Zer da ahozko literatura

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,1 KB

AHOZKO LITERATURA

Ahozko literatura ahoz jarduten den funtzio poetikoa da. Ahozko transmisioa mendeetan zehar oroimenena oinarritu izan den literatura mota dela esan ohi da. Geroago, etnografo eta hizkuntza-ikerlariek liburutegietan jaso eta dokumentu bihurtu dituzte. Ahoz eta belarriz jasotzen diren bertso, ipuin, kantuek…. Hainbat arrisku dituzte:

-Guztiz galdu daiteke

-Zatika ahaztu edota alda daiteke, naiz euskalkien ondorioz, naiz beste faktore batzuen ondorioz

Ahoko literaturan bost modalitate bereizten dira:


1.ATSOTITZAK

Atsotitzak herritarren pentsatzeko modua eta filosofia biltzen duten esaldiak dira, herri filosofiaren bilduma direla, alegia. Sarritan metaforak eta umorezkoak dira. Edukian, trinko eta aberatsak izaten dira. Heriotza, lana, eguraldia, amodioa eta beste hainbat gaitaz hitz egiten dute errefrauak.

Formari dagokionez, bi ezaugarri hartu behar dira kontuan:


-Laburrak izaten dira. Ideiak errazago memorizatzen dira modu labur eta trinkoan

-Baliabide literarioak:

-Hoskidetasuna (errima): Abenduko eguna, argitu orduko iluna. Kalean uso, etxean otso

-Korrelazioa:Nolako bizitza, halako heriotza. Zenbat buru, hainbat aburu

Kontrastea:Zozoak beleari ipurbeltz. Ardo gozoak, lau begi eta oinik ez


BALADAK:


Baladak gertaera bat kontatzen duten poema narratiboak dira. Gehienetan ahoz aho transmititu izan direnak. Metrikaz eta errimaz kantatu izan dira, horrek, memorian gordetzen lagundu du. Herri literaturaren fruitu hauek oroimena izan dute euskarri. Balada batek bertsio bat baino gehiago izan ditzake. Hori, normaltzat hartu izan da ahozko tradizioan, izan ere, oroimen hutsuneak gertatu izan dira eta eskualde bakoitzak bere euskalkien ezaugarriak ditu.

Edukiari eta historiari begiratuz, honako sailkapen hau egin daiteke:


-

Eredu epikoa:

XV eta XVI. Menetakoak dira. Erdi aroko bukaerako gudu-gertakariak deskribatzen duten. Garaiko egunkari edo kronikatzat har daitezke. Adibidez: Berreterretsen kantoria eta Beotibarko gudua.

-

Eredu epiko-lirikoa:

XVII. Mendekoak dira. Ezagutzen diren gehienak. Kontaera dute oinarri eta elkarrizketaz baliatzen dira. Dramadunak dira,hau da, gertaera latzak, gogorrak kontatzen dituzte. Adibidez: Arrosa xuriaren azpian eta Brodatzen ari nintzen.

-

Eredu lirikoa:

XVIII. Mendekoak dira gehienak. Balada gehienak multzo honetakoak dira, askoren ustez, honenak. Elkarrizketak baliatzen dira. Amodioa dute ia gai bakarra. Gehienak Ipar Euskal Herriak bildu dira. Adibidez:  Txori erresiñula eta Maitia nun zira.


KOPLA ZAHARRAK

Ohitura edo usadio zaharretan oinarrituak eta zeregin soziala duten bertsoak dira. Zaharrak izateaz gain gaurkotasuna dute, izan ere, urtero kantatzen dira zenbait jaietan. Adibidez: eguberri eta urteberri egunean, Santa Agedan, Inauterietan, San Joanetan, etab. Baladetan bezala, naturaren aipamenak ugariak dira. Gaur egun kopla asko eta asko buruz kantatzen dira, baina, lehen aldiz kantatu zirenean, bat-batean sortuak izan ziren. Neurriari dagokionez, handia eta txikia bereizten dira.

BERTSOPAPERAK

Paperean idatzitako bertsoak dira. Bertsoak paperarekin lotzean, iraupenerako bermea eskaintzen zaio. Bertsopaper asko, bat-bateko bertsolari ospetsuei egindako enkarguak ziren. Hasiera batean, bertsopaperak zabaltzen ziren pilotarien balentrien berri emateko. Geroago, bertso hauek, denetako gaiak jorratu dituzte: eguraldiak egindako kaltean, erlijioa, maitasuna, gerra, etab. Garaiko egunkaria zela esan dezakegu. Garaiko Euskal Herriaren kronika eta historia bertsopaperetan dela esan daiteke. Adibidez: Pasaiako herritik dator notizia.


Entradas relacionadas: