Antonio añoveros bilboko gotzainaren sermoia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,04 KB

  • Testuaren sailkapena

  • Iturria: Lehen mailakoa, garai jakin batekoa baita.
  • Forma: Historiko narratiboa
  • Edukia: Erlijiosoa, gai politikoa eta soziala jorratzen dituen arren.
  • Egilea: Antonio Añoveros, Bilboko gotzaina izan zena.
  • Hartzailea eta xedea: Euskaldun guztiei zuzenduta dago (publikoa), baina bereziki Bizkaiko fededunei.
  • Data eta tokia: 1974ko otsailaren 24an Bizakaiko elizatan irakurri zen.
  • Egoera historikoa: Diktadura frankistaren amaiera.

Testuaren analisia


Testua ulerkorra izan dadin, hainbat termino definitzeko beharra dago:


  • Estatua: Gobernu, lurralde eta antolaketa politiko berezia duen komunitatea da, beste komunitate batzuk gobernatzen dituena.
  • Elizbarrutia: Gotzain baten jurisdikzio espiritualaren menpe dagoen lurraldea da.

“El cristianismo, mensaje de salvación para los pueblos” izeneko testutik irakurrita dago. Eta haren ideia nagusia euskal lurraldeek diktadura garaian jasaten ari diren egoera latza adieraztea da,  "euskal arazoa" moduan adierazita. Sermoian argi uzten da euskal lurraldeak dituen ezaugarriak eta identitatea zabaltzeko dituen oztopoak, batez ere diktadura garaian dauden politika arazoengatik. Adibiderik argiena, hizkuntzaren kontua da: nola diktadura garaian euskal lurraldeek duten hizkuntza propioa (euskera) debekatu den. Dena den, elizak sistema politiko hori aldatzearen alde dagoela adierazten du, euskal nortasuna mantendu ahal izateko.








  • Testuinguru historikoa

1939an Gerra Zibila bukatu zen. Eskuinak armadaren indarraz baliatu zen errepublikaren aldeko ezkertiarrak zapaltzeko. Era horretan, 1975era arte iraungo zuen diktadura hasi zen.  ///   DIktadura horretan zehar Mugimendu Nazionalaren eta Franco buruzagiaren nahiak bete ziren konstituzioaren aurka joanez. Diktadoreak botere guztiak bereganatu zituen eta hainbat eskubide ezeztatu zituen.

Entradas relacionadas: