berria: Hiribilduak sortzen ari ziren garai berean, euskal lurraldeek –Nafarroak salbu- egungo hedaduraren antzekoa zen.
Araba. Trebiñuko Konderria kanpo gelditu zen 1346an. Geroago, Arabako Errioxa. Botere politikoa Arriagako kofradiaren eskuetan egon zen. 1332an kofradia borondatez desegin zen eta lurraldea Alfontso VI.Ari emateko.
Bizkaia. Lurraldea zabaldu egin zen, Enkarterri, Durango eta Orduña batu zitzaizkionean. Botere politikoa harotarren eskuetan zegoen, Bizkaiko Jaurerriko titularrak XI. Eta XIV. Mendeen artean.
Gipuzkoa. Gipuzkoa isolatutako haranetan zatituta egon zen XIII. Mendera arte. 1180an lehen hiribildua sortu zen Donostia, Antso VI.A jakitunaren aginduz. Lurraldeko beste hiribildu guztiak Gaztelako monarkek sortu zituzten.
Nafarroako Erresuma. Bi lurralde bereizten ziren: Nafarroa Garaia (Iruña zuen hiriburu) eta Nafarroa Behera (Iparraldean). 1512an galdu zuen independentzia