Ama zelula

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,85 KB


zelula amak eta klonazioa



zelula ama ze
r da?

-Hasiera batetik zaila izan zen zelula amen ikerkuntzaren garaoena, ooztopo eta debeku ugari aurkitu baititu bidean. Zailtasun tekniko eta zientifiko guztiei, kezka politikoak, etikoak eta erlijiosoak gehitu zaizkie zken urte hauetan. Eragozpen horiek gainditu nahian, hainbat bidezikor probatzen ari ziren zientzialariak.


Zelula ama motak


-Gorputzeko edozein zelula mota bihurtzeko edozein ehun garatzeko ahalmena dute zelulak amek, horregatik dira hain beeratu reziak eta garrantzitsuak. Ahalmen hori dela eta, ikertzaileek uste dute baliagarriak direla gaixotasun asko tratatzeko, besteak beste, Parkinsonen edo Alzheimerren gaitzak tratatzeko edota gorputzeko hainbat ehun sortzeko.

Zientzalariek bi teknika ezagutzen zituztenn zelula ama enbrionarioak garatzeko, baina, zoritxarrez, arazo eta kezka etiko eta erlijioso gogorraak sortu ziren bien artean. Kezken argudio nagusia zelula amak lortzeak enbrioia suntsitzea edo hiltzea zen.

Lortzeko iturriak-Lau zelula ama mota existitzen dira:


  1. Zelula ama totipotenteak: hazi daitezkeen eta organismo os bat eratu dezaketan zelula amak dira.

  2. Zelula ama pluripotenteak: organismo oso bat eratu ezin duten arren, beste edozein zelula motak ekoiztu ditzakeenak.

  3. Zelula ama multipotenteak


    Bakarrik bere ataleko zelula motak ekoizti ditzakeenak.
  4. Zelula ama unipotenteak: bakarrik zelula mota bat ekoiztu ditzakeenak.

Erabilera eta klonazioa-


Zelula ama lortzeko iturrien artean adibidez, Kyoto Unibertsitateko Ikertzaileek saguen zelula helduak enbrioi-zelula bihurtzea lortu zuten, mekanismo sinple baten bidez. Lortutako enbrioi-zelulak pluripotenteak dira, alegia, zelula-mota asko bilakatzeko gaitasuna dute, eta guztiz beteragarriak dira zeula helduaren emailearekin. Hori egiteko, lau transkripzio- faktore sartzen dituzte zeluletan, birusen bitartzez. Faktor horien eraginez, zelulak birprogamtu egiten dira, eta enbrioi-zelula pluripotenteen ezaugarriak hartzen dituzte. Sinplea bada ere, ezin da esan prozesu arrakastatsua denik, birprogramazioa mila zelulatk batean bakarrik ateratzen da ondo.

Abantailak eta arriskuak


-Zelula amak oso baliagarriak dira medikuntzan. Adibidez, azaleko zelula ama batek egin ditzazke azal zelula gorputza osoa estaltzeko adina. Beste gaixotasunak sendatzeko ere balio dute, leuzemia kasu.

Zelula ama gutxi batzuren transplantea nahikoa izan daiteke odol sistema osoa erreparatzeko.

Horrez gain, animaliekin eginiko testak murriztu egingo lirateke, medikamenduen testak zelullekin egin daitezke eta gaixotasunak hobetu ulertu.

Zelula heldu baten material genetikoa nukleorik gabeko obule batean txertatzen da, ezaugarri genetiko jakin batzuk dituen enbrioia garatzeko. Ikuspuntu praktikotik klonazioak ez dauka gaur egun misterio handirik, saguak, ardiak, behiak, txerriak.. Nahiko erraz klonatu dira. Zientzalariek teknika menderatzen dutela dirudi, eta uzgarri azkar pasa gara ardietatik gizakiez hitz egitera, baina oraindik oinarrizko galderak erantzuteko daude.


-Dolly ardia klonatutako lehen ugaztuna izan zen eta 1996ko uztailaren 5ean jaio zen. Edimburgoko Roslin institutoko zientzalariak izan ziren sortzaileak. 227 saiakera egin zituzten eta Dolly izan zen saiakera haietatik aurrera irten zen arkume bakarra, 1999an artritisaren lehen sintomak aurkitu zizkioten. Hala ere, 2003ko otsailaren 14an sakrifikatu zuten ardi helduetan oso ohikoa den birikietako gaitz baten ondorioz. Klonazioaren bidea zabaldu zuen urrats honek.

Klonazioak abantaila ugari ekartzen du medikuntzarako. Hots, bikote antzuei umeak izateko aukera ematen du, baita gaitz batzuen kontra borrokatzeko ere erabil daiteke. Zientzalari batzuk bat datoz klonazioaren abantailei buruz eta egitasmoa prestatu zuten. Haien ustez, ernalkuntza artifizialeko beste teknika batzuen antzera, sorkuntzarako klonazioa ere etorkizunean arrunta izango da.

Etorkizuneko itxaropena


-Severino Antinori medikuak Estatu Batuetan gizakiak klonatzeko asmoa duela irr¡agarri zuen baina legea ez zuen onartzen giza klonazioa. Esaten dutenez, posible dela giza klonazioren bat egin dutela ezkututan. Dena den, mota honetako klonazioa egin baino lehen ikasi behar dira zein diren ondoriak. Alde onak daude, baina ezin da pentsatu ondorio txarrak egon ahal direlik, nahiz eta zientzia fikziozko filmetan ez dela ezer gertatzen. Prozedura berri bakoitzak beste kezka eta arazo sortarazten ditu. Lanzak proposatutako estrategian ezin dira lortu gaixoekin bateragarrik diren zelula amak.

Organismo transgentzialak, zer dira
-Beste espezie baten DNA (gene bakar bat edo gutxi batzuk), hots, materia genetikoa duten eta ugalkorrak diren landare edo animaliei deritze transgeniko adibidez, arrainen geneak dituzten landareak. Elikagai transgeniko, ordea, haietatik eratorrietako elikagaiak izango dira.

Lortzeko modua


-Gaur egun gehien ereiten den GE landare soia da. Genetikoki manipulatu zuten lehen laborea er bada. Jarraian arto egiten da gehien, almioi-industriarakoa eta animalien bazkarakoa. Kotoi, koltza, tabako, tomate eta barazki transgenikoak gutxiago erein dira orain arte.

AEBetan 50 GEOk dute merkaturatze baimena. Europako elkartean, ordea, eraldatutako 11 produkturen uztak, animalien gaixotasunen aurkako hiru txertok , esnetan anitibitikoak detektatzeko kit batek eta bi landare apaingarrik dute merkaturatze baimena. Gainontzekoak probarako soilik erein daitezke, Espainian izan ezik, bertan Bt arto barietatea erein eta sal baitateke.

Kalteak


-Organismo transgentziala hainbat kalte izan ahal ditu:

Alergiak eragin ditzakete


Gene arrotzen txertaketak landare edo organismo batean, genetikoki eraldatutako organismoa sortzeko, ezusteko produktu metabolikoen agerpena eragin lezake, kontsumitzeko orduan toxikoak izan litezkeenak.

Antibiotikoekiko erresistentzia zabal dezaketelako, ADN arrotzaren txertaketa landareetan antibiotikoekiko erresistentzia adierazten duten markadoreak erabiliz.

Gehien saltzen diren produktuak


-Janari transgenikoak ingenieritza genetikoaren bidez genetikoki eraldatutako organismo batetik datozenak dira. Hots, beste espezie bateko geneak hartu dituzten landare edo animalietatik datozen janariak dira transgenikoak. Egunean gehien ekoizten direnak landare transgenikoa dira: artoa, garagarra eta soja batez ere. Aspalditik saiatu da gizakia uztak hobetzen eta jatejo landare hobeak eta sendoagoak lortzen. Ingenieritza genetikoa agertu aurretik XX.Mendean landareen haustapen artifizialak eta zuzendutako gurutzaketen bidez lortzen zen. XX. Mendearen hasieran, genetikaren ezagupenek produktibitate handiko mutanteak lortzea ahalbidetu zuen, landare-haziak X izpiekin tratatuz. 1983an lehenengo landare transgenikoa lortu zen, eta 1994an janari hauen merkaturatzea onartu zen estreinakoz.

Elikagai transgenikoak


-Transgenikoen erabilera, elikaduran, pertsonetan, ekositeman eta baita ere ekonomian desabantailak dituzte. Alde batetik, elikagai trangenikoak adibidez, alergia berriak eta intolerantziak eragin dezakete zenbait pertsonetan. Gainera, elikagaia hauen luzerako eragina oraindik ez dira aztertu izan. Beste aldetik, landare transgenikoak erresistentziagoak direnez, erabiltzen dira pestizidak ere potenteagoak dira ekosistema guztia ondatuz.

Abaintalak eta arriskuak


Transgenikoak, nahiz eta desbantailak ugariak izan, badute abantailak ere


Alde batetik, nekazariak nahiz eta urtero haziak berriztatu behar, hazi transgenikoak emankorragoak dira nekazarien onurarako. Gainera, herbizida askoren aurka babestuta daude, baita, plaga batzuen aurka ere. Beste alde batetik, Transgenikoak plaga batzuen aurkako babesa ere dute. Honela, ez dago zertan landara hauei plagen aurkako lurrarentzat toxikoak izaten diren produkturik bota behar, lurraren onurarako.

Monsanto


-John Francis Queeny botikariak sortu zuen Monsanto 1901ean St. Louis-en Missouri. Enpresari emaztearen ezkondu aurreko abizena eman zion. Hastapenean sakarina eta kafeina Coca-Cola konpainiari hornitzen zizkion. 1940ko hamarkadatik aurrera plastikoen eratorriak ekoizteari ekin zion, eta lehen bonba atomikoa garatzeko proiektuan parte hartu zuen. 1960ko hamarkadan Vietnamgo Gerran erabilitako ajente laranja zeritzonaren ekoizle nagusia bilakatu zen. Bioteknologia arloan 1997an hasi zen.


Entradas relacionadas: