Animali zelula

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,71 KB

ZELULA PROKARIOTA: -Kapsula: kanpo gainazal likatsu bat da;
zelula paretari itsatsita dago,eta zelula berk sortzen eta  iraizten du. Glukoproteinez eta polisakaridoz osatuta dago. Ez dute zelula prokariota guztiek. Ez dute zelula prokaiota guztiek. Haren funtzioa zelula atxikitzea eta finkatzea da eta, horrez gainera, sendotasuna ematen dio eta lehortzea eragozten du. -
Pilia: zelularen tutu formako luzapenak dira eta izaera proteikoa dute. Zelularen atxikiduran hartzen dute parte, bita bakterienen artean material genetikoa trukatzeko prozesuetan ere. -

Zitoplasma

: zelularen barruko ingune jariakorra da. Han gertatzen dira erreakzio metaboliko guztiak eta hantxe daude energia erreserbako inklusioak (molekulak). -
Zelula pareta:
gainazal zurruna da eta mintz plasmatikoaren inguruan eta kapsularen azpian kokatura dago. Haren funtzioa bakterioaren forma mantentzea eta bakterioa presio osmotikoko aldeketatik babestea da. Peptidoglikanoz osatuta dago. -Nukleoidea: zelularen erdiguneko erregio bat da. Ez du inongo mintzek inguratzen, eta hantxe dago DNA zirkularra eta biluzia. Nukleoidak zellaren jarduerak kontrolatzen ditu gene adierazpenaren bidez. -

Mintz plasmatikoa

geruza bikoitz lipidikoa da eta fosfolipidoz osatuta dago, nagusiki. Proteinen molekulak sartzen dira. Zelula eukarioten mintzek ez bezala  ez du kolesterolik. -Erribodomak: inguruan mintzik ez duten partikula trinkoak  dira. RNA erribosomikoz eta proteinaz osatuta daude. Proteinen sintesian parte hartzen dute. -Mesosoma: mintz plasmatikoaren inbaginazioak dira eta horietan kokatuta daude arnasketa zelularraz arduratzen diren entzimak. Zelula  fotosintetikoen mesosometan pigmentu fotosintetikoak ere badute; horiek arduratzen dira fotosintesiaren argi faseaz. -Plasmidoak: DNA zirkularreko molekula txikiak dira eta zitoplasman sakabanatuta daude.


ANIMALI ZELULA ERUKARIOTA: -Mitokondria: mintz bikotz batekinguratutako organuluak dira eta DNA zirkularra eta prokarioten antzeko erribosomak dituzte.Zelulen  zentral energetikoak dira: matrizean, Krebsen zikloko erreakzio katabolikoak gertatzen dira, baita gantz-azidoen beta oxidazioa ere. -Zitoplasma: mintz plasmatikoaren eta nukleoaren artean dago. Haren matrize jariakorra metabolikoki aktiboa da eta hialoplasma edo zitosol esaten zaio. Hantxe daude orgaulu zelularrak eta zitoeskeletoa.
Glukogenozko eta lpidozko inklusioak ditu, energia erreserba gisa funtzionatzen dutenak. -
Zentrosoma: soilik animalia zelulek  duten organulu proteiko bat da. Tutu formako bi zentriolok  osatzen dute; bi zentriolo horiek elkarrekiko zutak dira eta material perizentriolar lodi batek inguratzen ditu. Zentrosomak eratzen ditu zilioak nahiz flageloak, baita ardatz mitotikoaren zuntzak ere, nukleoaren zatiketan. -

Golgiren aparatua

diktiosoma izeneko egiturek osatzen dute eta egitura horien kopurua aldakorra da. Diktiosoma batek 4tik 8ra bitarte sakulu zapal ditu eta sakulu horiek pilatuta daude, baina ez atxikita. E. Endoplasmatikotik jasotzen dituen substantziak eraldatzen, gordetzen eta garraiatzen ditu. -

Erribosomak

inguruan mintzik ez duten partikula trinkoak dira, eta RNA erribosomikoz eta proteinez osatuta daude. Erribosomak proteinen sintesiaz arduratzen dira. -Zelularen nukleoa: gaineztadura bikoitz batek bereizten du zitoplasmatik. Nukleoaren kanpoko mintza e.E. Pikortsuaren jarraipena da. Nukleoloa nukleoaren barneko erregio esferiko bta da; ez dauka ez mintzik eta erribosomen azpiunitateak sintetisatzeaz arduratzen da. -E.E: deposituen hodien sistema bat da, zitplasma barrena doana.*E:E pikortsua: erribosomak atxikita ditu alde zitoplasmatikoan eta mintz nahiz jariatze proteinen sintesiaz arduratzen da. *EE leuna: ez dauka erribosomarik eta lipidoen metabolismoaren lotuta dago. -

Lisosomak

partikula esferikoak dira, mintzez inguratuak, eta golgi aparatuko jariatze besikuletatik eratzen dira. Hidrolasa azidoak dituzte eta digestio zzelularraz arduratzen dira. -

Zitoeskeletoa

zuntzen egitura proteiko batek osatzen du, et aegitura hori zelulren forma mantentzeaz eta zelula barneko zirkulazio prozesuak erregulatzeaz arduraten da. -Mintz plasmatikoa: gainazal lipoproteiko bat da, zeularen zitoplasma kanpoko ingurunetik bereizten duena. Zelularen et bere ingurunearen artko interakzioak eta molekulen truke selektiboa ahalbidetzen ditu. Oinarrizko egitura unitatetzat fosfolipidoen geruza bikotza du eta geruza horretan sartuta daude proteinak.


LANDARE ZELULA EUKARIOTA: animali zelulen organulu berdinak dituzte, zenbait salbuespenekin: -landare zelulek ez dute ez lisosomarik ez zentrosomarik. -kloroplastoak eta zelula pareta dituzte. -
bakuoloak  bi zelula motek dituzte baina landare zeluletan askoz garatuago daude. -
Zelula pareta: estalki lodia ta zurruna da. Mintz plasmatikoaren kanpoko aldeari atxikita dago eta babesa eta sostengu mekanikoa ematen die zelulei. -Kloroplastoa: mintz bikoiz batek inguratzen dituen organuluak. DNA eta prokarioten antzeko erribosmak dituzte. Kloroplastoetan fotosintesia gertatzen da. -

Bakuoloak

mintz bakun batek inguratutako organuluak dira. Ura pilatzen dute, baita zenbait funtzio dituzten hainbat konposatu mota ere: hondakin substantziak, energia erresebako subs., aromatikoak, toxikoak.. Horrez gainera eskeleto hidrostatikoak dira.




Entradas relacionadas: