Al-Andalus: Historia, Gizartea eta Islamaren Oinarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,92 KB

Al-Andalus: Konkista eta Historia

Inperio musulmana 711. urtean heldu zen Iberiar penintsulara. Momentu horretan, bisigodoak gerra zibilean zeuden. Arazoa erregea hautatzea zen; bi nobleen arteko gatazkak oso ahalduta utzi zituen, eta horrek Inperio Musulmanari penintsula konkistatzea erraztu zion.

Konkista eta Gizartea

  • Konkista: Lehenengo gudua Guadaletakoa izan zen. Musulmanek irabazi zuten eta bisigodoen erreinua desagertu egin zen; Rodrigo erregea hil zuten. Musulmanek penintsula osoa konkistatu zuten, Asturias izan ezik, eta Al-Andalus deitu zioten.
  • Gizartea: Hiru talde nagusi zeuden: 1. Arabiarrak (musulmanak), 2. Muladiak (Islamera bihurtutakoak), 3. Mozarbiarrak (kristauak, bizitza zaila zutenak). Horiez gain, juduak ere baziren.

Al-Andalusen Garaiak

Al-Andalusek hiru garai nagusi izan zituen:

  1. Damaskoren Emirerria (711-756)
  2. Emirerri independentea (756-929)
  3. Kalifa-herria (929-1031)

Garai honetan, Abd ar-Rahman III.a eta Almanzor jenerala nabarmendu ziren. Hiriburua Kordoba izan zen, eta bi lan bikain eraiki zituzten: Kordobako Meskita eta Medina Azahara kalifaren jauregia.

Islamaren Bost Zutabeak

  1. Alaren ganako fedea aldarrikatzea.
  2. Egunean 5 aldiz otoitz egitea Mekara begira.
  3. Mekara joatea bizitzan behin gutxienez.
  4. Limosna ematea.
  5. Ramadan hilean egunez ez jatea eta ez edatea.

Mahoma eta Islamaren Sorrera

Mahoma profetak 7. mendean sortu zuen islamiar erlijioa. Mekan jaio zen 570. urtean. Meka erlijio-zentroa zen, bertan zegoen Kaaba, arabiarren santutegi nagusia eta harri beltza. Mahoma islamaren profeta da, Alak erlijio berri bat sortzeko agindu zion. 622. urtean Hejira gertatu zen: Mahomak Medinara alde egin zuen, han armada bat bildu eta, azkenean, Meka konkistatu zuen.

Entradas relacionadas: