Anperearen definizioa eta eroaleen arteko indar magnetikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en con un tamaño de 3,46 KB

Eroaleen arteko indar magnetikoa eta Anperearen definizioa

Atal honetan, korronte elektrikoa daramaten eroaleek elkarri eragiten dioten indarra aztertuko dugu, eta horren bidez, Anperea nola definitzen den azalduko dugu.

Korronte elektrikoen arteko elkarrekintza

Ampèrek ohartu zuen korronte elektrikoak noranzko berekoak direnean hariek elkar erakartzen dutela; korronteak aurkako noranzkokoak direnean, aldiz, elkar aldaratu egiten dutela.

Korronte elektrikoa garraitzen duten bi eroale gertu daudenean, bakoitzak bere inguruan eremu magnetiko bat sortzen du, elkarri eraginez. Hau gertatzen da mugitzen den karga batek eremu magnetikoa sortzen duelako, eta mugitzen ari den beste karga baten gainean indar bat eragiten duelako, Lorentzen ekuazioaren arabera:

F = I (L x B)

Non I hariaren intentsitatea den, L hariaren luzera eta B eremu magnetikoa.

Indar magnetikoaren ezaugarriak

  • Bi korronte ditugunean, batak sortzen duen eremu magnetikoak bigarrenaren gainean eragingo du indar magnetiko bat, eta alderantziz.
  • Bi korronteak paraleloak badira, erakartze-indarrak sortuko dira.
  • Bi korronteak antiparaleloak badira, aldaratze-indarrak sortuko dira.

1. eroaleak d distantziara sortzen duen eremu magnetikoa ondokoa izango da, Biot eta Savart-en legearen arabera:

rTADjb4p8s5VmgzsaA28SIIj_7YbYeI2j8huV5LP

Modu berean, 2. eroaleak d distantziara eremu magnetiko bat sortuko du. Bi eroaleek elkarri egiten dioten indarra honako hau da:

BlzQhGFkpRjzHjwUamY1F7vhSqrVJ-_QZQeHqMJ_

Norabidea I1 eta B2 bektoreek sortzen duten planoarekiko elkarzuta da, eta noranzkoa ezkerreko eskuaren erregelaren bidez zehazten da. F12 eta F21 indarrek modulu eta norabide bera dute, baina aurkako noranzkoa, akzio-erreakzio printzipioa betetzen baitute.

Luzera-unitateko indarra eta Anperearen definizioa

Eroaleek luzera-unitateko jasaten duten indarra hauxe da:

rWVO2fR2x66OGpbZvCdF-hszqXTPBUdnF69DkrKU

Anperea intentsitatea neurtzeko unitatea da. Eremuaren eta indarraren ekuazioak erabiliz, hurrengo espresioa lortuko dugu:

F/L = (μ₀ · I₁ · I₂) / (2π · d)

Non L hariaren luzera den, d harien arteko distantzia, eta I intentsitatea. Oinarrizko espresioa hartuta, I = 1 A eta d = 1 m direnean, 2 x 10⁻⁷ N-eko indarra sortuko da harien artean.

Beraz, Anpere bat honela definitzen da:

Hutsean metro bateko distantziara dauden bi eroale zuzen, paralelo eta mugagabetik zirkulatzen duen korronte-intentsitatea da, baldin eta eroale horiek luzera-metro bakoitzeko 2 · 10⁻⁷ N-eko indarraz erakarri edo aldaratu egiten badira.

Entradas relacionadas: