Abeltzaintza intentsiboa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,26 KB

2)ABELTZAINTZA2.1)Abeltzaintzaren egitura Abeltzaintza tradizionalak ezaugarri hauek zituen: zenbait azienda-espezie ustiatzen ziren eremu berean. Teknika atzeratuak eta sistema estentsiboak erabiltzen ziren, ondorioz, errendimenduak baxuak ziren. Gaur egungo abeltzaintzan, ustiategi produktibitistak, ekoizpen ugaria lortu eta merkatuan saltzeko, eta ustiategi postproduktibistak, kalitatezko produktuen salmenta egiteko. A)Abeltzaintzan, espezializatzeko joera dago, haragia ekoizteko.
Herrialdeko arrazak ordeztu egin dira atzerriko arrazak hautatuz.
B)Teknifikazioa areagotu egin da: jezteko makinak erabiltzen dira eta aziendaren elikadurari buruzko azterketa zientifikoak egiten dira. C)Abeltzaintza intentsiboak estentsiboak baino garrantzi handiagoa du: *Abeltzaintza estentsiboa ingurune fisikoaren mende dago, eta azienda belardi eta larre naturaletan janez elikatzen da. Arrazak ustiatzen dira teknika tradizionalen bidez. Gaur egun, animalien ongizatea areagotzeko eta landa-garapena bultzatzeko. *Abeltzaintza intentsiboak edo industrialak ez du loturarik ingurune fisikoarekin, pentsuz elikatzen delako. Hirietako kontsumo zentroetatik gertu kokatzen da. Atzerriko arraza hautatuak ustiatu ohi dira, teknika modernoen bidez. 1960ko hamarkadatik garrantzia handiagoa eta produktuen eskaria gora egin du. 2.2) Abeltzaintzako ekoizpena Galizian, Asturiasen, Kantabrian katalunian eta Aragoin egiten da. 1960ko hamarkadatik garrantzi handiagoa du, landaren mekanizazioa, lurzoruaren kontserbazioa, bazkak landatzearen bidez eta bizi mailaren hobekuntzan. A)Behi azienda haragia eta esnea ekoizteko erabiltzen da batez ere. Haragitarako behi aziendaren ustiapen estentsiboa, Kantauri itsasoaren itsasertzeko eskualdeetan eta mendialdean egiten da. Haragitarako behi aziendaren ustiapen intentsiboa, hirietatik gertu egiten da. Esnetarako behi aziendaren ustiapen estentziboa penintsulako iparraldean eta andaluziako bazka eremuetan egiten da, eta esnetarako behi aziendaren ustiapen intentsiboa hirietatik gertu. B)Ardi eta ahuntz azienda haragia eta esnea ekoizteko erabiltzen dira, bai eta, neurri txikiagoan, artilea edo larrua ekoizteko. Ardien eta ahuntzen ustiapen estentsiboa penintsularen barrualdeko lehorreko laborantzako eremuetan egiten da. Haragitarako eta esnetarako arkumeen ustiapen intentsiboa gora egiten ari da, baina garrantzi txikia du oraindik. Haragiaren ekoizpena behera egiten ari da. C)Txerri aziendako ekoizpenaren zati bat freskoan kontsumitzeko erabiltzen da eta beste bat hestebeteak egiteko. Ustiapen estentsiboan kalitatezko arrazeten oinarrituta. Ustiapen intentsiboa kanpoko arrazak ustiatu ohi dira eta integrazio sistemak erabiltzen. D)Hegazti azienda arrautzak eta aragia ekoizteko erabiltzen da.

Entradas relacionadas: