Altzairuzko ituna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,99 KB

Antikomitern Ituna


Azaroan Hitlerrek Antikomintern Ituna sinatu zuen Japoniarekin. Antikomintern Ituna 1936an Japoniak eta Alemaniak sinatutako ituna da. Itun honek komunismoaren mehatxuari aurre egitea zuen helburu eta Hitlerren saiakera izan zen SESB isolatuta uzteko. Italia eta Espainia ere itun honetako partaide ziren.  Hungaria ere kide egin zenean, SESB-ekin zituen erlazio diplomatikoak ezabatu egin zituen.


Azaldu Stalinen ondorengo SESB nolakoa izan zen:Stalin hil zenean (1953. Urtean), Nikita Khrustxevek lortu zuen boterea. Buruzagi honek Stalinek egindako krimenak salatu, Gulagetako preso politiko asko askatu zituen eta Amerikako Estatu Batuekin harreman baketsuak bultzatu zituen. Khrustxev boteretik kentzean (1964), erreformak gelditu egin ziren. Boterea Leonid Brejnevek hartu zuen eta hil arte egon zen boterean. Sistemaren ekonomiak geldialdi bat izan zuen eta ondorioz ezin izan zen suspertu. Garai iluna izan zen Sobietar Batasunarentzat eta espioitza agentzien bidez (KGB) biztanleria kontrolatzen zuten.

Balfour Adierazpena




Lehen Mundu Gerraren ondoren Britainia Handiak prestatu zuen, teoria sionisten alde baitzeuden, hau da, herri juduarentzat estatu bat sortzearekin. Adierazpen horretan Palestinan juduei etxe nazionala eraikitzen laguntzeko konprometitzen ziren. Ondorioz, lurralde horietan geroz eta judu gehiago kokatu ziren. Horrek arabiarrak haserretzea eragin zuen eta arabiarren eta israeldarren artean hainbat gerra egon ziren: ·Lehen gerra arabiar-israeldarra: Israelek Estatua aldarrikatu zuenean, arabiarrak haien kontra joan ziren. ·Egiptok Suezko kanala nazionalizatu zuen eta Israel, Frantzia eta Britainia Handia aliatu egin ziren eta Sinai penintsula konkistatu zuten. ·Sei egunetako gerra ·Yom Kippur gerra ·Libanoko gerra

Txina XX.Mendearen hasieran:XX.Mendearen hasieran, enperadore batek gobernatzen zuen Txina, baina zenbait lurralde Mendebaldeko potentzien mende zeuden. Ekonomia atzeratua zegoen: ekonomiaren oinarria nekazaritza zaharkitua zen, eta ia ez zegoen industria-garapenik. Lurra pertsona gutxi batzuen esku zegoen, eta nekazari ugarik lantzen zuten, feudal motako erregimen batean. Oposizioan, Txinako Alderdi Komunistaren eraginak gora egin zuen, Mao Zedong-en gidaritzapean, nahiz eta Chiang Kai-Shekek jazarri.Japoniak 1937an Txina inbaditu zuen, eta komunistek eta nazionalistek bat egin zuten inbaditzailearen aurka. Baina, japoniarrek Bigarren Mundu Gerran izandako porrotaren ondoren, komunistek eta nazionalistek elkarri aurka egin zioten berriz ere. Gerra zibila 1949an amaitu zen, eta komunistek irabazi zuten. Txinako Herri Errepublika sortu zen.


Entradas relacionadas: