Alde zaharra

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,56 KB

DONOSTI : PLANO URBANOAREN IRUZKINA (sarrera: eskala, data, iturri, zer ageri den eta abar) Kantauri itsasoa, Urumea eta muinoen arteko erliebe eta espazioan du kokaleku. Plano konplexua du, non hiru area bereizten diren: Alde Zaharra, Zabalgunea eta Periferia. A) ALDE ZAHARRA XIX m.Rainoko hiri gunea da. Hasierako nukleoa Kontxako badian sortu zen, lehorra eta Urgul mendi Urumearen alubioiek eratutako tonboloan. Nafarroako Santxo VI.Ak eman zion lehen hiri-gutuna. 1200 urtean gaztelarrek konkistatu zuten. Situazio egokia zuen merkataritza eta komunikaziorako: Urumea bokalean, Frantziako mugatik, Oria (Nafarroa eta Gipuzkoarako bide) eta Ebro bailaretatik gertu. Ez dira dagoeneko ertaroko oinplano eta eraikuntzen aztarna handirik (Urgull oinean nukleo txiki bat salbu) 1813ko suteak berritu arazi zuelako. Erre aurreko hiria, defentsa (gaztelua barne), fiskalitate eta osasun funtzioak betetzen zituen, harresi batek inguratuta. Plano berriak koadrikula itxura du, etxalde erregularrez osatua. Zentroa Konstituzioaren Plaza neoklasikoan dago. Berritze prozesurik jazo ez duenez homogeneotasun handia gorde du. Tradiziozko funtzioak arrantza (balearena...) eta itsasportuko merkataritza (Compañia de Caracas XVIII. M.) ziren. Egun, komertzio txikiak, ostalaritza, aisialdi, museo eta abarrek hartu dute haien lekua, hiriak duen turismo eta kultura funtzioari lotutakoak. B) ZABALGUNEA 1863an Gipuzkoako hiriburu izendatzeak hazkundea, garraioak (Madrid-Paris ferrokarrila) eta probintziarekiko funtzio tertziarioen kontzentrazioa ekarri zizkion. Harresia bota hego aldean, Boulevard Zumardia (Alameda) zabaldu eta zabalgunea abiarazi zuten. Kortazar arkitektoak ortogonal oinplanoaz diseinatua,

 Askatasunaren  Hiribidea du ardatz, zeinek Urumea ibaia eta Kontxako badia lotzen dituen. Trama edo bilbe nahiko itxiaz, etxalde handiak eta kalitate handiko eraikuntzek eta hiriko klase akomodatuek hartu zuten bertan leku. Gaur egun CBD edo merkatari-finantziar gunea da, Etxebizitza (erresidentzia)
funtzioa galduaz, bulego eta banku erakundeak ezarri ziren. Askatasun Hiribidearen iparraldean Gipuzkoako Plaza da nukleoa ( Aldundiaren jauregia) . Bertan finantziar, administrazio eta gestio funtzioak eta baita aktibitate biziko komertzio kaleak biltzen dira. Hego aldean ordea Artzai Onaren plaza da nukleoa (Katedral neogotikoa). Apalago, funtzio berberak betetzen ditu. C) PERIFERIA Maila sozial ezberdineko erresidentziak eta zerbitzu eta hornikuntza barrutiak ageri dira, erliebe eta komunikazio sare irregularrei egokituta. Zabalgunearen mendebaldera, badian zehar hartzen du maila gorena erresidentzi funtzioak, Mirakontxan esaterako, non XIX. M. Hasitako turismo aristokratikoaren jauregien lekua luxuzko eraikuntzek hartu dute. Honen jarraian Antiguo (CBD funtzio sekundarioaz) eta Ondarreta ( lorategi-hiri sektore bat duena). Igeldo auzoan, luxuzko urbanizazio eta baseni sakabanatuak ditugu. Zabalgunearen ekialdera eta bere osagarri, 1911n planifikaturiko Gros auzoan klase ertaineko erresidentzi funtzioa da nagusi, negozio txikiekin. Kursaal eta Zurriolako hondartzak funtzio berriak erakarri dituzte eta fisonomia aldatu. Zabalgune  hegoaldera, Amara Zaharrean, dentsitate altuko etxalde itxiak eta irekiagoak txandakatzen dira, maila ertainekoak eta baita CBD-ren osagarri funtzioak. Hiru zonalde hoien hegoaldera, Ibaeta (unibertsitatea), Zapatari, Egia (trenbideak baldintzatua) eta beste hainbat auzo

daude. Amara Benin estatu eta udal administrazio zerbitzu ugari ezarri dira eta Madril kalea ardatz, merkataritza aktibitatea du. Klase ertain eta xumeko bizitegi funtzioa du. Loiolan militar funtzioa betetzen duen? Koartel militarra dago. *Ibai eta itsasoari espazioa irabazi zaio azken mendeetan. Zona berdez ondo asetuta, azpiegitura saturazioa jasaten du ordea eta lotura eta sarrera berriak eraiki dira etengabe. Europear 5 edo espainiar N1 errepideak eta Pasaiako portuaren gertutasunak edo inguruko industri-herriz osaturiko gerrikoak ere eragina dute hiriaren planifikazio eta bizitzan. Lur orubearen prezioa estatuko garestienetakoa du. HIRIAREN EGITURA: ALDE ZAHARRA, ZABALGUNEA, PERIFERIA-KANPOALDEA Urte luzeetako urbanizazio prozesoek, morfologia eta funtzio egitura ezberdinak sortu izan dituzte hirietan. Hazkunde intensoek aglomerazio konplexuagoak sortu dituzten arren, hiru zonalde nabarmentzen dira usu: A) ALDE ZAHARRA: Sorreratik industrializazio garairaino eraikitakoa. Edifizio historikoak (elizak, mezkitak, jauregiak, udaletxeak eta abar) edo bestelako aztarnak gera daitezke egun, baldintza zainduetan edo hondaturik. Horren arabera, funtzioa ere aldatu egiten da: turistiko-kulturala eta komertzio txikia edo eta CBD-ren parte da lehen kasuan... ala gizarteko baztertuen ghetto bigarrenean... Kale estuak. Harresiak eta oinplano irregularra ziren ezaugarri arruntenak, baina baziren radiokonzentriko edo almendra itxurakoak (Erdi aroan, Gasteiz adibidez), lineal (komunikabide bati lotuak, Donejakue Bidean esaterako) edo ortogonal trazadurak (erromatarren garaian, Berpizkundean...) jatorrizko zibilizazio, kokaleku fisiko eta zegozkien funtzioen eraginez. Bilbea itxia zen eta eraikuntzak ez oso

garaiak. Auzo batzuk gremioka ala erlijio-gutxiengo (musulman, judu) arabera eratzen ziren. Erdialdea zen aberatsena eta bertan bizi ziren goi-mailakoak. Berpizkundetik aurrera, Plaza Nagusiak, ospitalak eta abar ugaritu ziren. XX. Mendeko industrializazioaz batera, funtzio tertziaroak ezarri ziren alde zaharretan. 1960-tik zati batzuk suntsitu ziren, lurzoruari etekin handiagoak ateratzeko asmoz, altura eta bolumen handiko eraikuntzak eginez. Etxebizitza funtzioa ere galdu zuen, negozio eta merkataritza gune bihurtuz. 1975tik aurrera zaharberritze politikak abiatu ziren, turismo edo kultura jarduerak ezarriz (Oviedo Girona, Gasteiz...) B) ZABALGUNEA: XIX m. Erditik Gerra Zibileraino emandako garapen industriala eta biztanle eta zerbitzuen gorakadak dira hirien hazkundearen eragile, probintzi hiriburuetan batez ere. Zabalguneak, alde zaharren jarraian, hauen harresiak bota eta hiribideak zabalduz abiatu ziren. Burges-etxe auzo hauek, koadrikula planoa eta kalitate oneko eraikuntz eta zerbitzuak zituzten ezaugarri (Bartzelona, Madril, Bilbo...). Azkeneko hamarkadetan berrituak izan dira sarri, edifikazio trinko eta garaiak eta sarbide egokiak ezarri dira eta lur azalaren prezioa garestitu da. Gaur CBD edo negozio gune bihurturik, banku egoitza, bulego eta komertzioaren kokaleku dira. Badira baita ordea garai berdinean sorturiko industri-instalazioak (bide edo tren-geltoki ondoan) eta langile auzoak (bilbe itxi eta dentsitate handiaz, etxebizitzen kalitate urrikoak). Oinplano antolatu gabe horretan, lorategi-auzoak edo eta txabolismo inguruak ere baziren. C) HIRI PERIFERIA - KANPOALDEA: XX. Mende erditik abiatutako industrializazio eta demografi gorakadek, garraio berrien alboetan, hazkunde

Entradas relacionadas: