Alderdi liberal progresista eta alderdi liberal moderatuen arteko desberdintasunak.

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,18 KB

ESTATU LIBERALAREN ERAIKUNTZA ETA SENDOTZEA
(1833-1874)
I. BLOKEA: ISABEL II.AREN ADIN-TXIKITASUNA
1. MARIA KRISTINAREN ERREGEORDEALDIA (1833-1840)
Espainian 1713tik “Lege Salikoa” zegoen, horren arabera, emakumeak ez zuten tronua
eskuratzeko aukerarik. Fernando VII.Ak Mª Kristina de Borbonekin izango zuen semea
emakume bat izan zitekeela aurreikusita, “Santzio Pragmatikoa” bultzatu zuen, bere alaba
Isabel II.A tronua eskuratuko zuela ziurtatzeko. Aldaketa honek, Fernando VII.Aren anaiaren
(Carlos) egoera aldatzen zuen, tronua eskuratzeko aukerarik gabe gelditzen zelako. 1933an,
Fernando VII.A hiltzerakoan, Maria Kristinak erregeordetza lortu zuen, Isabel II.A txikia zelako.
Carlosek “Abranteseko Manifestua” aldarrikatuz bere burua erre izendatu zuen eta Lehen
Gerra Karlista hasi zen.
Lehen Gerra Karlista 1833tik 1940ra iraun zuen. Gerra dinastikoa (Isabel II.A edo Karlos
V.A tronua eskuratzea borrokatzen zelako), ideologikoa (liberalismoaren eta absolutismoaren
arteko borroka), soziala (hiria eta landaren arteko borroka zen), politikoa (foralismoaren eta
zentralismoaren arteko borroka zen) eta erlijiosoa (erlijio askatasuna edo estatu osoan erlijio
katolikoa aldarrikatzea borrokatzen zen). Lehen karlistaldi honetan, 3 fase bereizi ziren.
Lehenengoan, Zumalakarregi jeneral karlista hil egin zen Bilbo eskuratu nahian. Bigarren eta
hirugarren faseetan nabarmentzen da karlisten ahultasuna. Beraz, 1939. Urtean “Bergarako
besarkada”-ren ostean, gerra amaitutzat har dezakegu.
Maria Kristina erregeordea izatez absolutista zen, baina konturatu zen, gobernuan
mantentzeko eta karlisten aurka egiteko, liberalen laguntza behar izango zuela. Ondorioz,
Martinez de la Rosa (liberala)
gobernu buru izendatu zuen.
Martinez de la Rosak errege estatutua egin zuen (1934), konstituzio berri bat zen.
Horren arabera, Gorteak bi ganbera zituen (pertsona ospetsuen estamentua eta
prokuradoreen estamentua), Gorteek erregearen proposamenez soilik egin zezaketen legeak
eta sufragio zentsitarioa (errentaren arabera) aldarrikatu zen. Liberal moderatuentzat aldaketa
horiek nahikoak ziren, progresistentzat gutxi eta karlistentzat larregi.
Hurrengo gobernuak, 1935tik 1937ra, gobernu liberal-
Progresistak izan ziren. Gobernu
aldaketa ugari egon ziren eta hainbat gobernu-buru: Torenoko kondea, Mendizabal eta Izturiz.
Garai honetan aipatu beharra dago politika aldetik neurri anti-klerikalak sortu zirela: komentu
txikiak itxi eta Jesusen lagundia deuseztatu. Ondorioz, Espainia eta Vatikanoaren arteko
harremanak apurtu ziren.
Mendizabal gobernu buru zela, 1936an, Mendizabal-en desamortizazioa gertatu zen:
kleroaren ondasunak nazionalizatzea eta saltzea zen helburua. Lege honekin zor publikoa
txikitu nahi zen eta lurrak jabe berrien “adiskidetasuna” irabazi. Emaitzak ez ziren espero
bezalakoak, zorra eta gerra ez baitziren bukatu.
Errege Estatuak ez zituen helburuak bete eta orduan, progresistek gobernu aldaketa
egiten saiatu ziren pronuntziamendu baten bidez: La Granjako sarjentuen matxinada.
Matxinada honen emaitzarik garrantzitsuenetariko bat 1837.An konstituzio berri bat egin zela
izan zen (progresista zen baina moderatuen ikuspegi batzuk onartzen zituen). Konstituzioa
1812koan oinarrituta zegoen eta koroaren boterea sendotu zela eta gorteek bi ganbera
zituztela (Diputatuak eta Senatuak) izan ziren bere aldaketa nagusiak. Hala ere, garai horretan
hauteskunde emaitzan faltsutzen hasi ziren.

1837tik 1840ra, liberal moderatuak egon ziren gobernuan: “Hirurteko Moderatua”.
Hiru urtetan botere militarrak, gerra karlistak, zor ekonomikoak… eragin handia izan zuten
gobernuan. Botere militarrean bi jeneral izan ziren garrantzitsuak: Espartero (progresista) eta
Narvaez (moderatua).
1839an, Lehen Gerra Karlista bukatu zen. Gerraren ostean progresistek matxinadak
sortu zituzten (Espartero buru zutela). Maria Kristina Udalen Lege sinatu zuen eta Esparterok
dimititu egin zuen. Maria Kristinak ez zuen onartu dimisioa, eta presidente izendatu zuen
Espartero, uko eginez erregeordetzari.

2. ESPARTEROREN ERREORDETZA (1840-1843)
Maria Kristinak erregeordetzari uko egin eta gero Espartero izendatu zuten
erregeorde. Espartero militar ona zen, baina politikari txarra, aginte autoritarioa erabiltzeko
joera izan zuelako, ondorioz, nahiz eta bera progresisten buru izan, ez zuen progresisten
babesa lortu eta moderatuen laguntza behar izan zuen.
1841. Urtean, kleroaren ondasunen salmenta berriz martxan jarri zuen, “Esparteroren
legea” zeritzonaren bitartez. Horrez gain, librekanbismoaren aldeko jarrera izan zuen, Europa
osoan bezala. 1841an, matxinada bat sortu zen O´Donnell eta moderatuen esku, baina porrot
egin zuten eta O´Donnell erbesteratu zen.
1842. Urtean Esparterok babes txikia zuen parlamentuan armadak eragin handia
zuelako eta hirietako erdi eta behe mailak babesten zutelako irauten zuen. Bartzelonako
gertaeren ondoren, jendearen babesa galtzen hasi zen Espartero: han sortutako ehungintza
fabriken arazoak zirela eta gauzak okertu zirelako eta Esparterok Bartzelona bonbardatzea
agindu zuelako. 1843. Urtean, protestak areagotu ziren eta matxinada Espainia osotik zehar
zabaldu zen: progresistek eta moderatuek aurre egin zioten Esparteroren armadari Narvaez
jeneralaren laguntzaz.
Esparterok uko egin zion erregeordetzari, erbesteratu zen eta Isabel II.Aren adin
nagusitasuna aurreratu zen (13 urte baitzituen erregina izendatua izan zenean).


Entradas relacionadas: