Agustin Hiponokoa: Testuinguru Historikoa eta Filosofikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,47 KB
Testuinguru historikoa eta politikoa
Agustin Hiponokoa Erromatar Inperioaren garaian bizi izan zen, eta inperioaren krisia III. mendean hasi zen. Teodosio enperadorea hil zenean, bere bi semeek, Arkadiok (Inperioaren ekialdea) eta Honoriok (Inperioaren mendebaldea), gobernatu zuten. Inperioa ahulduta zegoen, eta boterea lortzeko borrokek ahultasun hori areagotu zuten. Alarikok Erromari eraso egin zion, eta ondorioz, Erromatar Inperioaren krisia sakondu zen.
Erromatar Inperioaren krisia
III. mendean, Inperioaren gainbehera hasi zen hainbat arrazoiengatik:
- Germaniarren erasoak.
- Inperioaren zatiketak.
- Bultzatzeko erreformak.
- Kristautasunaren nagusitasuna.
Kristautasunaren nagusitasuna
Konstantino erromatar enperadoreak kristau-erlijioa beste edozein erlijio bezala onartu zuen, eta Teodosiok Inperioaren erlijio ofizialtzat hartu zuen.
Testuinguru kulturala eta filosofikoa
Erromatar Inperioan, greziar kultura zen kulturaren oinarria; kristautasunak, ordea, erroak judaismoan ditu. Erromatar Inperioaren gainbeheran, greziar-erromatar kulturaren eta kristautasunaren arteko norgehiagokan, kristautasunak irabazi zuen.
Kulturaren ikuspegitik, polemika intelektual asko bizi izan zituen Agustinek. Kristautasunaren aldetik, hainbat heresia ari ziren elkarren aurka:
- Arianismoa
- Donatismoa
- Pelagianismoa
II. mendean, gnostizismoak krisi handi bat sorrarazi zuen kristautasunaren baitan. Elizaren fedea guztientzat zela esan zuten; beraz, erlijiotasun sinplea, erraza eta mundu guztiarentzat ulergarria antolatu eta adierazi behar zela zioten. Ondorioz, kristautasunak bere doktrinaren garbitasuna mantendu behar du, eta horren arduradunak Elizaren Gurasoak dira.
Elizaren Gurasoak
III. eta VIII. mendeen arteko kristau-filosofo eta teologoak dira. Euren helburua kristautasunaren ikuspuntu berriak ezagutzea da, eta Elizaren Gurasoak hiru fase desberdinetan sailka daitezke:
- Apologetak: Kristautasunaren defendatzaileak.
- Doktrina-formulatzaileak.
- Doktrina-birlantzaileak.
Kristautasunak hainbat ikuspegi berri ekarri zituen, besteak beste, ontologian, antropologian, ezagutzan eta eskatologian.