Aditz perifrastikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,58 KB

ADITZA

Aditz motak

  • Osaera eta forma kontuan hartuta

Bakunak,eratorriak eta elkartuak:berezkoak eta aditz lokuzioak

  • Moldearen arabera

Jokatu gabea eta jokatua:trinkoak eta perifrastikoak

  • Aditz iragangaitzak eta iragankorrak

Lau jokamolde horietatik,bik dute nork pertsona:nor-nork eta nor-nori-nork;beste bik ez:nor eta nor nori.

Adizki naguasiaren ezaugarriak

  • Aditzoina

Aditzoina deitzen diogu aditzaren esanahia daraman guneari: erori-eror

Forma horiek dira subjuntiboan,ahaleran eta aginteran

  • Erroa

Aditz trinkoek ez dute aditzoinik,erroa baizik: eraman- -RAMA-(daramat)

  • Adizki laguntzaileetako erroak

Adizki laguntzaileek lau aditz hauen erroak dituzte oinarrian:izan,edin,edun,ezan

  • Aspektua

Adizki perifrastikoetan,aditz nagusia eta laguntzailea bereiz daitezke.
Aditz nagusia lau modu hauetan ager daiteke:

  1. etor naiteke “etor” Ez du aspeltu markarik.Aspektu gabea da.
    Ahalera,subjuntiboa eta aginterazko adizkiekin agertuko da.

  2. etorri naiz “etorri” Ekintza burututa,amaituta dagoela adierazten du

  3. etortzen naiz “etortzen” Ekintza oraindik ez da amaitu

  4. etorriko naiz “etorriko” Ekintza gertakizun dela adierazten du

Adizki laguntzaileen ezaugarriak

  • Aldia

Aditzak ekintza noiz gertatzen den adierazten digu.Ekintza hori koka daiteke iraganaldian orainaldian eta geroaldian.

Aditz laguntzaileari erreparatuz gero,bi aldi baino ez daudela ikus dezakegu:oraina eta iragana.

Beraz,adizkiak,aldiari dagokionez hiru motatakoak: orainaldikoak(naiz,dut),iraganaldikoak(nintzen,nuen) eta alegiazkoak(banintz,banu).

  • Modua

Aditzak bere ahaleskotasunaren arabera bereizten ditu moduak,eta “-ke” markaren bidez egiten da bereizketa.Horren arabera aditzek(+ahal)edo(-ahal) tasuna dutela esango dugu.

Moduak honako hauek dira:indikatiboa,ahalera,subjuntiboa eta agintera.

  • Pertsona

Pertsonaren arabera,morfema zehatz batzuk agertuko zaizkigu aditzetan.

Nor “hura” denean,orainaldiko formetan d- agertuko zaigu aditzaren hasieran. Orainaldikoak ez direnean,aldiz,z- edo l- aurkituko ditugu: lehenengoa iraganean eta bigarrena alegiazkoan.

  • Pluralgileak

Nor plurala denean aditzek pluralgilea izango dute: -it-(dituzu)/ -zki-(dizkiozu)


Entradas relacionadas: