4. Testua burdinbideen lege orokorra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,09 KB

Aztergai dugun testua lehen mailakoa da jatorriari dagokionean , izan ere , gertaeren garaian bertan idatzitakoa da. Formari erreparatuz , juridikoa da  lege bat delako eta artikuluak biltzen dituelako. Azkenik , edukia kontuan izanez gero , gai ekonomikoa nabarmentzen da.  Gorteek idatzi zuten Isabel II.Arekin batera , herritarrak eta batez ere kanpoko jendea burdinbideak eraikitzera animatu eta egin zezaten konbentzitzeko asmoarekin  . Gaceta de Madrilen idatzi zen , 1855ko ekainak 6an, beraz , Isabel II.Aren erregealdi garaian , biurteko progresista etapan hain zuzen ere.


Dokumentu honen azterketarekin hasteko , ezinbestekoa dugu Gorte eta funts publikoa hitzen azalpena egitea ondoren ideiak hobeto ulertzeko.  Gorteak , kasu honetan , hauteskunde bidez aukeratutako erakundea da zeinek botere legegilea duen. Funts publikoak berriz , herritarrek ordaindutako zergen bitartez gobernuak eskuratzen duen dirua da , kapital publikoa.


Azterketarekin jarraituz, aipatu beharra daude testu honetan ageri diren ideia nagusiak. Lehen zatian Gorteak ondorengo artikuluak idatzi eta Isabel II.Ak hau onartu duela esaten da. Ondoren artikuluak datoz :

4.Artikuluak dio trenbideak eraikitzeko baimena dutenak Gobernua , partikularrak eta enpresak direla

6.Artikuluak aldiz , partikularrek eta enpresek trenbidea eraiki baino lehen baimena eskuratu beharko dutela dio

8.Artikuluak dionez , trenbidea eraikitzeko enpresek diru publikoa jasoko dute hiru eratan : obrak egiteko , egindako inbertsioen zati bat berreskuratzeko eta interes batzuk jasotzeko.

19.Artikuluak zehazten du atzerriko diruak eta maileguak gobernuak babestuko dituela edozein gertakariren aurrean

20.Artikuluaren arabera , enpresa guztiek jasoko dute : herri-lurrak , egur , larre eta gainerakoak erabiltzeko eskubidea , harrobiak irekitzeko eskumena eta muga-zergarik ez ordaintzeko ahalmena.

30.Artiuluak azkenik , trenbideak metro bat eta 80 zentimetroko neurria izan beharko duela zehazten du




Entradas relacionadas: