Agustin Hiponakoa: Egia, Fedea eta Jainkoaren Hiria
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,97 KB
Agustinen Bizi Ibilbidea: Egiaren eta Zoriontasunaren Bila
Gaztaroa
Nahiz eta ama Monikak heziketa kristaua eman, gaztetatik kristautasunetik urruntzen da Agustin. Zoriontasuna bere bizitzako gauza zehatzetan eta plazerrean aurkitu zuen.
Manikeismoa eta Akademikoak
Manikeismora hurbildu zen garaian bi kezka nagusi zituen: Jainkoa eta Gaizkia. Baina manikeismoarekin izan zuen esperientzia ez zen ona izan; egia esaten zutela uste zuen, baina ez zuen inoiz topatu. Aristoteles irakurri zuenean, Agustinek zalantzan jarri zituen sinesmen manikeoak eta Akademia Berriaren eszeptizismoaren doktrinari gehitu zitzaion.
Materialismo Manikeoaren eta Eszeptizismoaren Gainditzea
Manikeismoa eta eszeptizismoa San Anbrosiorekin Milanen topo egin zuenean, kristau bihurtu zenean gainditu zituen. Platonismoaren eragina garrantzitsua izan zen prozesu horretan. Agustin berehala ohartu zen Platonek egia ulertzen lagundu ziola: mundu adigarri platonikoa egia iraunkorraren mundua zela. Horrela gainditu zituen materialismo manikeoa eta eszeptizismoa.
Kristau Bihurtzea
Jainkoa barne mundu horretan aurkituko du. Agustinen ustez, Jainkoa bera da Egia eta Zoriontasuna. Baina Agustinek aurkitzen duen Jainkoa ez da Jainko neoplatonikoa, baizik eta kristautasunera ekarri zuen Jainkoa, eta hori garrantzitsua zen.
Politika eta Historiaren Zentzua
Agustinek bere historiaren ikuspegia Jainkoaren Hiria lanean aurkezten du. Liburu hau bi gertaera garrantzitsuren ondorioz idatzi zuen:
- Erromatar Inperioaren erorketa.
- Jainkoak, bere Seme Jesusen bitartez, historian esku hartu izana.
Agustinek giza historian elkarrekin bizi diren bi hiri bereizten ditu:
- Jainkoaren Hiria (Civitas Dei)
- Hiri Lurtarra (Civitas Terrena)
Gizakiak hiri bateko edo besteko hiritarrak izango dira daukaten maitasun klasearen arabera:
- Hiri Lurtarra: Jainkoa mespretxatuz, norbera Jainkoa baino maiteago dutenak dira. Ondasun iragankorrak bilatzen dituzte.
- Jainkoaren Hiria: Jainkoa gauza guztien gainetik, norberaren mespretxuraino, maite dutenak dira. Hauek Kristorengan elkartzen diren fededunen gorputz mistikoa osatzen dute.
Bi hiriak historian zehar nahasturik aurkitzen dira, eta Azken Epaiketara heltzean banatuko dira. Jainkoaren Hiria eta Hiri Lurtarra errealitate mistikoak dira; ez dira Elizarekin eta Estatuarekin berdintzen. Agustinen arabera, Eliza Estatuaren gainetik dago, eta Elizak gidatu behar du Estatuaren norabidea. Elizaren helburua Jainkoaren bakearen bila ibiltzea da. Estatua, ordea, mundukoa da, eta munduko bakea eta lurreko ondasunak bilatzen ditu. Historiak Jainkoaren planari erantzuten dio. Jainkoaren Hiria da historiaren helburua. Historian denak denborazkoa eta iragankorra dirudi, baina bada historiaren joanean desagertzen ez dena, eta hori Jainkoaren Hiria da.