Aktibo korrontea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,75 KB

1-INFORMAZIOA ENPRESAN

Kontabilitatea deritzo enpresaren ondarea eta enpresaren informazio ekonomikoa erregistratzeko arauak eta oinarri zientifikoak aztertzen dituen ekonomia-zientziari.

1.2-ENPRESAREN ONDAREA

Enpresaren ondarea empresa batek dituen ondasunen, eskubideen eta betebeharren multzoa da, behar bezala balioztatuta, ondasun, eskubideen eta betebeharren xedearen arabera.

Aktiboak enpresaren egitura ekonomikoa adierazten du; hau da, inbertsioen guztizkoa edo funtsen erabilera.

Ondare garbiak eta pasiboak enpresaren egitura finantzarioa adierazten dute; hau da, enpresak dituen finantzazio-baliabideen (baliabide propioak + enpresatik kanpoko beste batzuekiko zorrak) jatorria.

A)       ONDARE MULTZOAK

Ondare- multzoek ondarekiko osagai homogeneoak adierazten dituzte, elementuok antolatzeko oinarrizko irizpideen arabera.

Ondare- multzoak  enpresan irauten duten denboraren arabera ere sailka daitezke. Irizpide horri jarraiki, aktiboaren osagaiak bi talde hauetan sailkatzen dira:
aktibo ez- korrontea
eta aktibo korrontea.

B)   ONDARE ELEMENTUAK

Ondare elementuak enpresaren ondarea osatzen duten ondasunak, eskubideak eta betebeharrak dira, eta ondare- multzotan sailkatzen dira

AKTIBOAK 2 MOTA: Ez korrontea (enpresan urte bat baino gehiago) eta  korrontea ( enpresan urte bat baina gutxiago)

ONDAREA: Ondasunak/ Eskubideak/ Betebeharrak

Egoera Balantzea edo inbentarioa kontabilitateko egoera orri bat da, enpresak une jakin batean dituen ondare-elementuak (aktiboa eta ondare garbia eta pasiboa osatzen dutenak) ondare-multzotan egoki antolatuta jasotzen dituena. Antolaketa hori ez da pasiboko finantziazio-iturriak helburia inbertsioekin lotzeko aktibo baitu.
Kontabilitate Plan Orokorra (KPO)
Kontabilitate plan orokorra enpresek kontabilitatea nola eraman behar duten arautu. Eta azaltzen duen araudia da. Ekonomia-gertaera guztiak eta egiten diren eragiketa guztiak nola jaso behar diren adierazten du, ematen den informazioa alderagarria eta fidagarria izan dadin.
Analisi finantzarioa
a)Maniobra funtsa
Hau da maniobra-funtsa: ondare garbiko eta pasibo ez-korronteko funtsez (baliabide propioak eta epe luzeko aldagarria) finantzatutako aktibo korrontearen zatia (epe laburreko inbertsioak.) Errotazio funtsa, kapital korrontea edo laneko kapitala ere esaten zaio.
Formula: MF=AK-PK

Maniobra-funtsa positiboa bada, enpresak marjina operatiboa du: aktibo korrontearekin. Kitatu ahal izango du epe laburreko galdagai osoa (pasio korrontea) eta oraindik, marjina hori geratuko zaio.

Maniobra-funtsa negatiboa izateak adierazten du epe luzeko inbertsioen (aktibo ez korrontea) zati bat epe laburreko galdagarriarekin finantzatzen ari garela; eta horren ondorioz, enpresak arazoak izango lituzke zorrak ordaintzeko, eta ordainketa.Etendurako egoera gertaratzeko arrisku handia egongo litzateke.

Nolanahi ere, zenbait enpresak ondo funtzionatu dezakete oso maniobra- funts txikia edo negatiboa ere izanda, eta ohikoa ere bada zenbait  ekonomia- sektoretan. Adibidez, hipermerkatu batek hornitzaileekin izaten duen zor- bolumena epe nahiko luzerako (90 egun) izaten da, eta salmenta gehienak eskudiruan edo epe laburrean kobratzen ditu (30 egun baino lehenago).


Entradas relacionadas: