Ahozko jardunak: elkarrizketak, debateak eta azalpenak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,41 KB
Ahozko jardunak elkarrizketak, debateak eta azalpenak izan daitezke:
- Azalpenean pertsona bakarrak hitz egiten du. Elkarrizketa eta debatean, berriz, batek baino gehiagok.
- Elkarrizketa eta debatean, hitz egiten dugunean kontuan hartu behar dugu gainerakoek esan dutena. Besteei erantzun, kontra egin edo agindu egiten dugu. Besteek eten egiten dute gure jarioa; hau da, norbaiti hitz egiten diogu eta berak guri, esaten duguna gainontzeko partaideen araberakoa izango da.
- Azalpenetan, ez digu inork gure jarduna eteten. Gure hitzaldia ez dago entzuleen menpe, hasieratik pentsatu bezala hitz egingo dugu, inork moztu digulako aldatu gabe, nahiz eta norbaiti zuzendutako jarioa izan.
- Azalpenak luzeagoak dira. Beraz, jarioa egituratu eta ordenatu beharko dugu, koherentzia zainduz.
Azalpena eta bakarrizketa
Azalpenaren ezaugarri nagusia hizlari bakarrak parte hartzen duela da, bakarrizketa bat izatea, alegia. Hala ere, ez da azalpena ezaugarri hau betetzen duen diskurtso bakarra. Bakarrizketa estiloaren barruan, diskurtso mota bat baino gehiago dago:
- Kontaketa: ipuina zein bestelakoak.
- Azalpena: gai baten esplikazioa.
- Iritzi-testua: zerbaiten inguruan adostasuna edo desadostasuna agertzea.
Komunikabideetako elkarrizketak
Komunikabideetako elkarrizketa bi pertsonaren arteko solasaldia da, baina asmo publikoa duena; jendeak entzun eta irakurriko duena. Elkarrizketatua izaten da protagonista eta, gehienetan, milaka lagunek izango dute bere berri.
Elkarrizketaren faseak
- Zer da elkarrizketa bat? Jakin behar da zertan den elkarrizketaren teknika.
- Elkarrizketaren helburua finkatzea.
- Hasierako fasea.
- Galdera-sorta eratzea.
- Elkarrizketa garatzea.
- Elkarrizketa berriro lantzea.
- Elkarrizketa aurkeztea.
Gramatika oharrak
- Aditz motak: Iragangaitza (NOR) / Iragankorra (NORK).
- Egitura: Trinkoa (osagai bat) / Perifrastikoa (bi osagai).
- Jokamoldea: Jokatugabea (egitea, ekarri...) / Jokatua (etorri naiz, nator...).
- Aspektua: Burutugabea (ikasten ari da), Burutua (ikasi du) eta Gertakizuna (ikasiko du).