Al-Andalus: Historia eta Artearen Ezaugarriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,87 KB
Testuingurua
Erlijio musulmana VII. mendean jaio zen, Mahomaren figurarekin. Profeta hil eta gero, jarraitzaileak Arabia osotik eta Afrikako iparraldetik hedatu ziren, hiriburua Damaskon ezarriz. 711n Iberiar Penintsulan sartu ziren, Tarik bereberraren agintepean, eta zazpi urtetan lurralde osoaren konkista lortu zuten. Okupazio hau 1492an bukatu zen, Errege Katolikoek Granada menperatu zutenean. Gune hau Al-Andalus izenarekin ezagutzen dugu. Arabiarrek euren ohiturak eta zientzietako aurrerapenak ekarri zituzten Penintsulara.
Hiru etapa ezberdintzen ditugu:
- Omeiatarra eta kalifatokoa (755-1030)
- Almohadeena (1153-1212)
- Nazarien erreinuarena (1238-1492)
Ezaugarri orokorrak
Beste arte batzuen eraginak jaso zituzten:
- Zutabeak.
- Erdi puntuko arkua.
- Arku zorrotza eta lobulatua.
- Ferra arkua.
- Gangak (kanoi-ganga, ertz-ganga, zorrotza) eta kupulak.
- Bi koloretako dobelak.
Arkitekturak izan zuen garrantzi handiena, eta eskultura, pintura edo mosaikoa bere zerbitzura egon ziren.
Lau motatako apaindura erabili zuten:
- Geometrikoa
- Landarezkoa edo ataurikea
- Arabeskoa (geometrikoa eta landarezkoa)
- Kaligrafikoa
Mokarabeak (estalaktita bezala kokatutako prismak) eta keramikazko azulejoak ere erabili zituzten.
Arkitektura
Material nagusiak adreilua eta egurra dira. Estalkiak gangak eta kupulak dira; euskarriak, berriz, zutabeak eta pilareak (meheak, estalkiak ez direlako oso astunak). Barruko apaindura oso aberatsa da, baina kanpokoa oso pobrea. Arkitektura zibila eta erlijiosoa bereizten dira, baina ezagunena erlijiosoa da: meskitak.
Meskitak
- Jatorria Erromako basiliketan daukate.
- Oinplano basilikala, bi parte ezberdinetan bananduta:
- Haram: otoitz egiteko gela estalia. Nabetan banatzen da. Horma edo qibla Mecara begira dago, eta honetan zulo sakratua zabaltzen da: mihrab. Gertu, otoitza zuzentzeko pulpitoa dago.
- Patioa edo sahn: portikoz inguratuta. Honetan minaretea (otoitzera deitzeko) eta abluzioak egiteko iturria aurkitzen ditugu.
Arkitektura zibila
- Alkazaba: eraikin militarra eta administratiboa.
- Gaztelua.
- Palazioak: kanpotik gutxi apainduak, non erregeak bizi ziren. Bi partetan bananduta: bata bizitza publikorako eta bestea pribaturako. Patio baten inguruan gela ezberdinak, lorategiak eta iturriak aurkitzen ditugu. Multzo osoa harresiz inguratuta dago (adibidez, Granadako La Alhambra).
- Bainu publikoak.