Animali zelula
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,25 KB
Mintz biologikoak: Marraztu ezazu mintz zitoplasmatiko baten eskema, eta adieraz ezazu zer molekulaz osatuta dagoen. Zer molekula dira mintza geruza bikoitz gisa antolatzea eragiten dutenak? Parte hartzen du urak? Arrazoitu erantzuna. FOSFOLIPIDOAK: Izaera anfipatikoari esker, mintz plasmatikoen funtsezko osagaiak dira. Mikroskopioz begiratuta ondorioztatu denez, fosfolipidoak geruza bikoitz batean antolatzen dira; egitura horretan, buru hidrofiloak kanpoaldera begira gelditzen dira, eta hidrofoboak, barnealdera begira. Ura zelularen kanpo nahiz barnealdean dago, buru hidrofiloekin kontaktuan baina ez buru hidrofoboekin kontaktuan. Zer molekula mota arduratzen dira ioiak mintz biologikoetan barrena garraiatzeaz? Arrazoitu erantzuna. 2 modutara garraiatzen dira molekula txikiak eta ioiak: 1) Energia erabiltzen bada garraio aktiboaz hitz egiten dugu: bertan, kontzetrazio gradientearen aurka garraiatzen dira. Garraio mota hau zeharreko proteinek egiten dute beti, ATParen hidrolisi bidez kontrolatutako konformazio aldaketak erabiliz. 2) Energia ez bada erabiltzen garraio pasiboaz ari gara: bertan, kontzentrazio gradientearen noranzko berean garraiatzen dira. Difusio bakuna eta difusio erraztuaren bitartez egin daiteke. Difusio erraztuaren barnean, garraioa proteina garraiatzaileek edota bide proteinek egiten dute.
Zer ondorio ditu mintza osatzen duten fosfolipidoen gantz-azidoen asegabetasun-maila handiagoa edo txikiagoa izateak? Arrazoitu erantzuna. Asegabetasunak egotea: Isats hidrokarbonatu asegabeen okerduraren eraginez, molekulak ez dira hain estu antolatzen, eta, ondorioz, mugitzeko gaitasun handiagoa dute. Beraz, asegabetasun-maila zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa da mintzaren jariakortasuna.Lipido-geruza bikoitza fluido baten moduan aritzen da; fluido horretan, lipidoak eta proteinak alboetara mugi daitezke, eta bira egin dezakete ardatz nagusiaren inguruan; gainera, hain maiz gertatu ez arren, fosfolipidoak geruza batetik bestera igaro daitezke.
Mikroargazki honetan, gibeleko zelula baten barnealdea ageri da. Irudiaren zati handienean, organulu subzelular arrunt bat ageri da. Zein da organuluaren izena? Badago halako egiturarik landare-zeluletan? Eta zelula prokariotikoetan? Arrazoitu erantzunak. Mitokondrioa. Bai, zelula eukarioto guztietan daude eta zelula behar duen energia mitokondrioetan lortzen du. Ez, zelula prokariotoek mesosomen bitartez lortzen dute behar duten energia. Zer funtzio du organulu horrek, eta zer egiten du oxigenoak funtzio horretan? Zer gertatuko litzateke, elektroiak garraiatzeko katea blokeatuko balitz?
arrazoitu erantzunak. Mitokondrioen funtzio nagusia energia lortzea da.
Zelula aerobioek batez ere zelula-arnasketaren bidez jasotzen dute energia; arnasketa hori mitokondrioko hainbat gunetan gertatzen da. Organulu honek badu bere DNA? Hala bada, adierazi zertarako belio dion informazio genetiko hori edukitzeak. Bai. Mitokondrioetan dauden proteina ugari eratzeko informazioa dauka.
Adierazi zer zelula generiko mota den eta zergatik. Animalia-zelula da, zentrioloa duelako.Identifikatu 1-6 zenbakiek zer egitura adierazten dituzten.Adierazi aurreko atalean identifikatutako egitura bakoitzaren funtzioak. (1) Mintz plasmatikoa: Zelula inguratzen duen bilkina da. Zelularen barnealdearen eta kanpoaldearen arteko substantzia-trukea mugatzen du. (2) Golgi aparatua: Mintzez osatuta dago. Proteinen garraioan eta lipidoen sintesian esku hartzen du. Landare zelulan, zelula-horma osatzen duten polisakaridoak sintetizatzen ditu. (3) Erretikulu endoplasmatiko zimurtsua: Mintzez osaturiko sarea da; nukleo-mintzetik hedatzen da eta zitoplasma osoa zeharkatzen du. Erribosoma asko ditu, eta esku hartzen du proteinak prozesatzen eta garraiatzen. (4) Mitokondrioa: Organuluetan, erreakzio kimikoak gertatzen dira eta, erreakzio horiei esker, zelularen jardueretarako energia lortzen da. (5) Nukleoa: Organulu hori poroak dituen mintz bikoitz batek inguratzen du; poroetatik, molekulak trukatzen dira nukleoaren eta zitoplasmaren artean.(6) Nukleoloa: Zelularen informazio genetikoa dauka. Nukleoan, nukleoloa bereizten da eta erribosomak sortu, DNA bikoiztu eta RNA sintetizatu egiten dira.