Altzairuzko ituna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,56 KB

Nazismoa


Hiltler eta nazismoa


Nazismoa eta horren buruzagia, Adolf Hitler, ezin dira banandu;  Alderdi Nazia, 1920an sortu zuten eta eskuin mutur nazionalistaren barruan zegoen. Lehenengo urteetan, alderdi txikia izan zen.  Adolf Hitler alderdiko buruzagi nagusia izan zen 1921tik. 1923an, Militar talde batekin batera, naziak Bavariako gobernuaren aurkako Estatu-kolpea jotzen saiatu ziren, baina huts egin zuten. Ahalegin horren Ondorioz, Hitlerrek bost urteko espetxe-zigorra jaso zuen, baina bederatzi Hilabete soilik izan zen espetxean; aldi horretan, Mein Kampf liburua idatzi zuen, bere ideia politiko nagusiak Laburbiltzen dituen liburua: nazionalismoa, Versailleseko Ituna indargabetua, Arrazakeria, antisemitismoa, espantsionismoa, liberalismo arbuiatu, eta Sozialismoa nahiz kontsumoa gorrotatu. Eraso Taldeek komunisten alderdi nazia, Sozialisten eta juduen aurka erabilitako bortizkeriagatik zen ezaguna.


Hitlerrek agintea hartu

1933tik 1944ra, Hiltlerrek diktadura Bihurtu zuen Alemaniako erregimen demokratikoa. 1933ko urtarrilaren 30ean, Hindenburg-ek, kantzelari izendatu zuen. Ministro gehienak kontserbadoreak Ziren, eta naziek bi ministerio baino ez zituzten, baina horietako bat Garrantzi handikoa: Barne Ministerioa. Gobernu berriak hauteskunde Orokorretarako deia egin zuen. Naziek ezkerreko oposizioren aurka egindako Erasoz beteriko hauteskunde-kanpainan, erre egin zuten Reichstag eraikina. Militante komunista asko atxilotu zituzten. 1933ko otsailaren 28an, Nazioa eta Estatua Babesteko Dekretua promulgatu zen. Martxoaren 5eko hauteskundeak naziek Irabazi zituzten, baina ateratako emaitzak ez ziren Konstituzioa aldatzeko Nahikoa izan. Hilaren 23an, parlamentuak Gaitze Akta onetsi zuen, eta lau Urterako erabateko aginteak eman zizkion Hitlerri. 1933ko ekaineko lege baten Bidez, alderdi nazia baimendutako alderdi bakarra izan zen. Hitlerren hurrengo Pausoa, langileen bizi-baldintzak hobetzearena izan zen.1934ko ekainaren 30ean Eraso taldeetako 300 Kide eta Hitlerren beste aurkari batzuk hil egin zituzten. Hindenburg Presidentea hil zenean, 1934ko abuztuan, Hitlerrek aginte absolutua izan zuen.


Diktadura Nazia

Hitler armadako burua zen, oposizioa Ezabatu egin zen, eta horren buruzagiak atxilotu edo erbesteratu egin zituzten. 1933an, lehenengo kontzentrazio-esparruak sortu zituzten. Gestapok eta SSek Polizia-estatu beldurgarria sortu zuten. Himmler, Reicheko polizia guztien buru Izendatu zuten. Naziak juduak jazartzen hasi ziren, Alemaniako gaitz guztiak Modu irrazionalean leporatuta. Nurenbergeko 1935eko legeek debekatu egin Zituzten arioen eta juduen arteko ezkontzak. 1938aren amaieran, judu batek Diplomatiko aleman bat hil zuten Parisen, “Kristal autsien Gaua”. Sinagogak eta Juduen jabetzako eraikin asko erre egin zituzten, eta milaka judu atxilotu Zuten. Alemanian gelditu ziren 300.000 juduak holokaustoaren biktima izan Ziren. 

Gizartearen kontrola

Gizarte taldeak azkar sailkatu ziren. Alderdia eta horren barruko elkarteak  Gizabanakoak kontrolatzeko tresnak izan ziren. Gazte hitleriarrak, Neska-mutilen heziketaz arduratzen ziren. Sindikatuak desegindakoan, Laneko Frontea sortu zen;erakunde hori langile-mugimendu alemana kontrolatzeko tresna Izan zen. Ekonomiaren arloan, Ekonomia estatuaren esku-hartze gogor baten bidez Suspertu zen, eta helburua autarkia lortzea izan zen. Nazien politika ekonomikoaren Onuradun nagusiak industria handia eta bankuak izan ziren. Langileek ez zuten Sindikatuetan sartzeko eta greba egiteko eskubiderik. Alemaniako ekonomia, 1933tik 1939ra, gerra prestatzera bideratuta egon zen. Kultura- eta arte Bizitza zentsuratu egin zen. Alemanian, jazarpen-erregimena ezarri zen.


Norabide-aldaketa nazioarteko Harremanetan(1933-1939).

Lehen Mundu Gerraren amaieratik Bigarren Mundu Gerraren hasierara arte, hogei urte baino ez ziren egon. Versailleseko Itunak makurrarazi egin zuen Alemania; Italia ere suminduta Zebilen, aliatuek agindutakoa bete ez zutelako. Naziek eta faxistek, politika Erasokorren bitartez, euren alde aldatu nahi zuten 1919tik jarauntsitako Egoera. Aintzat hartu behar da Frantziak eta Erresuma Batuak politika Zalantzatia izan zutela. Locarnoko 1925eko Itunean, Alemaniak onartu egin Zituen Versailleseko Bakean ezarritako mugak, eta Briand-Kellogg Ituna ere Sinatu zuen 1928an. Lehenengo gertaera Japoniak Txina inbaditzea izan zen, eta Inbasio hori 1931n Mantxuria okupatuz hasi zen. Horrela, Japonia Asiako Ekialdea eta Ozeano Barea menderatzen hasi zen. Hitler, 1933an, Nazioen Elkartea utzi eta 1935eko martxoan derrigorrezko soldadutza berriro ezarriko Zuela iragarri zuen. Italia faxistan antzeko politika erabiltzen zuten. 1935eko Amaieratik 1936ko hasierara bitartean, Mussolini Etiopia konkistatu zuen. Italia 1937an utzi egin zuen Nazioen Elkartea. Espainian, 1936ko uztailean Gerra Zibila hasi zenean, Estatu faxisten arteko elkartasuna finkatu egin zen, 1936an adiskidetasun-
ituna sinatu zuenean: Erroma-Berlin Ardatza. Gainera, Alemaniak beste itun bat sinatu zuen Japoniarekin, Kominternaren aurkako Ituna.


Gerrarako Bidea

1937tik 1939ra Alemaniak indarrez Handiagotu zituen bere mugak. Hitlerrek ekintza batzuk planeatu zituen, 1937aren amaieran, kanpoko lur batzuk eskuratzeko. 1938ko martxoan, armada Alemana Austrian sartu eta Hitlerrek Anschluss aldarrikatu zuen, Austria Reichean sartzea. Alemania Txekoslovakiaren aurka abiatu zen. Hitlerrek Soldaduak pilatu zituen mugan, eta eskualdea Alemanian sartzeko eskatu zuen, Baina Txekoslovakiak ez zuen eskabidea onartu. Gerra giroa gero eta nabariagoa Zen. Mussolinik eskatuta, 1938ko irailean Municheko Konferentzia bildu zen, Eta, bertan, Alemaniak, Italiak, Frantziak eta Erresuma Batuak hartu zuten Parte. Municheko akordioa Hitlerren erabateko garaipena izan zen, sinatzeak Onartu egin baitzuen Sudeteak
Reichean sartzea. Germaniar armadak Txekoslovakia Inbaditu zuen, 1939ko martxoan, eta herria zatitu egin zen: Bohemia eta Moravia Eskualdeak protektoratu aleman bihurtu ziren, eta Eslovakiak independentzia Lortu zuen. Txekoslovakia suntsitzeak amaiera eman zion demokrazien Bakezaletasunari. Frantziak eta Erresuma Batuak argi ikusi zuten indarra Erabiltzea ezinbestekoa izango zela. Bi herri horiek Poloniaren babesa bermatu Zuten.



1939ko maiatzean, Altzairuzko Ituna sinatu zuen Italiarekin. Baina harrigarriena, abuztuaren 23an Germaniarrek eta sobietarrek elkarri eraso ez egiteko sinaturiko ituna izan Zen.1939ko irailaren 1ean, armada Alemanak Poloniaren inbasioa hasi zuen. Frantziak eta Erresuma Batuak hilaren 3an gerra-adierazpena egin zioten Alemaniarekin. Bigarren Mundu Gerra hasi zen. Bi aliantza-sistema egon ziren: Alde batetik, Aldatzeko indarrak, hau da, Alemania, Italia, Japonia eta horien aldeko Europako herri txikiak eta Bestetik, Armada Aliatuak, Erresuma Batua eta Frantzia.



Ardatzaren Garaipenak(1939-1942). Urtebete Irabazten.

Poloniaren inbasioak agerian jarri Zuen armada alemanaren indar ikaragarria; Frantziak eta Erresuma Batuak ia ez Zuten ekintza militarrak egiteko astirik ere izan, Poloniari laguntzeko. 1939ko Urritik 1949ko udaberrira bitartean, ekintza militarrak gelditu egin ziten. Apirilean, Alemaniak Danimarka okupatu zuen, eta Norvegia ere bai. 1940ko Maiatzaren 10ean, germaniar armadek Frantziari egin zioten eraso. 1914an Bezala, alemanek atzealde frantsesari egin zioten eraso, Belgikatik, Herbehereetatik eta Luxenburgotik. Hilabete baino gutxiagoan, Frantzia Garaituta gelditu zen. Britainiarrek, salbatu egin ahal izan zuten euren Armaden zati handia, Dunkerqueko hondartzetatik itsasoratuta. Italia, gerran Sartu zen, 1940ko ekainaren 10ean. Gobernuak dimititu eta Verduneko heroia Izandako Petain mariskalak zuzendutako gobernua ezarri zuen. Petainek, Armistizioa eskatu zion Alemaniari. De Gaellu jeneral frantsesak  Londresera ihes egin zuen.

Entradas relacionadas: