Aita santua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,77 KB

Epidiko:


Estratipoklesek, gerrara joan aurretik, Epidikori lira jole bat Erosteko eskatzen dio; baina, hau bueltatzen dean, beste bat erosi duela esaten Dio eta dirua zor diola lukurari. Orduan, Epidikok Perifanes, bere jabearen Aita, engainatzen du bere alaba eramango diola zin eginez, eta honek 40 mina Baino gehiago ematen dizkio/Denbora joan ahala, soldadu bat herrira doa Akropolistide deituriko lira jolearen bila. Horretarako Perifanez galdetzen du Eta hau aurkitzerakoan Perifanesek neska diruagatik emango zion, baina Soldaduak bilatzen zuena hura ez zela esan zion, Orduan, neskak zekien egia Kontatzen dio Perifanesi eta hau engainatua izan dela ohartzen da/Halako Batean, Perifanes Filiparekin aurkitzen da eta honek bere alaba berreskuratu Nahi duela esaten dio. Perifanesek, bere alaba dela pentsatuz, neska bat Aurkezten dio, baina amak hori bere alaba ez dela esaten du/Aldi berean, Lukurariak eskatutako neska ematen dio Estratipoklesi, orduan Epidiko neska Hori bere jabearen arreba dela konturatzen da eta berari esaten dio. Geroago, Perifanes eta Apecides Epikurori egin zuen guztia ordainaraztera doaz, baina Justu bertan bere benetako alaba dagoela konturatzean, askatasuna ematen Dio/Nire ustez, nahiz eta askok jakingo ez duten, antzezlan klasikoaren ekarpena Izugarrizkoa izan da. Egia da hasierako ereduetatik asko eboluzionatu eta Aldatu da, baina, azken finean, jatorria bera da.

Antzerkigintza:


Greziako antzerkiaren tradizioa (tragedia) erromatarrek ez zuten atzegin. Komedia nahiago izan zuten beti, baina Autokritika gutxi onartzen zutenez, protagonistak beti greziarrak ziren. K.A 1 Mendera arte antzeztoki fijorik ez zuten. K.A 55ean antzeztokiak egurrezkoak Eta mugikorrak ziren. Maskarak erabiltzen zituzten eta antzerki lanak, Musikalak ziren, erritmoz beteta.

Plauto:

21 komediaren egilea da. Izugarrizko arrakasta izan zuen herriko jendearen artean. Pertsonaiak eta gaiak Greziarrak dira. Pertsonai tipikoak sortu zituen (neska polita, soldadu Harroa…) Gaiak nahiko sinpleak dira eta herriko hizkuntza erabiltzen zuen. Europako literaturan eragin handia izan zuen.

Terencio:

Familia Patriziaren barruan bizi izan zen esklabu moduan, askatasuna lortu arte. Literatura talde batean sartu zen. Publiko kulto batentzako idazten zuen. Bere Hizkuntza askoz kultoagoa, seriagoa eta aspergarriagoa zen, Plautorekin Konparatuta. Komedia dotorea idatzi zuen, arostikraziarentzat.

Virgilio:


Italiako iparraldean jaio zen K.A 70 urtean. Augusto emperadoreak, bakea ezarri zuen Erroman. Virgilio, poema nazional bat Prestatzen ari zen, non familia imperiala Eneasekin erlazionatuta zegoen, Troyan bizirik iraun zutenekin bukatu zuena eta iraganeko Erroma prestatzen Hasi zena. Oso gutxitan idazle baten, buruzagi baten eta publikoaren nahiak Amankomunean egon ziren. Poema 12 kantuz osatuta dago. Lehenengoan,Eneas Cartago arte egin zuen bidaia kontatzen du. Hurrengo bietan, bere herriaren Suntsipena eta Siziliara ailegatu arte dituen abenturak; gainera, bere aita hil Egiten da. Laugarrenean, Eneas eta Diboren maitasuna. Bostgarrenean, bere Aitaren heriotzaren urtearrenaren jolasak. Seigarrenean Eneas infernura jaisten Denean. Eta hurrengo seiretan, Troyanoren eta aborigen italiarren arteko Batailak, haien lurren independentzia babesten dutenak. Virgilio ez zuen Eneida Bukatu eta erretzea agindu zuen, baina hil eta gero, bere lagunek ez zioten Jaramonik egin eta berak utzi zuen bezala argitaratu zuten. Epopeia erromatar Garrantzitsuena da.





Lukano:


Kordoban jaio arren (K.O 39) ume-umetan eraman zuten Erromara eta Han maisurik onenen ikasle izan zen. Gure garaira iritsi den lan bakarra, Pharsalia izan da. Zesar eta Ponpeioren arteko gerra zibilari buruzko epopeia Da eta hamar liburu ezagutzen ditugu. Bere garaiko historiaz ari da, Enioren Erara, baina estoiko gisa, jainkoen parte hartzerik gabe. Bere garaikideek ez Zioten onartu ausardia hori eta bertsolerroetan idazten zuen historialaria zela Salatu zuen. Zail egiten zitzaion heroi garbi bat hautatu gabe (askatasuna da Berak grinaz defendatzen duen bakarra) tonu epikoa lortzea. Deskripzio eta Hitzaldi artistikoak (luzeegiak batzuetan) eta goiburu-esaerak dira Goraipagarriena.


Historia:


Historia lantzea funtzeskoa izan zen Erroman. Lehenengo idazleak, annalistak ziren (estatuko funtzionarioak gertakizunak Idazten zituzten eta urtez urteko zerrendak egiten zituzten [Annales])

Caesar:

Abokatua, militar aditua eta politikari zorrotza izan zen. Ponpeio eta alderdi Aristokrataren etsai bizia izan zen. Geroxeago biak garaitu eta erromako Emperadore eta lehenengo diktadore bihurtu zen. Literaturan arlo desberdinak Landu zituen, baina hizlari, olerkari  edo gramatiko moduan, bakarrik Veni, Vidi, Vici famatua. Bere lan famatuenak De Bello Gallico eta De Bello Civile dira. Idazle objetiboa da, eta ez du inoiz erabiltzen lehenengo Pertsona.

Tito Livio:


Kargu publikoetatik ihes egin zuen historian aritzeko. Haren Erromaren historiak 142 liburu zeuzkan. Haren idazlana ez da historia, Gaur egun ulertzen dugun bezalakoa, baina esaten digu nola nahi zuten Augustoren garaikoek gerorako amesten zuten eredua eta iragana izan zedin. Haren “Erromaren Historia” artelantzat hartu behar dugu, ez zientzia lantzat. Gobernatzeko bidea zen haren estiloa.

Tazito:
Oso oratoria-ikasketa landua izan zuen. K.O 97an bakarrik aritu zen historian. Tazitok garai Lotsagarri eta ankerrei buruz hitz egiten zuen, pesimismoaren irudia Zen.”Historias” Tazitoren idazlan nagusietako bat da. 14 liburu zeuzkan. Lehenengoaren Lau eta bostgarrenaren zati batzuk mantentzen dira “Anales” Tiberioren, Kaligularen, Klaudioren eta Neronen erreinuen garaian datza. Augustoren, Nervaren eta Trajanoren biografiez osatzea pentsatzen zuen, baina heriotzak Galarazi zion. Zintzotasunaren eta objetibitatearen lehia pesimismo handiarekin Batera nabaritzen zaio. Historiaren ikuspuntu moralista zeukan.

Salustio:


Ciceron eta Caesarren garaikide izan zen. Caesarren babesarekin karrera politika egin zuen. Bere lanak Katalinaren Zimarkua, Lugurtharen gerra eta historiak, azken hau zatika iraunduta. Katalinaren zimarkua lanean, berak kontatzen dituen gertakizunak bizi zituen. Ciceronen kontsulatuan Katilinak estatu kolpea ematen saiatu zela kontatzen Digu. Berak alderdi ezberdinen barruko gerrak ikusten ditu eta ondorio Nabarmena aintzinatik pìxkanaka Erromako suntsipena. Lugurthoren gerran, Gertakizunak sortu ziren hirurogei urte lehenago. Beraz, berak ez zituen Ezagutu zuzenean, baina gerra honetan berak sumatzen du aldaketak hasten Direla.

Entradas relacionadas: