30eko hamarkadako krisia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,1 KB

20ko hamarkada zoriontsua

20ko hamarkada, argi-ilunen aldia:Hasieran, gerraoste gogorra: ekonomia-krisia eta tentsio politikoak. 1924tik aurrera, ekonomiak hobera egin eta tentsioak baretu ziren.


Ekonomia-hazkunde desberdina

I. MGren ondoren, Britainia Handiak nagusitasun ekonomikoa galdu eta AEBk hartu zuen bere lekua, New York munduko finantza hiriburua.// Gerraren, inflazioaren eta langabeziaren ondorioz, Europak denbora behar izan zuen errekuperatzeko. //Krisirik larriena, Alemanian, gerragatik isunak ordaindu behar zituelako. Prezioak asko igo ziren, eta hango txanponak, markoak, balioa galdu zuen. 1923tik aurrera, ekoizpena handitu eta langabezia murriztu egin zen; ondorioz, Europan bizitza-maila hobetu egin zen.

Lehen diktaduren garaipena

Europako egoera politikoa, gerra aurrekoaren erabat desberdina: inperioak desagertu eta herrialde berrietan erregimen demokratikoak ezarri ziren.// Hala ere, garai horretan demokraziak ahulak ziren: ekonomia-krisiaren ondorioz, tentsio politikoak zeuden gizartean. Langile altxamenduak egon ziren eta Sobietar iraultzaren ondorioz, iraultza komunistaren beldur ziren goi-klaseak. Giro horretan, herrialde batzuetan erregimen diktatorialak ezarri zituzten: 1922an, Italian, Mussolini//1923an, Espainian, Primo de Rivera// Hungarian, Polonian, Portugalen, Grezian.


Nazioarteko politika: tentsiotik itxaropenera

Hamarkada hasieran, Frantziaren eta Alemaniaren arteko tentsioa handia zegoen. Alemaniak, krisiaren ondorioz, ezin zizkion gerra-isunak ordaindu Frantziari. Era berean, Frantziak ezin zizkion AEBri gerra maileguak itzuli Alemaniak ez ziolako gerra-isuna ordaintzen. /Horrela,Alemaniako eskualde aberatsena okupatu zuen alemaniar meatzeak ustiatu eta irabaziak beretzat hartzeko. Alemaniar langileek grebak eta erresistentzia egin zuten; beraz, krisi ekonomikoa handitu egin zen./ Arazo hori konpontzeko AEBk Dawes plana martxan jarri zuten: AEBk Alemaniari mailegua eman zion frantziarrei ordaintzeko eta horrela aliatuek AEBri zorra ordaindu ahal izateko./Horrek giroa baretu zuen, eta Alemania eta Frantziaren harremana hobetu. 


30eko hamarkadako krisia

1929an New Yorkeko burtsan kraka egon, eta krisi ekonomiko larria eragin zuen mundu osoan.

Krisi hori konpontzeko herrialdeen artean elkartasunik ez zegoenez, estremismo politikoa indartu egin zen.

1929ko krisiaren jatorria

Krisiaren arrazoiak:

Superprodukzioa


: AEBk, Japoniak, Australiak, Argentinak… hartu zuten nazioarteko produkzioaren ardura. Gerra bukatzean, gerrako partehartzaileak ohiko produkziora bueltatu ziren; beraz, salgaiak soberan izatea eragin zuen horrek./Espekulazioa
: 20ko hamarkadan, AEBko ekonomi espekulazioan eta burtsan oinarrituta zegoen. Bankuek kreditu asko eman zizkieten enpresei, eta enpresek diru hori kontuak faltsutzeko erabili zuten, baina diru horrek interes-tasak igotzea ekarri zuen. Gainera, enpresa askok ezin izan zituzten kreditu horiek ordaindu, eta porrot egin zuten./ Guztiaren ondorioz BURTSAREN KRISIA etorri zen. Enpresak eta bankuak akzioak saltzen hasi ziren, ostegun beltzean, akzio asko saldu zituzten eta burtsak hondoa jo zuen.


Entradas relacionadas: