Animali zelula

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,37 KB




  • Besikula bidezko garraioa

Zenbait gai, tamainaz handiak, ezin igaro daitezke mintzaren alde batetik bestera aipatu diren metodoen bidez. Dena dela, mintzak isurkari izaera duenez gero, gauza besikula edo zisku txiki batzuk sortzeko; zisku horiek osagai handiak hartu eta zelularen kanpoaldera edo barrualdera garraiatzen dituzte. Prozesu horrek hainbat izen ditu, garraioaren norabidearen eta garraiatzen den gaiaren arabera. Gaia barrualdera garraiatzeari endozitosi esaten zaio, eta horren barruan bi aldaeradaude: fagozitosia eta pinozitosia. Fagozitosian zatiki gotor handiak (mikrobioak, zelula zatiak, etab.) sartzen dira zelularen barrualdera, eta fagozito izeneko zelulek biltzen dituzte (gizakiaren gorputzeko makrofagoak, esaterako). Pinozitosian, berriz, isurkaria sartzen da zelulara; zenbaitetan, isurkariarekin batera, zatiki txikiak sartzen dira. Gaiak kanporatzen direnean exozitosia gertatzen da. Zelulek asko erabiltzen dute sistema hori hondakinak kanporatzeko, eta zelulaz kanpoko ingurunera zenbait gai iraizteko.

Mintzaren bereizketak

  • Zelula batzuk, funtzioaren arabera, egitura bereziak dituzte mintzan

  • Bi mota:

A) Mikrobiloak

– Espantsio zitoplasmatikoak xurgatze azalera handitzeko

– Sustantziak igarotzean abiadura handiagoa izateko


B) Zelulen arteko lotura egiturak

Zelulak, mintzean sortzen duten egituren bidez lotu beste zelula batzuetara

– Ehunen eraketa eta egonkortasuna ahalbidetzen dute

– 4 mota:

1. Itsaste Mekanikoak

2. Lotura Estuak

3. GAP loturak

4. Plasmodesmoak


1. Itsaste mekanikoak

  • Tentsio handiak jasaten dituzten ehunetan (bihotzean edo muskuletan)

  • Indar mekanikoa ematen diote loturari

  • 3 mota:

I) Itsaste-zerrendak:

– Bi zelulen proteinak lotu barneko aktinazko zuntzekin 

ii) Desmosomak:

– Elkarren arteko zelulen mintzen loturak. 

– Mintzeko proteinak barrualdean ainguratu plaka baten

iii) Hemidesmosomak

– Desmosomen antzeko egitura


2. Lotura Estuak

  • Epitelioko elkar ondoko zelulak itxi 

– Sustantziak ezin dira alboetatik garraiatu

  • Proteina harizpi sare batez osatuta perimetro osotik banatuta

  • Antzeko egitura duten antzeko zelulekin lotu


3. GAP Loturak

  • Konexina proteinaz eraturiko egiturak

  • Seikotetan elkartu (konexona) 

– Ur-bidea utzi 

– Zitoplasmen arteko bideak eratuz

  • Animali zelulen erantzun koordinatuak sortu


4. Plasmodesmoak

  • Landare zelulen komunikazio bideak 

  • GAP loturen antzekoak baina egitura desberdina:

– Zelula baten mintz plasmatikoa jarraitua da ondoko zelula mintzarekin

– Horma zelularra puntu horietan etena 

  • Ioiak eta material txikiak pasatzen uzteko



Entradas relacionadas: