Ametsen interpretazioa freud

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,57 KB

1.3 PSIKOLOGIA ESKOLAK

-Hurrengo atalean, XX. Mendean eragin gehien izan duten bost psikologia eskola aztertuko ditugu.

1.3.1 Freud-en psikoanalisia

-Psikoanalisia Sigmund Freud-ek (1856-1939) sortu zuen XIX.Mendearen bukaeran. Freud nerbio-sisteman espezializatutako medikua zen.

Psikoanalisiaz hitz egiten dugunean teoriaz eta psikoterapiaz gaude berbetan.

-Freud-en teoria inkontzientean oinarritzen da. Inkontzientea gizakien bizitza psikiko zatietako bat da, bestea kontzientea den bitartean. Erreprimitutako esperientziak edo gertaera traumatikoak gordetzen dira eta heldutasunean, gainditu ez badira, nahaste gisa azaltzen dira. Psikoanalisiaren helburua jokabidearen esanahi inkontzientea kontzientera ekartzea da, arazoak konpondu ahal izateko.

-Psikoanalisiaren hasiera azaltzeko, Freud-en irakasle izan zen Breuer. Breuer-ek, hipnosiaz baliaturik, histeria sendstzeko lortu zituen amaitzen berri eman zion Freud-i eta bera, ohartu zen gaixotasun fisiko askoren iturburua psikikoa zela, eta histeria-kasu asko inkontzienteak eraginak zirela.

  • Histeria


    : Irudikapen eta sentimendu inkontzienteak gorputzeko sintoma bihurtzean datzan jokabide neurotikoa.

-Hipnosia ez zen metodo egokia sendagarritasun gutxi eskeintzen zuelako. Ondorioz, metodo psikoanalitikoak hartu zuen, hau da, ametsen interpretazioak,asoziazio askeak... (lapsusak)

-Lehen pausoa, asoziazio askea izan zen. Freud-ek bururatzen zitzaiena esatera gonbidatzen zituen, gaixoak beren ametsak kontatzea ere metodo bat zen. Ondoren, guztia aztertzen zuen; desioak, beldurrak, gatazkak, emozioak... Helburua inkontzientea zena kontzientea bihurtzea.

-Freud-en ustez, lo gaudenean kontzientearen indar erreprimitzailea ahuldu egiten da, eta ondorioz bulkada eta desio inkontzienteak kontzientziara pasatzen dira. Mozorrotuak, ametsetako hizkuntza sinbolikoan.

-Freud-en ustez, nortasuna aztertzeko modurik onena, gaixoaren eta psikologoaren arteko harreman estua da.



Entradas relacionadas: