Alemaniako Weimarko Errepublika
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,97 KB
ALEMANIA: WEIMARKO ERREPUBLIKA
Errepublikaren eraketa
Alemaniako errepublika 1918an (1.Mundu gerra amaitzean)sortu zen. Friedrich Ebert sozialista bihurtu zen Gobernuaren presidente. Karl Liebknecht eta Rosa Luxemburgok Alderdi Komunista alemaniarra (KPD) sortu zuten. 1919ko urtarrilean iraultza espartakista jarri zuten abian, baina armadak zapaldu zuen. Altxamendua zapaldu zuten eta liderrak erail zituzten. Weimarren bildutako batzar konstituziogileak 1919ko konstituzioa onetsi zuen. Ebert sozialdemokratak (1. Presidentea) aurre egin zuen armadaren eta hobekuntza sozialen kontrakoa zen burgesia industrialaren kontserbadurismoari eta nazionalismoari. (Aurrerapena bultzatu)
1923ko krisia eta Hindenburgen presidentetza
-1923an alemaniar langileen grebaren alde egin zuen gobernuak, Ruhr eskualdea tropa frantsesek okupatu zutenean. Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialistak (NSDAP, naziak), Hitlerrek zuzendurik, Garagardotegiko Putscha egin zuen. Poliziak bertan behera utzi zuen estatu kolpea. Hitler kartzelara joan zen eta bere liburua, Mi Lucha (Mein Kampf), idatzi zuen. 1925ean Hindenburg jenerala, oso kontserbadorea, heldu zen Errepublikako presidentetzara eta ekonomia hobetzen da. Depresio Handiarekin alemaniar ekonomiak behera egin zuen berriz ere.
Demokrazia ahulak
1930ko hamarkadan, erregimen pertsonalista edo militarrek hartu zuten Gerra Handiaren ondoren sortutako demokrazia gehienen lekua (demokraziek ospea galdu). Erregimen hauek ezaugarri jakin batzuk zituzten: Askatasunak zapaltzea, Oposizioko alderdiak debekatzea, Parlamentuak desagerraraztea. Autoritarismoaren aurrerabidea Europan: Hungaria, Polonia, Espainia: Miguel Primo de Riveraren diktadura (1923-30), Bigarren errepublikaren kontrako estatu kolpea (36), Gerra zibila (1936-39). Gerra ondoren, diktadura kontserbadore bat ezarri zen (Franco, 1939-1975). Austrian: Dollfuss zen kantzilerra.
Alemania nazia
Hogeiko hamarkadan, oso garrantzi gutxi zuen alderdi naziak, baina Depresio Handiak alderdia suspertu zuen. 1932ko uztaileko hauteskundeetan 230 aulki lortu zituen, emaitza horrekin Reichstageko lehen indar politiko bihurtuz.
Hindenbug presidenteak ez zuen Hitler kantziler gisa onartu.
Egoera ekonomikoak okerrera egin zuen, eta areagotu zen milizia nazien jarduera.
Azaroko hauteskundeetan 196 aulkira jaitsi ziren, eta komunistek gora egin zuten. Familia handien presioagatik, Hindenburgek Hitler kantziler izendatzera behartuta ikusi zuen bere burua. 1933ko urtarrilaren 30ean.
Hitler, kantzilerra
Koalizioko gobernu baten buru zelarik, Hitlerrek bortizkeria erabili zuen bere lehiakide politikoak ikaratzeko. Reichstageko sutea gertatu zen, egoera politikoa nahasiz.
Naziek garaipen handia lortu zuten hauteskundeetan. Gehiengoa parlamentuan.
-Federalismoa deuseztu egin zen.
-Apirilean Gestapoa (polizia sekretua) fundatu zen.
-1934ko ekainaren 30a Labana Luzeen Gauea izan zen.