Antolakuntza-funtzioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,26 KB

ADMINISTRAZIO-PROZESUA. Administrazio prozesua administrazio-sailak enpresaren xedeak eta helburuak betetzeko egiten dituen funtzio eta jardueren multzoa da. PLANGINTZA-FUNTZIOA. Helburu batzuk ezarri eta horiek lortzeko estrategiak zehaztea, enpresaren politika zehaztea eta erabakiak hartzeko irizpideak finkatzea, betiere enpresaren helburuak lortzeko xedez. ANTOLAKUNTZA-FUNTZIOA. Egitura bat diseinatzea enpresako kide bakoitzaren zeregina, erantzukizuna eta aginte-maila zehaztuz. LANAREN BANAKETA. Ondasun edo zerbitzu bat ekoizteko egin behar diren zeregin ezberdinak,langileen artean banatzea. Horrela, langile bakoitza zeregin batean espezializatuko da, eraginkortasuna (efizientzia) handituz. ANTOLAKUNTZA FORMALA. Enpresaren egitura, enpresako elementuak dagokien lekuan kokatzen dituena. ANTOLAKUNTZA INFORMALA. Pertsonak elkartzean berez sortzen diren harreman pertsonalei eta gizarte-harremanei, enpresa-zuzendaritzak edo enpresa-antolakuntzak aurrez zehaztu ez dituenei.KUDEAKETA- EDO ZUZENDARITZA-FUNTZIOA. Ezarritako helburuak lortzeko, enpresa osatzen duten pertsonek beharrezko diren zereginak egin ditzaten ahalegintzea da kudeatzea edo zuzentzea. LIDERGOA. Beste batzuengan eragiteko eta haiek helburu jakin batzuk lortzera animatzeko edo motibatzeko duen gaitasun edo trebetasuna. KONTROL-FUNTZIOA. Guztia planifikatu bezala irteten dela egiaztatzea. Kontrolatzeko, ezinbestekoa da estandarrak definituta izatea (zer lortu nahi dugun). GIZA BALIABIDEEN KUDEAKETA. Enpresaren giza elementuarekin lortutako erabakien, ekintzen eta politiken multzoa, enpresaren produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzea xede duena. LANGILEAK BILDU ETA AUKERATZEKO PROZESUA. Enpresak lanpostu bat betetzeko interesa duten hautagaitzak jasoko ditu, lanpostuaren eskakizunak kontutan izanda. LANA: Pertsonek enpresa barruan duten zeregin eta jardueren multzoa. SOLDATA: langileak bere lan-zerbitzuak besteei emateagatik dirutan edo gauzetan jasotako ordainsaria. SINDIKATUA: langileen elkartea, langileen interesak defendatzeko sortua. NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA: lan baldintzak zehazteko, langileen eta enpresaburuen arteko akordioa (HITZARMEN KOLEKTIBOA) lortzeko prozesua. INTERES-GATAZKA: bi aldeen interesak bat ez datozenean. LAN MOTIBAZIOA: langileak jasotzen dituen estimuluak, lan-eremuan modu jakin batean jokatzera bultzatzen dutenak.


Entradas relacionadas: