A/H1N1 Gripea: Sintomak, Tratamendua eta Prebentzioa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,43 KB
A Gripea (H1N1)
Zer da A Gripea? Gaixotasun Infekziosoa ala Ez-Infekziosoa?
A gripea gaixotasun infekziosoa da, hemaglutinina izeneko mikroorganismo patogeno batek sortua.
Zein da Gaixotasun Honen Eragilea?
Gaixotasun hau Influenza A/H1N1 birusak sortzen du, Orthomyxoviridae familiakoa. Gripe birusa hiru motatan banatzen da: A, B eta C. A motakoa da agresiboena.
Zein da Birus Honen Egitura?
Forma biribila duen ARN birusa da, 100 nanometro ingurukoa. Bertan, hemaglutinina eta neuraminidasa dira zati garrantzitsuenak.
- Hemaglutinina: Azalean dago eta 16 mota ezagutzen dira (H1, H2... H16).
- Neuraminidasa: Gainazalean dago eta 9 mota daude (N1, N2... N9).
A gripearen birusa H1 eta N1 konbinatzean sortzen da.
Zein da Birus Honen Jatorria?
Birus hau Orthomyxoviridae birus familiatik dator. 2009ko A gripearen pandemia Influenza A H1N1 birusaren aldaera batek sortutako txerri gripea izan zen, Mexikon hasi zena.
Nola Transmititzen da? Zergatik da Pandemia?
Kutsapena urtaroko gripearen antzekoa da. Birusa pertsonatik pertsonara transmititzen da, batez ere aire bidez, pertsonek hitz egitean, eztul edo doministiku egitean egozten dituzten listu tantatxoen eta sudur jariakinen bitartez. Hauek airean, eskuetan edo gainazaletan gera daitezke.
Pandemia aldi berean munduko herrialde askotan eragiten duen epidemia da. Horregatik, A/H1N1 birus berria pandemia bat eragiten ari da.
Nola Saihets Daiteke?
Neurri garrantzitsuenak:
- Eztul edo doministiku egitean, estali ahoa eta sudurra paperezko zapi batekin, eta bota ezazu zakarrontzira.
- Garbitu eskuak sarritan urarekin eta xaboiarekin.
- Erabili osasun zerbitzuak modu arduratsuan.
- Ahalik eta denbora gutxien egon gripearen sintomak dituzten pertsonen ondoan.
- Jendetza handia dagoen lekuetan ahalik eta denbora gutxien egon.
- Aireztatu etxea leihoak sarritan zabalduz.
Zein Organo edo Aparatu Kaltetzen Ditu?
Burua, begiak, eztarria, arnas aparatua, birikak, digestio aparatua eta sabela dira kaltetuenak.
Zeintzuk dira Gaixotasunaren Sintomak?
Lehen sintomak:
- 38ºC-tik gorako sukarra.
- Eztula eta doministikuak.
- Eztarriko mina.
- Arnas zailtasunak.
- Jateko gogo falta, beherakoak, goragalea eta botakadak.
Beste sintoma batzuk:
- Buruko mina.
- Sudur kongestioa.
- Muskuluetako mina.
- Ondoez orokorra.
Sintomak edozein griperen antzekoak dira. Sintomen iraupena 5-8 egunekoa izaten da, baina gerta liteke eztulak eta neke sentsazioak jarraitzea hurrengo asteetan. Birus berria denez, oraindik ez da zehaztu koadro klinikoaren larritasuna. Hala ere, pertsona osasuntsuetan agertu diren kasu gehienek koadro arina eta konplikaziorik gabea aurkeztu dute, 2-4 egunetan sendatuz.
Zein da Birus Honen Bizi Zikloa?
Birusa infektaturiko nukleoaren ondoan sartzen da hemaglutininari esker. Barruan oso azkar ugaltzen da, eta ugaldutako birusak beste zelula batzuk infektatzera ateratzen dira.
Nola Sendatzen da A Gripea?
Kutsatuta bazaude, zaintza handitu behar da, eta ezaugarri guztiak mediku batekin aztertu behar dira.
Ba al dago Sendagairik A Gripea Tratatzeko?
Txertoa garatzeko lanean ari dira, eta hilabete batzuk barru erabilgarri egongo dela aurreikusten da. Urtaroko gripearen aurkako txertoek ez dute eraginkortasunik frogatu birus berriaren aurka.
A gripea gripe arruntean erabiltzen diren metodoekin tratatzen da. Oseltamivir eta Zanamivir antibiralak erabil daitezke, betiere medikuaren agindupean, sendagai guztiek albo-ondorioak ekar baititzakete. Hala ere, Munduko Osasun Erakundearen (MOE) arabera, gaixo gehienak sendagairik hartu gabe sendatu dira.
Zer da Tamiflu? Bigarren Mailako Efekturik al du?
Gripea tratatzeko protokolo klinikoetan ezarritako sendagaia da, Zanamivir (izen komertziala: Relenza) sendagaiarekin batera. Oseltamivir deitzen da, baina izen komertziala Tamiflu da. Antibiralak dira. Haien eragina da gaixotasunaren iraupena egun batez laburtzea, eta konplikazioen arriskua txikiagotzea.
Tamifluren saioetan 2.107 gaixok hartu zuten parte. Erreakzio arruntenak goragaleak, botakadak eta sabeleko mina izan ziren, lehenengo bi egunetan agertu eta bi edo hiru egunetan sendatzen direnak. Umeetan eta pertsona zaharretan efektu hauek alda daitezke.
Nola Prebenitzen da A Gripea?
Modu asko daude gripea saihesteko: gaixotuta dagoen pertsona batekin bazaude, metodorik hoberena maskara bat erabiltzea edo ahoa estaltzea da, baita eskuak sarritan garbitzea urarekin eta xaboiarekin ere. Gainera, ahalik eta denbora gutxien egon behar da sintomak dituen pertsona batekin, eta jendetza handia dagoen lekuak saihestu behar dira. Azkenik, etxea edo zauden lekua ondo aireztatu behar da, leihoak sarritan zabalduz.
Zergatik izan dugu hainbeste informazio komunikabideetan?
Mexikon A gripea agertu eta hilabete gutxira, gaixotasun hau bost kontinenteetara iritsi da, milaka pertsona hilduz. Horregatik, MOE ipar hemisferioko negurako prestatzen ari da.
Zeintzuk dira A Gripearen eta Gripe Arruntaaren arteko desberdintasunak?
Sintomak | Gripe Arrunta | A Gripea |
---|---|---|
Sukarra | Ez da 39º-ra iristen | Hasiera bortitza, 39º |
Buruko mina | Intentsitate gutxikoa | Oso handia |
Hotzikarak | Noizbehinka | Sarritan |
Nekea | Moderatua | Egunekoa |
Eztarriko mina | Nabarmena | Txikia |
Eztula | Nabarmen gutxikoa | Lehorra eta jarraia |
Muki-jarioa | Oso gogorra | Ez ohikoa |
Muskuluetako mina | Moderatua | Handia |
Begi-azkura | Gutxitan | Oso handia |
Gripe arruntean ez bezala, A gripea oso kutsakorra da, eta normalean, oso arraroa da helduek sukarra izatea. Gainera, A gripean beherakoak eta goragaleak ager daitezke, gripe arruntean, ordea, oso arraroa da.
Hegaztien Gripearen eta A Gripearen arteko desberdintasunak
Hegaztien Gripea | A Gripea | |
---|---|---|
Birus eragilearen ezaugarriak | Hegazti Influenza edo oilasko gripearekin ere ezagutua, gaixotasun infekzioso-biriko bat da, hegaztiei eragiten diena, baina gizakiei transmititu dakiekeena. | Txerri gripea, gripe berria edo A-H1N1 arnasteko zailtasunak sortzen dituen gaixotasun zorrotza da, A motako birusak sortua. |
Nola transmititzen da? | Hegaztiengan, listuan, mukian eta zirinean aurki daiteke birusa. Kutsakorra den kasuan, kaka horiekin edo kutsatutako azalarekin kontaktuan jartzean kutsatzen da. | Txerritik gizakira animaliekin kontaktu zuzena izatean transmititzen da, edo airetik. Gizakien artean, ohiko gripearen moduan. |
Zein izakiren artean? | Birus eragileak, H5N1-ek, normalean, ez die pertsonei erasaten, nekazaritza guneetan izan ezik; alegia, hegaztien eta gizakien arteko kontaktua ohikoa den tokietan. | Birus eragilea, H1N1-a, pertsona guztiengan eta kontinente guztietara hel daiteke. |
Nola egiten zaie aurre? | Oraindik ez dago txertorik, baina laborategi batzuk jadanik entsegu klinikoak egiten eta garatzen ari dira, balio duten txertoen eraginkortasuna aztertzeko. Hoberena medikuarenera joatea da. | Gizakien gripe berria tratatzeko ohiko gripearen aurka erabiltzen diren sendagai berdinak erabiltzen dira, Oseltamivir eta Zanamivir antibiralak, kasu. Hori bai, medikuaren errezetarekin soilik. |
Gaixotasunaren sintomak eta ezaugarriak | Deskribatu diren sintoma batzuk gripe arruntaren ohikoak dira (sukarra, eztula, eztarriko mina, giharretako mina); beste batzuk, berriz, begietako infekzioa, pneumonia, arnas gaixotasun larria, eta beste sintoma larriago batzuk. | A gripearen sintomak gripe normalen antzekoak dira: sukarra, eztula, ondoeza... Batzuetan, gose falta eta sabeleko mina. |