Agente geologikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,1 KB

1. ERLIEBEAREN SORRERA

Erliebea lurraren gainazalean ikus daitezkeen forma eta gorabehera geografikoen multzoa da. Erliebearen forma kontuan hartuta, bi erliebe mota daude:
erliebe positiboak eta erliebe negatiboak.
Aktibitate geologikoak modelatzen du erliebearen itxura, barne- eta kanpo-prozesuen bidez. 

  • Lurraren barne-dinamikak sortzen ditu egitura geologiko handienak. (Ad: mendikate handiak) baita ozeanoetako uharte bolkanikoak eta sumendi kontinentalak ere, plaka tektonikoen ondorioz.

  • Lurraren kanpo-dinamikak kanpo-agente geologikoek gauzatzen dute (Ad: haizeak, ura eta izaki bizidunak) eta barne-dinamikak sortutako egiturei eragiten die. Agente horiek, prozedura honen bidez, erliebea aldatzen dute meteorizazioa, higadura, garraioa eta sedimentazioa.

1.1 MENDIKATEAK: Egitura geologiko garaienak dira. Lurraren barne-beroak eragindako aktibitatearen ondorioz sortzen dira baina kanpo-dinamikaren eraginenean daudenez, kanpo agenteekin lotura duten prozesuak jasaten dituzte.

  • Mendikate periozeanikoak:


    Litosfera kontinentalaren azpian litosfera ozeanikoaren subdukzioa gertatzean sortzen dira, eta itsasertzean zehar egoten dira. (Ad: Andeak)
  • Uharte-arkuak:


    Jatorri bolkanikoko uharteak dira. (Ad: Japonia, Filipinak, Indonesia)

Kontinentearteko mendikateak:
Litosfera kontinentaleko plaken arteko talken ondorioz sortzen dira. Bi plaken arteko sedimentuak harrapatuta geratzen dira, eta tolestu egiten dira. (Ad: Himalaia)

Entradas relacionadas: