Alfontso XIII Marokoko gatzaka

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,71 KB

Egitura  narratiboa eta  soziala  duen lehen mailako testu historiakoa da, Blasco Ibañezenen El Intruso elaberriaren pasarte bat. Kontatzen digu zein nolako egoera eta bizimodua zuten Bizkaiko burdin meatzetan XX.
mendearen hasieran. Egilea indibiduala da. Testuaren helburua  XX. Mendearen hasierako Bizkaiko meatzarien bizi baldintzak salatzea, eta izaera subjetiboa du  bere iritsia ematen duelako. Balentzian argitaratua 1904 urtean, publikoa da. Berrezarkuntzaren  azken garaian kokatzen da, Alfontso XIII.Aren erregealdian (1902-1931), Euskal Industrializazioan. Testuak hiru paragrafo ditu /Lehenengoak eremuan kokatzen gaitu: meagileen bizilekuaBigarren paragrafoak hiru zati ditu:  lehenengoan bertan bizi den “Aresti” pertsonaia azaltzen digu. Bertan ematen diren bizi baldintzen testigu moduan. “Barrakoiez” hitz egiten du. Paragrafoak ikuspegi tristea eta errealitatetik nahikoa desitxuratua ematen digu. Hirugarren paragrafoa  mea langileen lan tokiari buruzkoa da. Harrobia “langile protestatzaileen etsai txarrena” Mea eta harrobien artean bigarrena azaltzen du eremu arriskutsuena bezala, ez dutelako inongo esperientziarik eskatzen aire librean direlako /Bezarkuntzaren azken garaian kokatzen dugu. XX. Mendearen hasiera, oraindik indarrean zegoen sistema politikoa (Monarkia liberala baina ez demokratikoa, eta 1876ko konstituzioan oinarritutakoa) /Txandakatze sistema hau nahiko egonkorra izan zen, bi alderdi dinastiko handiek kontserbadore eta liberala,gainera, arrera pasiboa izan zuten. Bi alderdiek aldez aurretik adosten zuten hauteskundeen emaitza, eta tokiko buruzagiek edo kazikeen babesa bilatzen zuten, hautagai ofizialen alde egiteko eta oposizioko indarrak ahultzeko. Baina XIX. Mendearen amaieran sortutako joera ideologiko batek, erregenerazionismoa, oligarkiaren mendeko sistema hori salatu zuen, eta modernizazio politiko, sozial eta ekonomikorako proposamenak egin zituen /Alfontso XIII.Ak 1902an erregetza hartu zuenean, alderdi dinastikoek krisia izan zuten buruzagi nagusiak desagertu zirenean (Canovas eta Sagasta) buruzagitza sendorik gabe geratu zirelako. Honek ezegonkortasun politikoa ekarri zuen. Sistematik baztertuak gelditu ziren alderdiek gero eta indar gehiago izan zuten eta, aldi berean, sindikalismoa eta langile alderdiek ere hazkunde nabarmena izan zuten.  XIX. Mendetik aurrera Euskadin aldaketa handiak gertatu ziren,ordura arte nagusia izan zen nekazaritza gizarteak aldaketa handiak jasan zituen eta gizarte- klase berriak sortu ziren: proletarioa eta burgesia. Exodo handia sortu zen nekazaritza-eremuetatik hirietara. Alderdi politiko berriak sortu ziren eta sindikatuak ere eratu ziren.

Industrializazio prozesu honetan.Britainiar enpresak segituan egokitu ziren eremuan. II Karlistadak (1872-1876) geldiunea ekarri zuen, baino hori amaitu zenean ustiaketari berriro ekin zioten. Ustiaketa bortitzaren momentua izan zen, meen trenbide sare eraikitze prozesua, airez garraiatzeko bagoi txikien sistemak, errausketaren labeak… Burdin gehiena Ingalaterrara esportatu zen irabazi ederrak sortuaz hainbat enpresariei, azken horiek fabrika berriak sortzeari ekin zioten, hauetako bat Bizkaiko Labe Garaiak 1902 urtean sortua.IX mendearen azken laurdeneko urteen egoera azaltzen  digu. Populazioaren igoera nabarmena izan zen, immigranteen etorrera antolakuntza minimorik ez zuen izan. Mea eremuan segituan eraiki ziren txabola edo barrakoiak bertan hartzen zituztelarik ehunka langile erabat pilatuta. Langileek beharturik zeuden patroien kantinetan bere beharrezko lehen gaiez hornitzea. Janaria kalitate eskasekoa bazen, salneurriak erabat altuak. Ogia zen elikagai nagusia; hirugiharrez, garbantzuez patatez eta ardoz osatuta. Elikadura minimo baten gabeziak azaltzen digu gaixotasunen zabalketa eta  errakitismoa. Lan orduak goizetik iluntzera arte ziren, hamaika ordu egunero, lan gogor hau askotan igandeetan ere jarraitzen zuen. Egoera honek 1890eko greba orokorra ekarri zuen lanaldiak murrizteko eta derrigorrezko barrakoiak eta dendak desagertzeko. 1890an adostutako lanorduak mantendu baziren  ere  meatze zona guztian langileen egoera ez zen asko konpondu  barrakoi eta dendak mantendu zirelako. Sortutako ezinegona eta bizimodua hobetzeko langileen elkarteak sortu ziren Facundo Perezaguak 1866an,  lehenengo elkarte sozialista sortu zuen Bilbon. Handik bi urtera, Urtuellan, Sestaon eta Arboledan beste talde sozialistak sortu zituzten. 1891ko hauteskundeetan sozialistek aurrez ezagutu gabeko arrakasta lortu zuten eta Manuel Orte izan zen, Bilboko Udalan  hautaturiko PSOEko lehenengo zinegotzia.Mende amaieran  Donostia eta Gasteizen lehen gune sozialistak ari ziren finkatzen, bultzatzaileak Perezagua, Meabe Indalezio Prieto izanik. Langileen onarpen honek aurrean eta erreakzio moduan 1911n ELA sindikatua. Aztertu dugu testua baliagarria zaigu ezagutzeko garai hartako meatzarien egoera, era gordin batean azaltzen baitigu Ibañezek zein nolako bizi baldintzak zituzten Somorrostro inguruko mea langileek. Soldata urriak, higienerik gabeko bizi lekuak, egunsentitik iluntzera arte lana egin beharra, meategi jabeen artetik abusuak...Bestalde garai hartako intelektualen papera islatzen da eleberri honetan, 98ko belaunaldiaren idazleek, gizartea kritikatu zuten egoera berritu eta hobetzeko. Ibañezen posizioa eta ikuspuntua garbi ageri zaigu. Giza injustiziaren kontrako protesta, zapalkuntzaren kontrako kexa …  Horrek guztiak langile mugimendu sendo bat sortuko du, Sozialismoak bereganatu zuena gehien, Komunismoak baita baino neurri txikiago batean.


Entradas relacionadas: