Alienazio ideologikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,58 KB

ALIENAZIOA

ESANAHI OROKORRA:



·Gizakiak berak sortutako zeozer, Materiala edo ez, bihurtzen dana momenturen batean ezezaguna.

·Horrez gain, menperatzailea da.

Adib: dogu. Gizakiak Jainkoaren irudia sortu dau eta irudi horrengan jarri dabe gizaki Idealaren ezaugarriak: oroegilea, orojakilea... Hala ere, denborarekin Ezezaguna bihurtuko da eta baita menperatzaile ere. Horrela, gizakiak Pentsatzen dau Jainkoak gizakia sortu dauala eta ez alderantziz. Marxek erlazio Alienazioak kritikatuko dauz. Bere aburuz, ardatzezko alienazioa alienazio ekonomikoa /lanaren alienazioa izango da, beste alienazio mota guztiak honen Ondorioak baitira.

Adib: Ekoizpen sistema kapitalistan langileak saltzen dau bere lana soldata baten Truke. Soldata ez da justua eta bakarrik behar dau gainbizitzeko. Era berean, Bere produktua saltzen dau, eta ondorioz, langilea bera eta bere lana bihurtzen Da merkantzia hutsa.

USURPAZIOA:

Marxismoak ulertzen dau Alienazioa usurpazioa lez. Ekoizpen sistema kapitalistak, langilegoaren Jabetasuna galdaraziz, usurpazioa jorratzen dau: Usurpazioa da lapurtzea zurea Dana, era berean, zure ezaugarri esentziala lapurtzea ere bada, lana gizakiaren Eskubidea dana. Izan ere, lana gizakitzeko bidea da.

ALIENAZIO MOTAK:



1.AZPIEGITURAZKOAK = EGITURAZKOAK = EKONOMIKOAK

ALIENAZIOA: LAN ALIENAZIOA edo EKONOMIKOA

2.   GAINEGITURAZKOAK= IDEOLOGIKOAK

ALIENAZIOA: SOZIALA, POLITIKOA eta ERLIJIOSOA

1. LAN ALIENAZIOA/ ALIENAZIO EKONOMIKOA honetan datza:


-Ekoizpen sistema kapitalistan, lan produktua Eginaz batera langileari jabetasuna kentzen deutsie, bihurtuz bera eta bere lan Produktua merkantzia hutsa.

-Langilea ez Da bere lanaren jabea. Bere lana saldu egiten da soldata baten truke,eta Soldata hori gainera ez da justua, baizik eta bakarrik balio dau gainbizitzeko. Produktua saltzerakoan, bera ere salgai jartzen da; beraz, bere gizaki izateko Eskubidea galtzen dau; lana baita gizakiaren ezaugarri esentziala eta lanaren Bidez gizakia gizakitzen baita.

-Ekoizpen sistema kapitalista Horretan pertsona izanik, gauza bihurtu da.

Lan alienazioa/ alienazio ekonomikoa ardatzezkoa da Marxentzako, garrantzitsuena, beste alienazio mota guztiak honen ondorioak Diralako.
Alienazio ekonomikoa desagertzen bada, ekoizpen bitartekoen jabetza Pribatua desagertuko da eta beraz, beste alienazio mota guztiak. Alienazio Ekonomikoaren amaiera, komunismoaren ezarpena lortzerakoan gertatuko da.

2. ALIENAZIO IDEOLOGiKOAK


Alienazio ideologikoen barruan, Hiru alienazio mota desberdindu daitekez:

A) Alienazio SOZIALA:

Gizarteak agertuko dau banatze Soziala: ekoizpen bitartekoen jabeak eta honen menpe dagozanak. Lehenengo eta Behin, banaketa naturala egon da, geroago lan banatzea eta ondorioz banatze Soziala gertatuko da: aurreko banatze teknikoaren ondorioak dira.

Ukatuezina da guztiok Morfologikoki berdinak garala , baina banatze sozial horretan irizpide ekonomikoa

izango da nagusi: gutxiengo batzuk izango dira jabeak eta beste batzuk Zapalduak.

Alienazio sozialak desagertzea Lortuko da alienazio ekonomikoak desagertzean eta komunismoa ezartzean.

B) Alienazio POLITIKOA:

Alienazio politikoan Estatuak Ezinbesteko papera dauka. Estatuaren kontzeptua Marxentzako gainegituraren Ezaugarria da, Estatuak gutxiengo batzuen interesak babestu eta legitimatzeko Erabilia da.

Marxek Estatu bakoa dinoanean, esaten ari da komunismoak Estatua onartuko dauala, Baina Estatu honek bi zeregin eta helburu nagusi izango dauz: justizia soziala Izatea lehentasuna eta ondasunen banaketa demokratikoa egitea.

Ekoizpen sistema kapitalistan Estatua zapaltzaileen kapitalaren /burgesiaren zerbitzari da.

Manifestu komunistak bi helburu Nagusi daukaz: langilegoarengan langile izatearen kontzientzia sortzea, hau da, Zapaldua dan kontzientzia sortzea eta langilegoaren nazioarteko batasuna Lortzea.

Alienazio ekonomikoa desagertu Egingo da alienazio ekonomikoa desagertzean eta komunismoaren ezarpenarekin.

C) Alienazio ERLIJIOSOA:

Alienazio Erlijiosoa dogu alienazio ideologikoen barnean. Alienazio erlijiosoaren Kontzeptua Marxek berenganatuko dau Feuebach.En eraginez, eginez hurrengo Zuzenketa: erlijioaren papera gizakiarentzako izan da historian zehar eguneroko Bizitzatik ihes egiteko bide bat, miseriatik ihes egiteko. "Erlijioa da Herriaren opioa".

Alienazio erlijiosoak desgaertuko dira alienazio Ekonomikoak desagertzean eta komunismoaren ezarpenagaz.

Entradas relacionadas: