9 aldeko poligonoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,94 KB

GEOMETRIAKO OINARRIZKO KONTZEPTUAK


lehengo erdiko marra ta gero goitik berakoa

PUNTUA:Puntua ez da objektu fisikoa, ez du dimentsiorik edo neurririk. Puntuak letra larriz adierazten dira, eta planoan bi koordenaturen bidez identifikatzen dira.


ZUZENA:Zuzena bi puntutatik igarotzen den kurbadurarik gabeko lerro amaigabea da, ez du ez hasierarik ez amaierarik

ZUZENERDIA: Zuzenerdia zuzenaren puntu zehatz batetik alde batera hedatzen den zuzenaren zatia da.


SEGMENTUA: Segmentua bi punturen artean mugatzen den zuzenaren zatia da;


ANGELUAK: Angelua jatorri bereko bi zuzenerdik mugatzen duten planoko zatia da.

ZUZENAK


ZUZEN PERPENDIKULARRAK: Perpendikularrak dira, planoa anplitude berdineko lau eremutan zatitzen badute.


ZUZEN PARALELOAK: Elkar ebakitzen ez duten bi zuzen paraleloak dira.


POLIGONOAK ETA ZIRKUNFERENTZIA


Poligonoa eremu itxi bat sortutako segmentu-kate bat da, irudi laua. Segmentuak aldeak dira eta bi alderen ebakidura-puntueierpin esaten zaie. Hauek:

Triangelua: hiru angelu eta hiru aldeko poligonoa

Laukia: lau angelu eta lau aldeko poligonoa

Pentagonoa: bost angelu eta bost aldeko poligonoa

Hexagonoa: sei angelu eta sei aldeko poligonoa

Heptagonoa: zazpi angelu eta zazpi aldeko poligonoa

Oktogonoa: zortzi angelu eta zortzi aldeko poligonoa

Eneagonoa: bederatzi angelu eta bederatzi aldeko poligonoa

Dekagonoa: hamar angelu eta hamar aldeko poligonoa

Dodekagonoa: hamabi angelu eta hamabi aldeko poligonoa


Ganbilak dira angelu guztiak 180º baino gutxiago neurtzen badute; berriz, angeluren bat 180º baino handiagoa denean ahurra da poligonoa Aldeen luzeraren arabera, alde guztiak neurri berekoak dituen poligonoa erregularra dela esaten da eta, arau hori betetzen ez duena irregularra.





Entradas relacionadas: