Aluminioaren Fabrikazioa, Birziklapena eta Aplikazioak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,3 KB
Aluminioaren Fabrikazio Prozesua eta Lata Baten Bizi Zikloa
1) Aluminioko Latak: Bauxita-Alumina-Aluminio purua. 15g/lata.
FABRIKAZIO PROZESUA
Fundizioa → Laminazioa (lodiera murrizteko: 0,2mm) → Mozketa → Enbutizioa → Tapa tolesketa.
BANAKETA PROZESUA
- Korronte Foucault-a: Elektrizitatearen eroalea den metal batek eremu magnetiko aldakor bat zeharkatzen duenean sortutako fenomenoa.
BIRZIKLAPENAREN ERREBALUAZIOA
- Lata 1 fabrikatzeko energia: 6,6MJ.
- Lata 1 material erauzketa primarioan erabilitako energia: 3MJ.
- Birziklapen prozesuan erabilitako energia: 0,51MJ.
- %37 energia gutxiago birziklatzean.
BIRZIKLAPEN PROZESUA
Banaketatik 2 produktu: latak eta papera.
- Konpaktaketa
- Birrintzea
- Urtze prozesua: Gas naturala (650ºC), aditiboak gehituz.
- Fundizioa: Moldean solidifikatu.
- Laminazioa.
- Bobinatua.
EFIZIENTZIA LORTZEKO FAKTOREAK
Fundizio prozesuan lortutako aluminio puru kantitatea sartutako hondakinekiko izango litzateke efizientzia. T altuagoa, aditibo gehiago, irabiatuz → efizienteago.
ETORKIZUNEKO ILDA: SATURN
Foucault-en korronte bidezko makinarekin banatu ostean erabiltzen da. Material ez-ferrikoak, materialaren arabera sailkatzen ditu sentsore ezberdinez baliatuz. Lan hau gaur egun eskuz egiten da eta sistema honek asko erraztuko luke prozesua.
ONDORIOAK
Energia aurrezpena, CO2 murrizpena, errentagarria.
Aluminioa Automozioan
AUTOMOZIOA (AL): Autoa: azkarrago, seguruago, merkeago, ingurumenari hobeto. 150Kg auto bakoitzeko.
- 5xxx: Konformatzeko barruko paneletarako.
- 6xxx: Termikoki trata daitezke, galdaketa, kanpoko panelak.
ALEAZIOEN AZTERKETA
Bateragarritasuna: Ez purutasunetik banatu (material ez-metalikoak (plastikoak...) metalikoetatik (burdina...)). Konformazioko aleazioek tolerantzia baxua ez-purutasunei. Galdaketan erabiltzen diren aluminioak birziklatzea errazagoa da. Aluminio familia desberdinak nahastuta (ziklo irekia), galdaketa aluminio bat lortuko litzateke. Aleazioak banatuz gero (ziklo itxia), aleazio mota ezberdin guztiak birzikla daitezke.
AUTOAREN AL BIZI ZIKLOA
- Automobilaren bizitza amaiera.
- Desmuntatzea eta bizitza amaierako piezen bilketa.
- Banaketa prozesuak:
- Banaketa magnetikoa.
- Hondoratze/flotazio bidezko banaketa.
- Induzitutako korronte bidezko banaketa.
- 3.5 Aleazio arteko banaketa (ziklo itxia).
- Finketa / birgaldatzea (ziklo irekia).
- Transformazio prozesuak: Galdaketa, Laminazioa, Estrusioa, Mekanizazioa.
- Automobilaren fabrikazioa.
- Automobilaren erabilera.
AL ERAUZKETA
- 1. fasea: Bauxita lehengaia edukia prozesu kimiko-mekaniko: alumina lortu.
- 2. fasea: Alumina galdatu: aluminio purua lortu. Galdatzeko: elektrolisiaren bitartez alumina oxidoa oxigeno atomoetatik bereizi aluminioa lortuz... Elektrizitatearen kontsumoa handia: kostuaren %20-40. Ez dago korronte elektriko baten beharrik ez duen beste sistemarik.
BANAKETA
- Desmuntatzea.
- Banaketa magnetikoa: Iman txatarraren ondoan jarri zati ferromagnetikoa bertan itsatsiz eta zinta garraiatzaile batera joanez. Garraiatuko du: Al, Mg, Pb, ez metalak. Banatu: burdina.
- Hondoratze-flotazio banaketa:
- 2,1-ko dentsitate espezifikoko bainua. Bertatik flotazio bidez sakabanatutakoa: Plastikoa, Goma, Magnesioa.
- 3,1-ko dentsitate espezifikoko bainua. Bertatik hondoratze bidez sakabanatutakoa: Zink, Kobre, Beruna.
- Garraiatzen jarraitzen duena: Aluminioa, Harriak.
- Induzitutako korronte bidezko banaketa: Polaritate aldakorra duen errotore magnetikoa erabiliz material metaliko ez-ferrosoak material ez-metalikoetatik banatzen dira. Banaketa magnetikoaren antzekoa da, kasu honetan aluminioa aldaratu egiten du. Banatu: harriak. Garraiatu: Al.
- Aleazio arteko banaketa: Ziklo itxian bakarrik, aleazioak banatzeko. Espektrografia (X izpiak) kolore bidez.
BALANTZEA ETA ETORKIZUNA
BALANTZEA
%95 energia gutxiago.
ONDORIO
Prezioa: %28 merkeagoa. Gasa: CO2 gutxiago.
- Ziklo itxia vs. Ziklo irekia: Ziklo itxia aleazioak banatzeko banaketa sistema berezia jarri behar da.
- Hasierako inbertsioa garestiagoa da ziklo irekikoan baino.
- Baina konformazioko aleazioak lortzeko ez da lehen mailako aluminiorik erabili behar itxian, eta irekian ordea, bai.
- Ziklo itxikoa lehenago amortizatuko da.
Automozioko piezak handiegiak dira egoera solidoko birziklapen bidez, lingote aproposak sortzeko. Txirbila errezago lingoterako, ala ere porotsua. Galdaketarako aleazioak, piezak sortzeko galdatu behar direnez, lingotearen egitura porotsuak ez du eraginik.
ETORKIZUNA
Egoera solido bidez birzikla daitezkeen aluminio zatiak. Galdaketa aleazioko aluminio txirbila: Motore blokeen mekanizatu eragiketetako soberakina esaterako. Energia gutxiago.