Agustin eta Akinokoa: Jainkoa, Ezagutza eta Fedea
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,08 KB
Agustin: Jainkoaren existentzia eta ideia eredugarriak
Arrazoiak betierekoak eta aldaezinak diren egiak ezagutu ditzake ("zurea, nirea edo inorena deitu ezin dena, baizik eta guztiongan presente dagoena eta bere burua guztiei berdin eskaintzen diena"); gainera, konturatu egiten da ideia hauek ezin zaizkiola berari bururatu, bera ez delako betierekoa eta aldaezina. Lege matematikoak, adibidez, gure adimenean dauden egia aldaezinak dira; aditu ala ez aditu, 1+1=2 beti. Jainkoa, egia guztien funtsa da. Beraz, egiak existitzen direnez, Jainkoa posible izango da. Egia Jainkoa da, eta Jainkoa ezagutzaren kausa da. Froga hau Agustinen ezagutzaren teoriarekin lotuta dago, edo haren ondorio zuzena da. Jainkoa arima fededunean frogatuta agertzen da.
Argudio Gnoseologikoa
Gizakiak izaki perfektu baten edo perfekzioaren ideia dauka. Perfekzioaren ideia ezin denez ezerezetik sortu eta bere jatorria ezin daitekeenez inperfektua izan, existitu behar da izaki perfektu bat, nire perfekzioaren ideiaren kausa dena. Gainera, ez da existitzen kausa edo funtsik gabeko gauzarik; perfekzioaren funtsa perfekzioa izan behar du.
Argudio Kosmologikoa
Kosmosaren naturan oinarritzen da. Munduaren kontingentziak eta inperfekzioak beharrezkoa den izaki sortzaile bat eskatzen du. Kontingentea (ez beharrezkoa) den izaki bat existitzen bada, halako izaki batek ezin du bere burua sortu. Beraz, izaki horren existentzia izaki perfektu baten menpe dago. Inperfektua dena perfektua den beste zerbaiten menpe dago. Perfektua dena bakarrik izan daiteke independentea.
Hitzarmen Unibertsalaren Argudioa
Gizakien arteko adostasunaren bitartez, giza espezie guztiak Jainkoa munduaren sortzaile dela aitortzen du. Jainkoa betidanik egon baita gizakion kulturan.
Ideia Eredugarriak
Jainkoak gauza guztiak sortu ditu eredu batzuen arabera. Sorturiko gauzen esentziak Jainkoaren adimenean zeuden ideia eredugarri moduan (ideia edo eredu perfektuak). Ideia hauek ez dira Jainkoagandik bereizten, bere adimenean existitzen dira; sortutako eta sortuko diren gauza guztien ereduak dira, hau da, posible den guztien ereduak, nahiz eta oraindik ez existitu. Kreazioaren unean Jainkoak materian hazi batzuk ipini zituen (jaiotza-arrazoiak, estoikoen eragina) eta hazi horiek germinatzen joango ziren, izaki berriak sortuz denboran zehar (jaiotza-arrazoiek heldutasun edo jaiotza-unea lortzen dutenean, Jainkoa kosmosean ezarritako ordenaren arabera). Beraz, Jainkoak izaki guztiak sortu zituen kreazioaren unean: batzuk potentzian eta beste batzuk aktuan.
Akinokoa: Ezagutza, Arrazoia eta Fedea
Tomas Akinokoaren ustez, Filosofia eta Teologia bi zientzia desberdin dira beren eduki, metodo eta irizpideetan. Edukiei dagokienez, esan daiteke mundu naturaleko objektuak direla Arrazoiaren edukiak; Fedearenak, ordea, mundu naturalaz gaindiko objektuak (naturaz gaindiko objektuak). Metodoari dagokionez, Arrazoia abstrakzioaz baliatzen da, eta Fedea errebelazioaz. Hala ere, zenbait eduki Arrazoiaren eta Fedearen bidez ezagut daitezke.
Fedearen eta Arrazoiaren artean ez dago kontraesanik, eta kontraesana sortzen denean, kontraesan hori itxurazkoa da soilik, eta Arrazoia berrikusi behar da, Fedearen bidez onartutako egia errebelatuek ez dutelako inoiz huts egiten. Arrazoiaren eta Fedearen arteko bereizketa egin ondoren, bien arteko harmonia bilatzen saiatzen da. Filosofiaren eta Teologiaren objektuak bat datozenean, hau da, gai berdinez aritzen direnean, harmonia egon behar du filosofiak asmatzen duenaren eta teologiak baieztatzen duenaren artean. Jainko bera delako gizaki arrazoiduna sortu duena eta errebelazioaren iturri dena, eta horregatik ezin da kontraesanik egon Jainkoak errebelatzen duenaren eta gizakiak Jainkoak emandako Arrazoiaren bidez ezagutzen duenaren artean. Tomas Akinokoak bereizketa egiten du Arrazoiaren eta Fedearen artean, eta harmoniak ahalbidetzen du bien arteko osagarritasuna. Agustinentzat, arrazoiak bere kabuz bakarrik ezin du egia lortu, eta horregatik arrazoiak Fedearen argiztapena behar du egia eskuratzeko. Tomasek, ordea, uste du arrazoiak bere kabuz egia lor dezakeela.