Alisioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,28 KB

ALDAKETA KLIMATIKO BEREZIAK: EL NIÑO ETA LA NIÑA


Fenomeno hauek Ozeano Bareko hego-ekialdearen eta hego-mendebaldearen arteko presio atmosferikoaren oszilazio herratikoak dira, hau da, ez dira aldizkakoak.

Egoera normalean, alisioek mendebalderantz eramaten dute azaleko ur beroa, horren ondorioz:

-Itsas maila altuagoa mendebaldean ekialdean baino

-Ekuatore inguruan sortzen diren presio baxuek gorantz daramate aire beroa eta hura hozten denean hodeiak sortuko dira, aldi berean, prezipitazioak eraginez.

-Aldi berean, termoklinak gorantz egiten du ekialdean eta ur hotzen igoerak gaineko airea hozten du, horrekin batera bertako presio altuak areagotuz.

-Ekialdean azaleratzen diren urek elikagai ugari daramate, kostaldeko arrantza indartu egiten da, beraz.

El Niño egoeran, Ekuatore inguruan, Ozeano Bareko presio-aldea murriztu egiten denez, alisio-haizeak baretu egiten dira. Ur beroa ez da mendebalderantz mugitzen eta horren ondorioz:

-Prezipitazioak aldatzen dira eremu osoan: lehorteak mendebaldean eta tenperatura altuagoak eta euriteak ekialdean.

-Ekialdean termoklinak ez du gorantz egiten, hots, ur beroa azalean zehar mantentzen da eta ez dira ur hotzak azaleratzen, beraz, elikagai-eskasiak eraginda arrantza murrizten da.

Peruko arrantzaleek jarri zioten ‘’El Niño’’ izena, Gabonak inguruan gertatzen delako.

La Niña egoeran alisioak indartu egiten dira. Horren ondorioz:

-Ozeano Bareko itsas mailaren aldea areagotu egiten da.

-Ur beroaren mugimendua nabarmenagoa denez, prezipitazioak mendebaldera lekualdatzen dira.

-Termoklinaren igoera nabarmenagoa da: Peru aldean ia ur-azalera heltzen da, eta horrek izugarrizko aberastasuna ekartzen dio arrantzari.

Oszilazio horiek normalean 9-12 hilabete irauten dute, eta hauek, oro har, mundu mailan daukate eragina.


Entradas relacionadas: