Agente geologikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,24 KB

  1. ERLIEBE SORRERA:

→ Barne dinamika: Lurraren barne-dinamikak sortzen ditu egitura geologiko handienak, adibidez: mendikate handiak, baita ozeanoetako uharte bolkanikoak eta sumendi kontinentalak ere, plaka tektoniken ondorioz.

Kanpo dinamika:
Lurraren kanpo-dinamika kanpo-agente geologikoak gauzatzen dute, hala nola, haizeak, urak eta izaki bizidunak, eta barne-dinamikak sortutako egitura eragiten die. Agente horiek prozedura honen bidez erliebea aldatzen dute meteorizazioa, higidura, garraioa eta sedimentazioa.

1.1. MENDIKATEAK:

MOTAK:

→ Mendikate periozeonikoa: Litosfera kontinentalaren azpian litosfera ozeanikoaren subdukzioa gertatzean sortzen dira, adibidez: Andeak.

→ Uharte arkuak: Jatorri bolkanikoko uharte dira, adibidez: Filipinak, Japonia.

→ Kontinentearteko mendikateak:
Litosfera kontinentaleko plaken arteko talkaren ondorioz sortzen dira. Bi plaken arteko sedimentuak harrapatuta geratzen dira, eta tolesturak egiten dira, adibidez: Himalaia.

2, KANPO-PROZESU GEOLOGIKOAK:

METEORIZAZIOA:

Lurraren gainazalean kanpo-agenteen eragipean dauden arrokak eraldatu egiten dira dauden tokian bertan, material ahulagoak bilakatzen dira.

FAKTOREAK: 

→ Ama-arrokaren litologia

→ Klima

→ Topografia

→ Denbora

MOTAK: 

→ Kimikoa: Mineralak aldatzen dituzten erreakzio kimikoak gertatzen dira jatorrizko arrokan edo ama-arrokan, horren ondorioz erresistentzia txikiagoko mineralak sortzen dira. 

→ Biologikoa: Izaki bizidunak aldaketak eragiten dituzte arroketan.

→ Fisikoa: Tenperatura-aldaketak edo beste faktore batzuek arroka zati txikiagotan puskatzea eragiten dute, baina arroken ezaugarriak aldatu gabe.

→ MOTAK:

→ Gelifrazkioa arroketan pilatutako ura izoztearen eta urtzearen ondorioz gertatua.

Haloklastismoa uretan disolbatutako gatzen kristalizazioak eragina.

→ Termoklastismoa bat bateko tenperatura aldaketek eragina.

HIGADURA:

Kanpo-agenteek arrokak gastatzeari deritzo. Prozesuaren ondorioz sedimentu edo detritu partikulak lortzen dira.

BESTE KONTZEPTUAK:

→ Higagakortasuna: Agente geologikoek materialak higatzeko duten ahalmena da.

→ Higakortasuna: Arrokak higatzeko zenbateko erraztasuna duen adierazten duen arrokaren litologiaren araberakoa da.

GARRAIOA: 

Sedimentuak alde batetik bestera eramatea datza, urrun nahiz hurbil.

GARRAIOBIDEAREN INDARRAREN ARABERA:

→ Aire bidezko garraioa haizeak egiten duena da. Hiru modutan gertatzen da: biraka jauzika eta esekita.

→ Ur bidezko garraioaaire bidezkoan gertatzen diren prozesuak gertatzen dira, baita flotatzen eta disoluzioan ere.

→ Izotz bidezko garraioa sedimentuak izotzean atxikita garraiatzen dira, tamaina guztietakoak izaten dira.


SEDIMENTAZIOA:

Garraiatutako materialen metaketa da. Gertatzen den lekuan arro sedimentario esaten zaio.


DIAGENESIA: 

Kanpo-agenteek metatutako sedimentuak arroka trinko bilakatzeko prozesu-multzoari esaten zaio. Prozesu batzuk dira sedimentuaren trikotzea da deshidratazioa eta partikulen zementazioa.

Entradas relacionadas: