Alemaniako Munich hirian egindako Europako Mugimendu Biltzarrean adostutako hitzarmen politikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,18 KB

19. TESTUA. EUROPAKO MUGIMENDUAREN KONGRESUAK 118 ORDEZKARI ESPAINIARREN PROPOSAMENEZ MUNICHEN HARTUTAKO ERABAKIA (1962-06-07/08)

Aurkezten Zaigun testua, lehen mailako testu Historiko politikoa da, manifestu gisara sailkatuz.
Egilea kolektiboa da, 1962ko Europar Kongresuan bildutako 118 Ordezkari espainiarrek idatzi baitzuten.

1962ko Ekainak 5 eta 8 bitartean,  Alemaniako Munich hirian  egindako Europako Mugimenduaren Biltzarrean adostutako hitzarmen politikoa. Bertan,  Frankoren aurkako oposizio tendentzia guztien 118 politiko, komunistak izan ezik baztertuak  Izan baitziren, hartu zuten parte (liberala monarkikoak, Demokrata-kristianoak, nazionalistak eta sozialistak).

Helburua


Erregimena salatzea eta demokrazia lortzeko bidea irekitzea Izan zen  eta parte hartzaileek baterako adierazpena egin zuten demokraziaren aldeko eta Erregimena gaitzesteko.

Testua Desarrollismo garaian (1959-1973) Kokatzen da eta hitzarmenak aukera ematen digu Frankoaren oposizio demokratikoaren Programa eta asmoak ezagutzeko

Testuaren ideia Nagusia, sinatzaile guztien konpartituta, Espainian Sistema Demokratikoa ezartzea Da, hau baitzen 1957ko Erromako Itunak Europako Elkarte Ekonomikoan sartzeko aurretiazko Baldintza. Frankismoaren aurkako politikoek oinarrizko 5 puntu lortzea espero zuten:

- Ordezkaritza bidezkoak eta demokratikoak erakundeak (udaletxeak, gobernua, Gorteak) ezartzea, hau da, hiritarrek  Askatasunez aukeratutakoak.

- Pertsonen oinarrizko eskubideak bermatzea, adierazpen eta biltzeko askatasuna Besteak beste, eta zentsurarekin bukatzea.

- Katalunia, Galizia eta Euskal Herriko erkidegoen izaera berezia aitortze, hauek Bere Autonomia  Estatutuak galdu Zituzten.

- Askatasun sindikalak eta langileen oinarrizko eskubideen defentsarako Bitartekariak erabiltzeko eskubidea, greba eskubidea, besteak beste.

- Iritsi korronteak eta Alberdi politikoak  Antolatzeko askatasuna izatea, etaoposizioaren eskubideak onartzea.

Dokumentuaren Bukaeran adierazten duten bezala demokrazia Indarkeriarik erabili gabe  lehenbailehen Lortzea izango da beraien helburua.
Ez zen aipatzen demokrazia ezartzeko Egutegirik  ezta etorkizuneko demokrazia Monarkia edo Errepublika  izango zen, Beraien arteko desadostasunagatik

Testua ondo Ulertzeko bere testuinguruan kokatzea ezinbestekoa da Desarrollismo Garaia  hasten zen eta erregimenaren helburua
  Europara hurbiltzea izango da. Teknokraten gobernuak 1959an hartutako neurri liberalizatzailei esker (Egonkortasun Plana, Garapen Planak) Espainiako ekonomia inoiz ez bezalako hazkundea izan Zuen. Plan hauek garrantzitsuak izan arren ez ziren erabakigarriak izan, Europako ekonomia ziklo ona, turismoa, emigrazioa eta kanpoko inbertsioak izan Baitziren Espainiako garapen faktore nagusiak.

Garapenak Espainiarren ohiturak eta pentsaera aldatu zituen eta modernizazio Sozio-ekonomikoa erregimenaren amaieraren hasiera izan zen. Ekonomia eta Gizarte bilakatu baziren ere, ez zen politikan berrikuntza sakonik egin, eta Frankismoa ez zen gai izan demokraziarako aurre-pausorik emateko. Ondorioz, Erregimenari aurre egiteko mugimenduak sortu ziren, eta haien artean, Langileen, ikasleen eta auzokideen protestak nabarmendu behar dira.

1956ko krisiaren ondoren, Frankok Gobernu berri bat eratu zuen hurrengo urtean, eta Opus deiko teknikariak sartu Zituen gobernu horretan. Joera-aldaketa erabilgarria izan zen aldaketa Ekonomikoak egiteko eta 1959an egonkortasunaren plana martxan jartzeko. Ekonomia Garapenak talka egin zuen erregimenarekin. Izan ere erregimenak Mugimenduaren Printzipioei eusteko eta irtenbide demokratikoak oztopatzeko joera zuen, baina Oposizioa gero eta handiagoa zen

Langile-mugimendu berria industria-gune Nagusietan hazi eta sendotu zen CCOO sindikatuaren inguruan, ideologia Komunistakoa baina irekita sektore eta ideologia guztietara Langileek sindikatu Bertikalak aprobetxatu zituzten beren buruak antolatzeko. Beste erakunde batzuek Ere, (esaterako HOACeko eta JOCek) legez kanpoko sindikalismoarekin kolaboratu Zuen. Lan gatazkak areagotu egin ziren; batez ere, eskualde Industrializatuetan.

Ikasleen etengabeko mobilizazioa Frankismoaren aurkako gune bihurtu zen eta Frankoren amesgaiztoa izan zen. Erregimenak  polizia-errepresioa, Instalazioak okupatzea edota fakultate ixtearekin erantzun zuen. Ildo horretan Auzo elkarteak sortu ziren azpiegiturak hobetzeko eta zerbitzuak eskatzeko

Oposizio  politikoa alderdi klandestinoek gidatu zuten. 1960ko hamarkadan Indar Demokratikoen Batasuna eratu zen, zentroko hainbat Alderdi biltzen zituen ( nahiz eta entzuten handiko alderdi-buruak izan ez zuen Gizarte berme handirik izan). PCE alderdia  Izan zen aktiboena ( PSOEn banaketa zegoen, baina Suresnesko Biltzarrean  1974an bere burua Antolatzen) eta ongien antolatuta: zenbait kanpaina jarri zituen martxan greba Orokorraren eta berradiskide nazionalaren alde, baina ez zuten arrakasta Handirik izan.

Halaber, joera maoista, marxista Eta troskistako erakundeak sortu ziren (ORT..) bai eta joera muturrekoa ere: FRAP, ETA

Testuinguru Horretan, erregimenaren aurkako oposizioa Europako Mugimenduaren IV. Biltzarrera gonbidatu zuten. Munichen egin zen, Salvador de Madariagak Antolatuta, 1962ko ekainean. Biltzar horretara erregimenaren aurka zeuden Espainiar asko joan ziren Espainiatik nahiz eta atzerritik, PCE izan ezik. Baterako adierazpena egin zuten demokraziaren aldeko eta erregimena gaitzesteko Adierazpena, Europako alderdi demokratikoen babesaz.

Frankok indarkeriaz erantzun zuen Eta dekretu baten bidez Espainiarren Foruaren 14.Artikulua (espainolek Espainian Barruan bere bizilekua libreki aukeratzeko eskubidea) bertan behera utzi zuen eta Hitzarmenaren sinatzaileak espetxera edo  Erbestera kondenatu zituen. Honek zalaparta handia eragin zuen Europako ezkerreko eta eskuineko Prentsan.

Espainiako Prentsak hitzarmen maltzurra izendatu zuen biltzarra, erregimenaren aurkako Konspiraziotzat hartu baitzuen. Ez ziren isiltzera ausartu  greba edo ikasleen protestekin egin zuten Bezala atzerrian gertatu zelako, baina Frankoren alde manifestazioak antolatu Ziren. Beraz, hitzarmena frankismoaren aurkako lehenbiziko oposizioa antolatua Izan zen. Europako demokraten babesa izan zuen: Frankori ez zioten utziko Europako erakundeetan parte hartzen, baldin eta demokratizatzen ez bazuen.

Frankok krisi hori aprobetxatuta, Gobernu berria eratu zuen, itxura atseginekoa. Ministro berritzaile batzuk Izendatu zituen( Fraga, Solis, Lopez Bravo…)baina Julian Grimauren Exekuzioak(1963) eta Ordena Publikoko Epaitegia (TOP) dena berdin jarraitzen Zuela frogatu zuen. Erregimenak fronte ugari zituen irekita, eta sarritan jo Zuen salbuespen-egoeretara eta errepresiora. Hala ere oposizioan elkar Ulertzerik eta batasunik ez egoteak lanak erraztu zizkion.

Hitzarmenak Agerian utzi zuen Frankoren erregimenaren gabeziak, bai eta erregimena Diktadura bat zela ere. Erregimenari egindako eskakizunagatik, bi hauek Dirudite garrantzitsuenak: askatasuna eta demokrazia. Ezinezkoa da gobernu Demokratikorik  izatea gobernuaren Onespenik ezpada, askatasun pertsonalik etaadierazpen-askatasunik ez bada, Askatasun sindikalik ez bada eta hiritarren iritziak ordezkatzeko alderdi Politikorik antolatu zein bada.

Hitzarmenaren eskakizunak harago Ere joan ziren, komunitate naturalak edo nazionalitateak aitortzeko eskatu Baitzen, eta horiek oso jazarriak izan ziren Frankismoaren garaian. Finean, hitzarmenak Diktadurak, demokrazia organikoa eta espainiarren askatasunik eza salatu Zituen. Munich nahiz eta ondorio praktikorik ez izan  bozgorailu baten antzeko zerbait izan zen Oposizioarentzat Europan, horregatik hartu zuen hain gaizki erregimenak.

Laburbilduz, ez zuten nahi zutena lortu, balore sinbolikoa izan Baitzuen soilik


Espainiak eta EEEk lehentasunezko hitzarmena sinatu zuten 1970eko Ekainean eta 1985ko ekainean EEEn sartzea lortu zuen (demokrazia garaian). Egokitzapen-aldia 1993ko urtarrilera arte luzatu zen; orduan desagertu ziren Muga-zergak eta pertsona nahiz kapital zirkulazioa 

Entradas relacionadas: