Agustin Hiponakoa: Historiaren Filosofia eta Bi Hiriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,53 KB
Historiaren filosofia: Lurreko hiria eta Jainkoaren hiria
Mendebaldeko kulturan, historiaren filosofia Agustin Hiponakoarekin hasten da. Grekoen ikuspegi ziklikoari aurka eginez, Agustinek historia linealaren kontzeptua sortu zuen, historia beste modu batean ulertzeko.
Agustinek Jainkoaren hiria idazlana jentilen erasoei aurre egiteko idatzi zuen, hots, Eliza Kristaua babesteko, erromatar askok inperioaren gainbehera leporatzen ziotelako Elizari. Argi esateko, historiaren eklesiologia bat da. Historia honetan, Erromatar Inperioaren gainbehera borroka epiko horren une bat izan zen. Inperioaren amaiera ez zuen munduaren amaiera adierazten, azken horretarantz zihoan etapa baten amaiera baizik. Agustin izan zen historia unibertsalaz arduratu zen lehen pentsalaria.
Bi hirien arteko borroka
Jainkoaren hiria idazlanean eragin handia izan zuen historiaren filosofia bikaina lantzen da, bereziki kristaua. Jentilen aurrean, kristauen apologia gisa aurkezten da. Agustinen historia unibertsalaren filosofia honetan, gizadiaren kronika bi hirien arteko borroka gisa agertzen da:
- Onaren eta gaizkiaren artekoa.
- Jainkoaren eta munduaren artekoa.
- Argiaren eta ilunpeen hirien artekoa.
Munduko gizakiak bi taldetan banatzen ditu Agustinek:
- Lurreko hiritarrak: Jainkoa mespretxatuz, beren burua Jainkoa baino maiteago dutenak; norbera goratzeko balioak onartuz, Jainkoari uko egiten diotenak.
- Zeruko edo Jainkoaren hiritarrak: Jainkoa gauza guztien gainetik, norbere buruaren mespretxuraino maite dutenak; nork bere autonomiari uko eginez Jainkoa aukeratzen dutenak.
Bi hirien arteko borrokak denboraren amaiera arte iraungo du, Jainkoaren hiriaren behin betiko garaipena iritsi arte. Historia, bi maitasunen arteko gatazka da: Jainkoarenganako maitasuna eta norberarenganakoa.
Ez da zuzena lurreko hiria Estatuaren berdintzat jotzea, ezta hiria zerutarra Elizaren berdintzat hartzea ere. Nolanahi ere, Estatua eta Eliza bi aukeren ordezkaritzat hartu ohi dira, bizitzan jokatzeko bi eremu gisa, bizitzeko bi modu: haragiaren eta espirituaren arabera.
Bukatzeko, historiaren gaineko agustindar doktrina interpretazio politikoa edo teologikoa den auzia hainbatek plazaratu duen arren, kontuan hartu behar da Agustinen iritziz, fedea eta arrazoia, politika eta erlijioa hertsiki lotuta daudela; ondorioz, eztabaidatzeko auzia da.