Ahozko Komunikazioa: Trebetasunak eta Paralengoaia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,74 KB

Ahozko Komunikazioa: Jatortasuna eta Enpatia

Hizketan gabiltzanean, funtsezkoa da jatortasuna, interesa eta enpatia erakustea.

Saiatu:

  • Agurtzen eta gure burua jator aurkezten.
  • Hizketan ari garela, begietara begiratzen.
  • Hirugarren pertsonei goraipamenak egiten, bidezkoa denean, lausenguetan erori gabe, pertsona horretaz sentitzen edo ezagutzen ditugun alderdi onak nabarmenduz.
  • Mintzakideak eta biok bizi dugun egoera komun horretaz iruzkinak edo galderak egiten.
  • Mintzakideaz ezagutzen dugunari buruzko iruzkinak edo galderak egiten.

Saihestu:

  • Ironiaz edo topiko kaltegarrien bidez mintzatzea.
  • Inoren gainean era laidotsuan agertzea.
  • Esaldietan dogmatiko gertatzea.
  • Hizketari hasiera emateko iruzkin pertsonalegiak aukeratzea.
  • Ahapeka edo ozenkiegi jardutea.
  • Postura desegokiak agertzea.

Komunikazio eraginkorrerako gakoak

  • Hizketan ari garela, aditzea (entzute aktiboa).
  • Mesedez eskatzean, beldurrik ez izan.
  • Eskaerei uko egitean, eman azalpenak.
  • Kritikei erantzutean, erabili arrazoibidea eta sen ona.
  • Beste norbait onartzean edo arbuiatzean, erakutsi irmotasuna.
  • Ezagutzen ez duguna onartzea: dena jakiterik ez dago.
  • Gure akatsak aitortzean, gizatasuna eta umiltasuna erakutsi.
  • Goraipamenak jasotzean, lasaitasuna mantendu.
  • Hizketari amaiera emateko, joan zuzen harira.

Ez-ahozko hizkuntzaren garrantzia

  • % 55: Ikusmena (gorputz hizkuntza).
  • % 38: Belarrietatik datorrena (ahotsaren tonua, etab.).
  • % 7: Hitzak.

Paralengoaia

Mezua nola esaten den da. Hitz berberak era guztiz desberdinean esan daitezke, emozio edo esanahi desberdinak adieraziz.

Osagai garrantzitsuenak: bolumena, tonua, abiadura, barre egitea, negar egitea, hotsak (u, mm, o…).

Komunikazio paralinguistiko hobea lortzeko aholkuak

  • Ahotsaren bolumena: Aldatu bolumena entzulearen arreta erakartzeko. Ez egin berba oso ozen, ezta oso baxu ere.
  • Tonua: Erabili tonu egokiak entzuleen interesa pizteko.
  • Hitz-jarioa: Saihestu isiltasun-une gehiegiak, errepikapenak eta zentzurik gabeko hitzak.
  • Argitasuna: Mezua trabarik gabe irits dakion, argi hitz egiten saiatu behar da.
  • Abiadura eta erritmoa: Muturrak saihestu behar dira: ez hitz egin oso mantso, ezta oso azkar ere.
  • Etenaldiak: Egokia da hitzaldiaren aurretik, ideia garrantzitsuen ondoren eta ekitaldia bukatu aurretik etenaldi bat egitea.

Entradas relacionadas: