Egon aldi ak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,25 KB

Esaera zaharren bildumak

Lazarragaren eleberritxoa eta poemak argitaratu gabe geratzean, XVI. Mendean Hego Euskal Herrian inprimatutako liburuen maila Iparraldekoena baino askoz apalagoa izan zen. Balio literariorik gabeko pare bat dotrina baino ez ziren kaleratu.

Esaera zahar, atsotitz edo errefrauena, alegia. Bildumarik garrantzitsuena, zalantzarik gabe, 1596an Iruñean kaleratu zena dugu, Refranes y sentencias comunes en bascuence izenburua daramana. Nafarroan publikatu arren, badirudi Bizkaia eta Gipuzkoa aldean batuak izan zirela. 

Hitz eta forma arkaikoak agertzen dira. Ez da ahaztu behar ordutik hona euskarak izan duen bilakaera, XVI. Eta XVII. Mendean bereziki. 

  • Betiko itoginak arria zulatu eta aldi luzeak guztia aztu: saiatzeak eta denborak helbururik zailenak lortzen dituztela

  • Gorua garrian eta gogoa kirolan: Nahiz eta zeregin batean aritu, burua beste nonbait dagoela

  • Otsoak artzaiari min leio: Otsoak kalte handia egin diezaioke hartzari

  • Odolak su baga diraki: Erraz berotzen eta haserretzen gara sarritan.

  • Zaarrago, ikasurago.

  • Maiatz iluna eta bagil argia urte guztiko ogia.

  • Nekearen ostean poza


Entradas relacionadas:

Etiquetas:
Poemak euskaraz