Alegiak bizkaieraz

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,4 KB

OBRAK BIZKAIERAZ

Bizkaierak XIX. Mendera bitartean ez du bizitasun-zantzurik erakusten. Izan badira, jakina, bizkaieraz idatzitako gutun, errefrau-bilduma edo doktrina katolikoak, baina ez dute interes literariorik. Idazki horien guztien interesa linguistikoa da.

XIX. Mendean, ondorioz, idazle talde bat aurkitzen dugu bizkaieraz ere idazteko gai dena (gaztelaniaz, gipuzkeraz edota latinez, besteak beste, trebeak dira). Idazteaz interesaturik daude: mogeldarrak, Astarloa, Añibarro eta Uriarte, besteak beste. Humboldt bezalako linguista ospetsu eta adituak  hurbilekoak dituzte. Euskaraz idazteko ardura dute, batez ere, eta guztiak dira apaizak. Horretaz gain, itzulpen ahalik eta txukunenak biribiltzea ere helburu dute; eta euskararen nondik norakoa ere interesatzen zaie, Euskal Herriaz kanpoko adituen galderei erantzuteko eta Espainiatik datozen erauntsi eta erasoei aurre egiteko.

Bizkaitar autoreak, idazkeraren arabera, bi moldetan banatu ohi dira tradizioan:

  • Markina aldeko ereduari lotzen zaizkionak: Joan Antonio eta Joan Jose Mogel osaba-ilobak, Frai Bartolome Madariaga eta abar.

  • Mendebaldeko ereduari atxikitzen zaizkionak: Pedro Antonio Añibarro, batez ere.

Zer diferentzia dago bi ereduen artean? Ortografian, besterik ez, funtsean. Izan ere, Markina aldean idazteko ohitura ahoskeratik hurbilago dago mendebaldekoan baino, eta ondorioz, nahiago ditu, esaterako, eskuba edota eztija, mendebaldeak eskua eta eztia hobesten dituen lekuan.


BIZITZA

Eibartarra izaki, bizkaieraz ari den Gipuzkoakoa da, beraz.
Joan Antonio Mogel errioxar jatorriko familia bateko kidea da. Luzaro apaiz-lanetan Markina-Xemeinen jardun ondoren, bertan hil zen. Jakina denez, beste bi euskal idazleren osaba ere bada: Joan Joserena eta Bizentarena.

OBRA

Joan Antonio Mogelen obra honako gai hauetara biltzen da:

  • Erlijioa:

    • Konfesio eta Komunioko Sakramentuen gañean erakasteak (1800)

    • Konfesino ona (1803)

    • Kristinauaren jakinbidea (1805)

  • Filosofia:

    • Pascalen gogamenak (1899) Bizkaieraz. Azkuek Euskaltzale aldizkarian argitaratua, itzulpen-lana da. Pascal XVII. Mendeko idazle frantsesaren gogoeta filosofikoak jasotzen dira bertan.​

  • Hizkuntalaritza:

    • Gaztelaniaz eman zituen, tartean den itzulpen-sortatxo batekin batera. ​

  • Literatura:

    • Alegiak (... 1980, 1995) Izenburu horrek biltzen dituen gehien-gehienak Esoporen eta Fedroren itzulpen eta egokitzapenak dira.​



Entradas relacionadas: