Agente geologikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,29 KB

3. KANPO-AGENTE GEOLOGIKOAK: Gainazaleko urak lurpeko urak, itsasoak, glaziarrak eta haizeak kanpo-agente geologikoak dira eta eguzki energia dute sorburu. Eguzkiak itsasoko ura eta aire-masa berotzen ditu; horren ondorioz, antizikloiak eta beheraguneak sortzen dira, eta horiek, haizea eta prezipitazioa eragiten dituzte.

3.1 UHARRAK, IBAIAK ETA UR BASATIAK

1. Uharrak


: oso emari irregularreko ur-lasterrak dira, eta ura eramaten dute euria egiten duenean. Malda handia izan dezakete.

(ZATIAK)

  • Lehena harrera-arroa da: prezipitazioen ura jasotzen da.HIGADURA

  • Tarteko zatia isurbide-kanala da:higadura eta garraioa gertatzen dira.

  • Uharraren amaierako zatia, deiekzio-konoa da: garraiatutako sedimentuak metatzen dira.

2. Ibaiak:(ZATIAK)

  • Goi-ibilgailua: malda handia du. Higadura eta garraioa dira nagusitzen diren prozesuak.

  • Erdi-ibilgailua: malda txikitzen da. Higadura eta sedimentazioa gertatzen dira eta horren ondorioz, meandroak eta ibai-terrazak sortzen dira.

  • Behe-ibilgailua: oso malda txikia du. Higagarritasun guztia galtzen du. Sedimentuak metatzen ditu eta alubioi-lautadak sortzen dira. (Ad: deitak)

3. Ur Basatiak:


kanalizazio edo ubiderik gabe maldetan behera datozen urak dira. Horrek higidura handia eragiten du. (Ad: karkabak eta badlands)


3.2 LURPEKO URA: Kontinenteen gainazalean erortzen diren prezipitazioen zati handi bat zorupera iragazten dira. Ura arroka iragazkorretan zehar sartzen da, arroka iragazgaitzak gelditzen duen arte, eta han metatzen dira. Horrela, lurpeko akuiferoak sortzen dira.
Lurpeko urak arrokak meteoriza eta higa ditzake duen ahalmenagatik.

  • Kaltzio karbonatoaren disoluzioaren ondorioz sortutako egiturak:


    simak, haitzoluak, dolinak
  • Kaltzio karbonatoa prezipitatzearen ondorioz sortutako egiturak:


    estalagmitak, estalaktitak, zutabeak

3.3 OLATUAK, UR-LASTERRAK, ITSASALDIAK ETA GLAZIARRAK:

Olatuak


: kostaldeko arrokak higatu, sortutako sedimentua garraiatu, eta, azkenik, metatu egiten dute. Horrek zenbait ondorio eragiten ditu erliebean:

  • Olatuek eragindako higaduraren ondorioak → itsaslabarretan

  • Olatuek eragindako sedimentazioaren ondorioak → sortutako sedimentuak hondartzak eratzen dituzte.

Ur-lasterrak:


tenperatura-aldaketek eta uraren gazitasuna edo haizearen indarrak sortzen ditu ur-lasterrak. Hondoko material finak higatu eta garraiatu egin ditzakete, eta, ondoren, abiadura galtzean, metatu.

Itsasaldiak (edo mareak)


: itsas mailaren aldizkako gorabeherak dira. Eguzkiak eta ilargiak duten erakarpen-indarraren ondorioz gertatzen dira. Itsasgorak eta itsasbeherak. Itsasaldien eragina garrantzitsua da estuario-formako ibaien bokaleetan. Higadura-, garraio- eta sedimentazio-prozesuak eragiten dituzte.

Glaziarrak:


izotza, material solidoa denez, agente higatzaile ahaltsua da. Higatutako materialak garraiatzen dituzte. Izotza urtzen den guneetan gertatzen da garraiatutako material guztiaren sedimentazioa. Sedimentu horri till esaten zaio, morrena.


Entradas relacionadas: