Aditzak jokatuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,6 KB

  • Gurasoek emandako diruARI (ez diruaren) esker,  etxea EROSI ahal izan dugu.

    • Esker posposizioak  nori/zeri eskatzen du aurretik.

    • Aditza ahal partikularen aurretik idazten da.

  • Hainbat irakaslEK (ez irakasleek) bizkaieraz egiten du (ez dute) berba ikasleekin.

    • Determinatzaile zehaztugabeekin doazen izenak mugagabean deklinatzen dira.

    • Mugagabeak aditza singularra eskatzen du, zenbakiak izan daitezke salbuespen.

  • Irakasleek hartu duten erabakia ez da guretzaT (ez guretzako) ona.

    • Norentzat kasuan deklinatzen den izenak -tzat atzizkia hartu behar du, ez baitu izenik ondoren.

  • Lagunak  amorru biziZ (ez biziarekin) erantzun dio.

    • “Nola erantzun” adierazi nahi du eta ez “norekin/ zerekin erantzun”.

  • Erakutsi dizut (ez dizkizut) ariketa hauek nola egin.

    • Esaldiko nor, nori eta norkek lotura behar dute aditzarekin.

  • Senar-emazteak etxe berean (ez berdinean) sartu ziren.

    • Esaldian aipatzen den etxea bakarra da eta ez konparatzen diren bi edo gehiago.

  • Badugu lagun bat etortzen dENA (ez dela) egunero Bilbotik.

    • Erlatibozko esaldian konpletiboetan erabiltzen den menderagailua (-ela) erabili da.

  • Idazleak eta irakurleak iritziak elkarri (Ez elkar) azaldu zizkioten.

    • Elkar partikula deklinatu egiten da, esaldian adierazten duenaren arabera.

  • Oso prestatuta ikusten duzu zure burua (ez zara) lan horretarako.

    • Euskaraz erreflexiboa -ren burua erabiliz adierazten da.

  • Atzo zein ondo nengoen jakin bazenu, lasterka etorriko zinatekeen/ zinen (ez zinateke).

    • Baldintza lehenaldian dagoenez, ondorioa ere lehenaldian adierazi behar da.

  • Aurten maiatzean ospatuko dugu ikastolaren (ez ikastolako) jaia.

    • Noren/ zeren jaia adierazi nahi da eta ez nongo jaia.

  • Igo motorrera eta etxeraino eramango (ez eramaten) zaitut.

    • Aditzak adierazten duen ekintza, oraindik gertatzeko dagoenez, -go aspektu marka hartu behar du.

Entradas relacionadas: